Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 19,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  'Euskarazko zerbitzuaren garantia' 151 merkatarirentzat

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

'Euskarazko zerbitzuaren garantia' 151 merkatarirentzat

EUSKARA | Urola Kostako Hitza |  2007/05/12  12:32

Sei urte daramatza Azpeitiko Euskara Patronatuak merkataritzako establezimenduei euskara zerbitzuak eskaintzen

Arrandegietako txartelena izango da eskainiko duten hurrengo zerbitzua (Urola Kostako Hitza)

Patxi Saez Azpeitiko Euskara Patronatuko zuzendaria ostiraleko prentsaurrekoan.


Ostiral goizean aurkeztu zituen Patxi Saez Euskara Patronatuko Zuzendariak merkataritzako establezimenduei eskaintzen dieten zerbitzuaren datuak. Sei urte daramatza Euskara patronatuak dendariei zerbitzu hau ematen eta "azken merkealdietan egin den neurketaren arabera, Azpeitiko denden %97k kanpoko errotuluak euskara hutsean dituzte", nabarmendu zuen Saezek. Euskarazko zerbitzua eta funtzionamendua ziurtatzeko prozesua burutu duten 195 establezimendutik 151 izan dira Euskarazko Zerbitzuaren Garantia ziurtatu dutenak. Hauetatik, 68 establezimenduk euskarazko zerbitzua zertifikatzeko baldintza guztiak betetzen dituzte; 32k ez dute eransgailua jaso; eta 12 establezimenduk ez dute prozesuan jarraitzeko interesik.

2007ko zerbitzu katalogoa

Euskara Patronatuak merkataritza arloko Azpeitiko 456 saltokiri zerbitzu-tekniko profesionala eskaintzen die, euskara eraginkortasunez eta kalitatez erabiltzen laguntzeko. Gainera, urtero Patronatuak katalogoa argitaratzen eta banatzen du Azpeitiko establezimendu guztietan. Datozen egunetan 2007ko zerbitzu katalogoa banatuko du patronatuak, Eregik egindakoa.

2006an 1.126 zerbitzu eskari izan zituen Patronatuak; lau establezimendutatik batek egin zuen eskariren bat. Batez beste, eskaera egindako establezimendu bakoitzak 11 eskari egin zituen.

Arrandegietako txartelak

Azpeitiko Euskara Patronatuak aurten eskainiko duen zerbitzu berria arrandegietarako diseinatu duen materiala izango da. Hala, 25 arrain salduenen prezio txartelak egin dira, arrain horien argazkiarekin eta euskarazko izenarekin. Patxi Saezek azaldu duenez, "Azpeitiko 8 arrandegirekin harremanetan gaude eta txartel hauekin komunikazioa euskaraz izatea ez ezik, erdaraz erabiltzen ditugun arrain izenak euskaraz erabiltzen hastea ere lortu nahi dugu". Aurrerantzean fruta dendetarako eta bestelako establezimenduetarako prestatuko dituzte txartelak.

Euskara Patronatuak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu: bezeroen aurrean jarri beharreko kartel eta idazki guztiak doan diseinatu eta egiten ditu; merkataritza jarduerarekin lotutako testuak euskaratzen ditu; eta 300 euro arteko diru laguntzak ematen dizkie kanpoko errotulu nagusia euskaraz jartzen duten edota euskarazko programa informatikoak ipintzen dituzten dendariei.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak