|
1. Ander - 2007-06-16 | 13:57
Oraindik ezin sinestuta nago. Etxeko Sofan etzanda nengoen eta bat-batean kaleko zalapartak esnatu nau. Musika, bozina hotsak....zer gertatzen da? Iñaki Errazkin Azpeitiko alkate! Hankak dardaraz jarri zaizkit eta emozioak, malkoren bat edo beste aterarazi dit. Hau da hau garaipena! Amenabar, Altuna Y Uria, bukatu jatzue txollue! Erramun, esan nizun nik, ANVko zezenak indar bortitzarekin sartuko zirela udaletxean baina ez zenidan kasurik egin. Gora Euskal Herria! Gora zazpi euskal lurraldeak! Faxismoari hagin zorrotzarekin erantzungo diogu. Zorionak azpeitiar guztioi!!!!!!
2. Norah - 2007-06-16 | 14:38
Zorionak Iñaki Errazkin, zorionak Manuel Unanue eta zorionak Juan Karlos Arellano. Zorionak Azpeitiko abertzale eta ezkertiarroi. Zuengan konfiantza handia daukat, Azpeitiko Ezker Abertzalearengan konfiantza handia daukat, baina, hala ere, hona gomendiotxo bat: izan zaitezte, praktikan, ezkertiar. Alegia: utzi alde batera orain arteko Udalaren jarrera itxiak eta baztertzaileak. Ireki batzordeak EAJri (boto gehien berak jaso ditu, ez ahaztu inoiz hori, bestela lau urte barru sumatuko duzue eta!), ireki batzordeak herritarrei eta eragileei, egin herria ezkerretik... Eta ez izan mendekatiak! EAJ-ko arduradunek oso gaizki jokatu dute zuekin, oso gaizki jokatu dute ezkerreko eragile eta herritarrekin, baina ez egin zuek gauza bera. Izan koherente, atera aurrera zuen proiektuak eta estrategiak, baina lan egin herriarekin eta herriarentzat, herri guztiarentzat! Zorionak eta aurrera bolie!
3. Ane - 2007-06-16 | 15:23
Ontxe parrez ai naiz, nere aman kabreue! "Jakin izen banu Unanuek ANVn alde botako zula bela botauko niyon elekziyotan!Hemendik 4 urtea 2 kontzejal ez 0"
4. rober - 2007-06-16 | 16:39
ZORIONAK,POZ HANDIA HARTU DUT, BASEN GARAIA PNV-EK KANPORA HIRTETZEKO, HORRENBESTE URTE ONDOREN UDALETXEA BERAIENA ZELA UZTEN ZUTEN BATZOKIKO GELA BAT.
ZORIONAK ETA GAUSAK TXUKUN TXUKUN EGITEN DITUGUN
5. Ander - 2007-06-16 | 17:24
Zaldubi,1893
Zazpi Eskual herriek bat egin dezagun,
Guziak beti, beti, gauden gu Eskualdun.
Agur eta ohore Eskual Herriari,
Lapurdi, Basa-Nabar, Zibero gainari,
Bizkai, Nabar, Gipuzko eta Arabari,
Zazpiak bat besarka lot beitez elgarri.
Haritz eder bat bada gure mendietan,
Zazpi adarrez dena zabaltzen airetan,
Frantzian, Espainian, bi alderdietan,
Hemen hiru 'ta han lau, bat da zazpietan.
Gureak ziren lehen bazter hauk guziak,
Arbasoek utziak, hek irabaziak,
Guri esker Frantziak eta Espainiak
Dagozkate dituzten eremu handiak.
6. SkReturns - 2007-06-16 | 20:12
Errazkin zorionak, zorionak baita gainontzeko zinegotzi danai, nola ez EAEi, baita EAire apustu hau iteatik eta EB-Aralarri. Oin korbatie ta trajie erosi berkoituk! Jejeje! Beno espero diat legegintzaldi hau udala eta herriye elkar lotzeko baliyokoun legegintzaldiye izengoala, nahiz ta erabaki geyenak udaletxiek beak hartu ber ditun noski, ta oin harte in dien politika alrebesai bueltie emango zakola aldan neurriyen behintzet, etxebizitzan arlue, kulturan taldiekin hitzein ta adostu, ... Zorionak EAE!
7. jaione - 2007-06-16 | 23:28
Zorionak Errazkin eta ezker abertzale guztiari. EAri eta Aralarri ere bai, noski. Bazen garaia gauzak pixka bat aldatzeko eta oraintxe da garaia. Agian ezingo da nahi den guztia aldatu baina zuengan konfidantza osoa dut. Animo eta indarrak hartu datorkizuen lan gogorrari aurre egiteko, lan guztiak ez dira errezak izango-eta.
8. jon - 2007-06-17 | 08:02
Zorionak Azpeitiari eta izorrai putxerazoaren jabe izan zareten guztioi. Atzoko eguna benetan haundia izan da guretzat eta anbulatorioan ere izango ziren PNVko jarraitzaile sutsuren bat edo beste suston haundin batekin.
Zorionak baita ere EB eta EAko zinegotziei, beren kabuz eta borondatez jokatzeagaitik. Ze hor zehar esaten duten moduan ejekutiben zain egoten badira denak, beren hitz goxoekin ezker abertzalea zapuztu nahi dute baina herriaren indarra oraingoan gailendu da eta aurrera!!!
9. Anam - 2007-06-17 | 11:10
Atzo gabien PNVn kontrako pankartak jarrite zeuden Erdikalien. Nik uste despektibue izetie dala hori, klase haundiyoue beher da. Mendekuik ez faorez!
10. jaione - 2007-06-17 | 11:35
Anamekin ados nago mendekurik ez dela behar esaten duenean, baina bestetik, hainbeste urteko prepotentziari eman zaion erantzun naturala iruditzen zait. Gauzak itzuliko dira bere onera. Urtebetean herria beraien kontrako pànkartaz josita ere ez gara egin duten erdia egitera iritsiko.
Zorionak Azpeitia!!!
11. Anam - 2007-06-17 | 11:53
Baino horrek ez du izen beher ezker abertzalien estilue
12. POTTOKA - 2007-06-17 | 12:02
Benetan EAK eta ARALARRek jokabide negargarria agertu dute. Ezin det sinetsi gertatutakoa!
13. NEU - 2007-06-17 | 12:17
NERE PARTETIK BI ESKAERA NAGUSI EAE-ANV-koei
1. PROPOSATU DEN SAHIESBIDEAREN EREDUAREN AURKA AHAL DUZUEN GUZTIA EGIN. ERRAZKINEK GALDERETAN PROPOSATZEN ZUENA ASKOZ LOGIKOAGOA BAITA. LEHENGOA AGOKITZEA AZKENEAN.
AZPEITITIK AZKOITIRA HIRUGARREN BIDE PARALELO BAT ERAIKITZE DA AZKENEAN PROPOSATU DUTENA!!! HORMIGOIAK JANGO GAITU ETA BETIKOEK POLTSIKOAK BETEKO DITUZTE.
2. ETXE HUTSEN KANTITATEA NABARMENKI JEISTEA, JENDEA HAUEK ALOKATZERA EDO DENA DELAKORA ANIMATZEA ETA ALOKAIRUKO ETXEAK EGITEA.
BA ZEN ALDAKETARAKO GARAIA... EA GAUZAK BESTE MODU BATETARA EGIN DAITEZKEELA DEMOSTRATZEKO GAI ZARETEN.
ANIMO!!!!!
14. ErramunAizpuru - 2007-06-17 | 18:10
Ez da sinistearena edo entzun gorrarena egitea, Ander.Itunei uko egitea baino; malmuzkeri uherrak erabiliz edozein emaitza lor daiteke Galdos Jaunak argi utzi duen bezala. Eta zezenen indar bortitzari buruz, ezagutu ditugu bere indar guztia paderraren aurka jo eta bertan seko ziplo geratu direnak, zezen tokia utzi bezain laister. Edo eta adar bat galdu dutenak lehenengo adarkada botitzean. Irabazlea zoriondu behar da ezpairik gabe eta biderik zoriontsuena opa behar diogu. Nire bostekoa,beraz zure adiskide Iñaki Errazkin Jaunari Eta ez natzaizu zikoitza horretan, Ander. Baina hemen idatzi diren gogoetek tarte zabalagoa damaiote herra eta gorrotoari garailearen pozari baino. Ez zara, Ander, hain itsu izango, diodan honetan bat ez etortzeko nirekin. Eta hori arbuiatu behar dugu. Garaipena ospatzeko astindu dituzuen zapi zuriak kakaztuta daude guztiz eta usain txarra darie zinez.Ez bide zaudete prest elkarrekin lanean aritzeko eta zatiturik dagoen herri batek ezin du aurrera inondik inora ere; etxe draul bilakatuko da Eman, eman, Ander, amaina txanpainari baina gogoan izan ortzirantz jaurtikitzen dugun tua bekokira itzul dakigukela.Zorioneko hanketako dardara baretu zaizu dagoeneko eta xurgatu zaizkizu malko hunkigarriak. Baina nola doa nirekiko edo Amenabar edo Uriarekiko gorrotoa? Bertan behera utziko ez duzun bitartean ez zara zoriontsu izango eta opa dizudan bakarra, Ander,zoriontsu bizi zaitezen da. Hala biz. Emango ote digu bere aldetik Errealak gaur hankak dardarzaz jarriko dizkizun poztasunik? Edo Athletik? Ai liotsa Jainkoari liren asko
15. txokola - 2007-06-17 | 20:02
HI ERRAMUN, GALDERA BAT, ERRAMUN AIZPURU-EUSKERA, EUSKERA-ERRAMUN AIZPURU HIZTEGIYEK NUN SALTZEN DITUK?
EZIN AL DEK EUSKERA ARRUNTAGUEN IDATZI, BATZUK HIRE MAILA EZ GAITUK ALLEGATZEN, TA ZE ESAN, URTE BATZUK DITUZTENAK, NERE AMAK GALLEGUE OTE HAIZEN SUSMUE ZAUKEK!
INUNGO INTENTZIYO TXARRIK GABE, EZ OTE DEK GEHIZKI HARTUKO.
16. Ander - 2007-06-17 | 20:24
Erramun, hik idatzitako mezua irakurri diadanean barre ironiko bat irten zaidak barren barrenetik. Hik ba al dakik zer esaten deken? Herria zatituta? eta Julianek elkartuta eduki al dik ba? Julianek sudur puntan jarritako dana egin dik lau urte hauetan ezker abertzalearen iritzia kontutan hartu gabe. Lau urte hauetan ahal zitian gauza danak egin dizkik eta zer esanik ez elekzio kanpainan! Hilabete batean herria hankaz gora jarri baitik. Obrak han, obrak hemen. Ez duk PNV izan bereziki herria elkartuta eduki duena. Nik gorrotorik ez zeukeat Altuna Y Uria eta Amenabarri baino udaletxetik jasotzen duten diru iturri agortezina itxi egin behar da. Hain enpresa haundiak egin badira, Azpeitiko udaletxeari eta diputazioari esker izan da, HEIN HAUNDI BATEAN. Ez duk normala urte gutxiren buruan Euskal Herriko enpresarik handienak izatea. Diario Vascoko lehenengo orrialdean jartzen badu Azpeitiko PNVren egonezina, zerbaitegatik izango da. Azpeitia delako jauntxo eta titiriteroen erreinua. Diru iturri haundia dagoelako herri honetan. Azpeitian aberats askok dauzkatelako diruak inbertituta. Urte osoan zehar zirko bat delako Azpeitia. Jakin nahiko nikek nork egin zikoan lehengo deia Juliani eta ondoren, Julianek nori deitu zikoan. Loiolako berdegunerik politena etxez josi behar al diagu??¿?¿?¿?¿?¿?
17. azpeiti - 2007-06-17 | 23:15
zorionak anv!! zorionak azpeiti!! ta zorionak manueltxo ibartzabal ta arellano!! EAkuk azken urtietan oso gaizki tratau ditu PNVk nahiz eta udalien batea eon, da horrek ondoriyuek dazke. Oñ ikusikobe nola askoz hobeto tratauek izengoien udalien. Ta aber aldaketa bat somatze deun herritarrok, herritarran ta langilien aldeko politikak aurrea emanez.Orain arte gerta ez dana. IZUGARRIZKO ILUSIYUE SOMATZET BAZTERRETAN, LAN ITEKO GOGUE TA ALDAKETAKO BEHARRA. BERAZ ABER 4 URTE HAUEK OPARUEK IZETEIEN. ta portzierto: Erdi kalien PNVn kontrako pankartak BETI eoteie, eztakit nun bizi zean ANAM.beno ta besteik gabe zorionak danoi!!
18. txikia - 2007-06-18 | 08:57
Bazen garaia, behingoz, PNVkoa ez den alkate bat izateko! Ia zer moduz ateratzen den. Baina hasteko...
Bat: zorionak herri hau aldatzeko ausardia eta indarra erakutsi duzuenoi. Eta animo, batez ere gaizki pasatzen ariko diren EAko Manuel Unanue eta Mikel Ibarzabali.
Bi: eta gaizki pasatzen ari dira, Azpeitian orain arte boterean egon denaren jarrera inpresentableagatik. Bi zinegotzi hauek presionatzen ari dira notizia zabaldu zenetik... Ba al leike?
Hiru: Lapurreta egin balitz bezala ari diren sasi-jauntxo nazkagarri guztiei, zera... Demokraziaren legeen baitan (heurek hainbeste defendatzen duten demokrazia kontzeptua) eman da aldaketa, herritarren gehiengoak bozkatutako alderdiek bat egiteko modua topatu dutelako. Horrela da demokrazioaren jokoa, jaunok!
Lau: normala da, ordea, jende bat nerbioso jartzea. Orain, lehen ez bezala, balitekelako esaterako festetako programa zeinek egin leihaketa bidea aukeratzea, eta ez orain arte bezala "a dedo". Beti behar lukeen bezala.
19. aitoR - 2007-06-18 | 09:12
Iritsi da Udaberria gure herrira ere!
Izugarria, une historikoa, 1931an ere ikusi omen zen 36an itzaliko zena eta 75ean ere zerbait Imanol Lazkanorekin, 85erarte Imanol Eliasekin. 22 urte bitartean, negu beltza, luzea, makurra, beldurgarria, 36 tik 75rakoa luzeagoa izango bazen ere, genozidioz hasia, 85etik 2007rako ekozidioa ez da gutxiagorako izan. Zoriontzekoak hau posible egin dutenei: Manueltxo eta Mikeli, elkartasunik beroena, aizkorakada hau jotzeko balentria izan dutelako, ondo zaindu beharreko bi herritar horiei. Zorionak Arellano, aurkezteko izandako adoreagatik, eta Zorionak ANV ko hautagaiei. Politika gurtzatuan asmatu duzuenoi. Gogoan izatekoak, urte beltzetan gelditu direnak, udaberri honen printzeak ikustera iritsi ez direnei, kartzela zuloko lehoitik begira dauden herritarrei, zein kanpoan negu beltzeko borroken ondorioz zigorpean ixilik daudenei. Hau posible egiteko guzti horien borroka beharrezkoa izan bait da. Udaberriko printze hauek begietan min egiten dien horiei ere elkartasuna, inoiz ez zela etorriko uste zuten horiei, begiak ez ixteko gonbitea. Gaitzespena, eguzkiaren irteera tapatu nahi dutenei, gaitzetsi beharreko jarrerak Larunbatean ikusi ziren zenbait, negu beltzean gizentzera ohituak zeuden horiena, heurek ezarritako joko arauak onartzeko gai izan ez direnak, eguzkiak begiak erretzen dizkienak. Urola erdiko herri inaziotar hau eguzkiak berotu dezala eta aize berri eta freskoak aireatu, kanpotar inork berriz horrela ez deitzeko moduan.
20. aitor - 2007-06-18 | 09:26
Zorionak Errazkin, Manuel eta Arellanori.
Pasientzi pixket izan behar diagu gestio talde berriyekin ze baleike hasieran gauza batzuek oso ondo ez eitie (berriyek dielako) baino elkar laguntzakin ta denboriek aurrea egin ala, gauzak oso ondo eitea allegauko diela ez daukat dudarik, animo !!!
Oharra ErramunAizpuru eta Ander-entzat: Zergaitik egiten dituzue zuen konbertsazio pribatuak publiko ? pasatu elkarri posta elektronikoa eta nahi dezuen guztiaz hitzein, baino pribatuan.
ErramunAizpuru-ri beste gauz bat; oso Euskara polita dakek baino FOROAK ez dituk hau demostratzeko modua.
Neri ere ez zait erreza egiten zure parrafada horiek ulertzea. Dena dela eskerrik asko parte hartzeagatik ze oso modu ona da hau elkar pentsakerak trukatzeko.
zorionak berriz Errazkini eta baliente jokatu duten EA eta Arellanoi.
21. xarlo - 2007-06-18 | 12:11
Zorionak, ANV eta Iñaki!
Hazparnetik: Pozten naiz, mekauen!!!
Xarlo Etxezarreta
22. azpeiti - 2007-06-18 | 12:41
batzuk manipulatzen ai die!! anv alkate jarrita eztala sokamuturrik eongo, babes ofizialeko etxiek eztiela emango,..baino zer da hau!! ikusikozue nola PNVkin baino askoz errazaue izengoan etxie lortzie ta ikusikozue ze ondo jungo dan herri aurrera!! 4 urtetan demostrako deu gauzak ondo iten dakigula. Ta galtzie onartu ezinda dauden oyei, EAkuek presionatzen oso gogorki ai dien oyei, TOLERANTIEK ETA DEMOKRATAK IZEN!!!JUANTXO TXIKIN ZE PASA ZAN?? ESPLIKAU HORI HERRIYEI!!
23. luismi - 2007-06-18 | 13:01
Zorionak alkate berriyentzat baño oso gauza garbiye ezta jun.
Manueltxok eta Ibargurenek EA-ko botatzailien iritziye kontutan hartu gabe hartu debeta erabakiye.
Bean boto personalak izen bazien bezela joka debe partidue kontutan euki gabe. EA barruene bere erabakiyekin bat eztaon jendie gaude
24. Osky - 2007-06-18 | 13:15
gauz asko esaten hari dira egun hauetan. Normala da, aldaketaren emozioak, bakoitza Azpeitia berri bat imaginatzen hasten da. Horrek pozten nau. Hori bai, beldur naiz, ea aldaketa guzti horiek airean geratuko diren, eta momentu garrantzitzuenetan egon behar den lekuan egongo ote den gure alkate berria.
Lehenik eta behin, zorionak. Demokratikoki aukeratua izan da, eta norbaitek esan duen bezala aurreko deklarazioetan, horrelakoxea da Demokrazia.Espero dut, gustoko ez den erabakiren bat edo aldaketaren bat dagoenean, berdin jokatzea eta esatea, "horrelakoxea da Demokrazia", kajeroren bat erre beharrean.
Eta beno, Alkate berria dugunez, azpeitiar bezala nire lehenengo eskaerak:zezenketarik ez, are gutxiago sokamuturra.kultur taldeei laguntza gehiago.herri politika egiteko, ez politika independetista bat eta kitto. tabernetako eta Inoxeko musika kuturala aldatuko al dek faorez? Ah, ta denboraik geratze bazak, pixuen preziyue bajau zak mesedez! Zorionak Errazkin. Ahal duan ondoen egin ezak!!
25. azpeiti - 2007-06-18 | 13:22
Diario Vasco irakurtzie bukau ta aluzinatzen gera naiz. Zenbat gezur da zenbat manipulaziyo. Tristie da batzuk olako gezurrek jendiei sinistarazten ibiltzie boterien mantenitzeko. Lotsatzekue. Batzui umiei kalea ez ertetzeko esatie bakarrik falta zakobe, ANVkuk gaiztuek diela ta umiek jateitubela esanez!!
Nahikue da. ANV-EA ta Aralarrek proiekto sendo bat daudebe herriye aurrea ateratzeko ta aukerie eman demostratzeko, porke bestela iwal zenbaitek esandituben gauz asko traga inberkoitube ta. Ta bi gauzai erantzun nahiko niyoke. Izarrako etxien gaye atea du zenbaitek manipulatzeko, ta aklaraziyo bat: PNVK BA ALDAKIZUE ZE INTZUN?? ETXE HOYEK EDIFIKATZEN HASTEKO ONDIK JUZGAUEK PERMISOIK EMAN EZTIYOBENIEN, TA KANPAÑAN BOTUEK LORTZEKO LURREK MOITZEN HASI ZIEN, TA HAUTESKUNDIEK PASA TA URRENGO EGUNIN YA ESKABADORA BAT BEARE EZTAO LANIN!! Baino kontue da oin aldaketie eondan honekin, han izena emanda daukeben guzti hoyek zozketan berdin berdin sartukoiela+ tokako etzakoben beste jende askok e aukerie eukikobela etxebizitza bat eskuratzeko, UDAL BERRIYEK HERRITARRAI BEIRAKO PROIEKTUE DULAKO, ez PNVk bezela, arrai potoluek faborezitzeko eskubiko proiektue. besteik gabe, ZORIONAK UDAL BERRIYEI!!
26. Anam - 2007-06-18 | 13:53
Gaur DVn:
- La indignación de (Joxin) Iriarte dejaba paso luego a la desilusión por perder, previsiblemente, algunas de las tradiciones que «han dado nombre a Azpeitia, como la celebración del día de Gipuzkoa o la feria de toros» en las fiestas de San Ignacio, que él ha organizado en los últimos años. «Todos me preguntan qué voy a hacer, qué va a pasar», decía ayer, «y la verdad es que no tengo ninguna gana de seguir si voy a volver a sufrir presiones. No tengo fuerzas». Iriarte espera «poder terminar la próxima feria del 31, 1 y 2 de agosto, que ya está organizada, y si las cosas siguen como hasta ahora, renunciaré».
Joxin, hi lasai.
- Los aplausos al recibir Iñaki Errazkin el bastón de mando...
Eizmendik ez zion makilaik eman Errazkini.
27. SkReturns - 2007-06-18 | 14:19
Bikaina, biribila gure Erramun maitearen lagunaren agerraldi disdiratsua DVn (nik goizero DV, Berria ta Garai bistazo bat botatzeyot, bazpare kiskilloson bat hasten ba´re DV irakurriz ze iteten esanez). Noski beti´re herriyen alde beitzen, korridakin ze pasakoan, a ze arazue, Azpeitin aurretik in berreko gauza pila bat eongo ez balie bezela! Oskyk esan dun bezela etxebizitzan arazue hor dao, kultura taldiekin hitzein ta adostie gauza pila bat (adibidez Soreasun kultur taldientzako lekuek sortu ber baie al dan neurriyen talde bakoitzen beharreta egokitzie lekuek, ez nahi dana in ta geo banau EAJk beti iteun bezela) eta beste hainbat gauza!
28. korteta - 2007-06-18 | 19:53
Luismiri esan nahiko nioke, EAk askotan PNVrekin bat egin duela akaso eleziyotako egunetan esan gabe, hau da, ondoren hartutako erabakiz. ZER SENTSAZIYO LUISMI PNVREKIN BAT EGITEN ZUENEAN ETA AZKEN HONEK PSOEREKIN? GUSTORA?
Ah, eta jakin ezazu ni ez naizela tripartitoaren aldekoa. Baina noski, legeak dauden bezala ikusita, gustora egon beharko dut.
29. naikuedeu - 2007-06-19 | 12:05
Nik flipau itet, jendien preokupaziyo haundiyena oin ze izengo ta korridak... baino oindik haundiyena iruitze zatena da kazetari batek Komision taurinako lehendakariye azpeitiko pertsonaik relebantena bezela hartzie ta bere iritziye bakarrik sartzie, naikue deu eh, zer da ba? Neretzako beintzet bere iritziyek Siervatako madre superioran haineteko inportantziye dauke. Alegiye, batez.
Faorez e, emaioun inportantziye benetan daukenai, etxebizitza arazuei, etab. Animo erraxkin!
30. Norah - 2007-06-19 | 14:43
Luismiri: EA-k gauza asko egingo zituen igual gaizki, baina jendea ez du engainatu behintzat. Manuel Urangak oso-oso argi hitz egin zuen Julian Eizmendiren eta EAJren kontra kanpaina osoan. Argiegi igual. Izan ere: orain EAren erabakia kritikatzen ari diren EA-ko (ohi?) horiek zeini eman zioten botoa hauteskundeetan? EAJri horietako askok...... Eta orain zeintzuk dira esateko EAk zer egin behar duen? nahikoa dugu.....
31. Txominn - 2007-06-19 | 14:50
PNV hipokresia galanta erakusten ari da.Iruñean , nahiz eta Yolanda Barcina izan boto geyen jaso zituena, PNV(Nafarroa Bai-ren bidez) berau alkatetzatik kentzeko prest zegoen. Gasteizen Alonsorekin gauza bera egiteko prest zegoen, orain lau urte Odon Elorza (boto geyen zituen hautagaia)alkatetzatik kentzeko eta Sudupe jartzeko prest zen.
Komeni zaionean "legezkoa" eta politika egitea deritzo, eta komeni ez zaionean "bonba bat" edo "erasoa" dela dio.
PNV-k emaitza onartu eta ixilik egon beharko luke, horrelako hamaika "bonba" jarriak baitira beraiek.
Azkenik, nire elkartasuna adierazi nahi diet PNV-ren presio mediatiko izugarria jasotzen ari diren EAko kideei (batik bat, Unanue eta Ibartzabali).
EAko boto emaile bat.
32. tomax - 2007-06-19 | 15:00
lenengo ta behin zorionak erraxkiñi ta nere elkartasune adierazi ibartzabali manueltxoi ta arellanoi.
korridak eta prozesiyuei pakin lagata ez altzaizue iruitzen munixipalai uniformie aldatzeko garaye badala? praka piratak eo...
33. korteta - 2007-06-21 | 21:25
Bai, egiye da. Munipen uniformie horterada bat da. txapel pute horrekin ibili ein ber du pertsoniek!! pixket modernuo ber luke. piratak ez dakit, baiño beste era batekue bai behintzet.
egiye esanda, herri hontan gauza asko dago aldatzeko, munipei gehiegi begiratzen ibili gabe...
|