Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Lortu du Inazio Arregik burdina Xoxoteraino igotzea

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Lortu du Inazio Arregik burdina Xoxoteraino igotzea

KIROLAK | uztarria.com |  2007/03/31  14:15

Loiolatarrak 3.29.40ko denbora egin du eta "gustura" zegoen bukaeran

.77 kiloko burdina eraman du; hurrena Erniora?

Ikusi erronka bideoan

Inazio Arregi 77 kiloko burdinarekin, gaur eguerdian, Xoxoten San Inazioren estatua azpian, helburua lortu ondoren. (Patxi Gurrutxagaren argazkia)


Inazio Arregik bere pisuaren adinako burdina Loiolatik Xoxoteraino igotzeko erronka zeukan gaur (larunbata) eta lortu du. Hiru ordu eta erdi behar izan ditu (3.29.40ko denbora egin du), espero zuen antzera.

Loiolatarrak 77 kiloko burdina eraman du goraino. Goizean Arregik berak pisatzen zuen pisura egokitu dute, aurretik esana zuten bezala; 76,5 kilo pisatu du hark. 2,40 zentimetro inguruko diametroa zeukan burdinak.

Goizeko bederatzietan irten du Loiolatik, San Inazioren estatua dagoen paretik. Ehunen bat lagun zeuden, ikusmiran eta animoak ematen. 12:30ean iritsi da Xoxotera, San Inazioren estatuara.

"Gustura" zegoen bukaeran Arregi erronka betetzeagatik. "Bidean aldapa txarrak igo ditut, hanka-pilotak igotzen zitzaizkidan baina, osatzen nintzenean, berriro gora", esan du.

Lehengo larunbatean egin nahi zuen proba, baina elurragatik astebete atzeratu zuen. Eguraldi ona izan du gaur, astean zehar euri asko bota duen arren.

Bederatzi kilometro daude Loiolatik Xoxotera, eta 900 bat metroko desnibela.

Uztarriak jakin duenez, Arregiren asmoa hurrena burdina Erniora igotzea litzateke. Gaurko proba gainditzea nahi zuen lehendabizi.

 

 

1.  uztarria - 2007-04-03 | 09:30
Loiolatik hasi eta Xoxoteko San Inazioaren irudira guztira 6 kilometro daude.Inazio Arregik kilometroz kilometro egindako denbora honakoa izan zen:

1. km: 22 minutu
2. km: 47 minutu
3. km: Ordu bat eta 24 minutu
4. km: 2 ordu
5. km: 2 ordu eta 37 minutu
6. km: 3 ordu eta 29 minutu

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak