Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Azpeitia ez da GR-12 bertso txapelketako finalera sailkatu

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Azpeitia ez da GR-12 bertso txapelketako finalera sailkatu

KULTURA | Uztarria.com |  2007/06/18  18:08

Zumaia 66-51 nagusitu zaio finalerdian, Lasarte-Orian

Beņat Lizaso, Iosu Oiartzabal Xenpelar eta Haritz Etxeberria Ministro izan dira azpeitiarren ordezkariak

Azpeitiko taldea GR-12 bertso txapelketako finalaren atarian geratu da, Zumaiak kanporatu egin duelako finalerdian.

Hiru tabernetan abestu zuten Zumaiak eta Azpeitiak larunbatean, Lasarte-Orian, eta aurrena izan zen irabazlea; 66 puntu lortu zituen eta Azpeitiak 51. Entzuleak dira GR-12n saioak epaitzen dituztenak.

Beņat Lizaso, Iosu Oiartzabal Xenpelar eta Haritz Etxeberria Ministro bertsolariak izan ziren azpeitiarren ordezkariak. Zumaiarrenak: Unai Guijarro, Maialen Velarde eta Joxe Joakin Aizpurua. Lizasok 15-23 galdu zuen Guijarroren kontra, Oiartzabalek 14-22 galdu Velarderen aurka eta Etxeberriak 22-21 irabazi zion Aizpuruari.

Zarautzen jokatuko dute GR-12 bertso txapelketako finala, uztailaren 20an. Beste finalista zein izango den erabaki gabe dago; ostiralean jokatuko dute Lesakan Oiartzunek eta Zarautzek.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak