Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 9,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Emakumeak ere 'Hitza eta erabakia' eskatzeko elkartu dira

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Emakumeak ere 'Hitza eta erabakia' eskatzeko elkartu dira

POLITIKA | Urola Kostako Hitza |  2006/12/18  15:31

Duela bi aste 100 langile elkartu ziren helburu berarekin; asteazkenean herriko gazteen txanda izango da

Guztiek, urtarrilaren 13an 19:00etan Euskal Herriak du hitza eta erabakia lelopean izango den manifestaziorako deia egin dute (Urola Kostako Hitza)

'Hitza eta erabakia'-ren aldeko kanpainaren baitan larunbatean emakumeek atera zuten argazkia.


Herriko hainbat eragile egiten ari diren Hitza eta erabakia kanpainaren alde agertu dira herriko emakumeak ere. Horren harira, argazkia atera zuten larunbatean herriko plazan. Sinatu duten testuak batzen ditu adin eta pentsamendu ezberdinetako emakume hauek guztiak.

Emakumeok berain hitza ozen entzunarazteko elkartu direla azaldu dute eta honela dio sinatu berri duten testuak: "Gure hitza baliatu nahi dugu aro politiko berri bati ateak zabaltzeko, aldaketa politikoaren eta sozialaren eragile aktibo izateko".

Elkartu izanaren helburua, berriz, argi azaldu dute. "Helburu garbia hartu dugu: autodeterminazio eskubidearen alde ekitea eta lan egitea, bakoitzak bere esparrutik. Autodeterminazio eskubidean ikusten dugu jendarte aske eta orekatu baten oinarria".

Emakume talde honen iritziz, "Euskal Herriak une oso berezia bizi du. Aukera ederra dago aspaldidanik gure artean egonezin eta samin handia sortu duen gatazka gainditzeko". Hori dela eta, Azpeitiko emakumeek, gatazka konpontzeko prozesuarekin bat egiten dute.

Gazteak, hilaren 20an

Duela bi aste langileak, orain emakumeak, eta hurrengo txanda gazteena izango da. Hauek asteazkenean, abenduaren 20an, elkartuko dira Azpeitiko Gaztetxean 19:00etan. Gazteek ere, atxikimenduak biltzeko testua kaleratuko dute.

Bestalde, urtarrilaren 13an 19:00etan Euskal Herriak du hitza eta erabakia lelopean izango den manifestaziorako deia egin dute.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak