Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 8,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Zortzi talde eta 24 bertsolari hirugarren Bertso Parrandan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Zortzi talde eta 24 bertsolari hirugarren Bertso Parrandan

KULTURA | Urola Kostako Hitza |  2006/11/2  15:04

Bihar, ostirala, izango da Bertso Parrandako lehen saioa Neskak eta Txanboiek taldeen artean, Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartean, 23:00etan (Urola Kostako Hitza)

Zortzi taldek eta 24 bertsolarik parte hartuko dute bihar, ostirala, hasiko den hirugarren Bertso Parrandan. Horiez gain, aurkezle eta epaimahaikide lanetan ariko direnak ere izango dira Bertso Parrandaren baitan, Azpeitiko, Azkoitiko eta Errezilgo tabernetan egingo diren bertso saioetan.

Bihar, ostirala, izango da Bertso Parrandako lehen kanporaketa, 23:00etan, Azpeitiko Orkatz Kultur Elkartean. Neskak eta Txanboiek taldeak ariko dira aurreneko saio honetan. Saio guztiak ostiraletan izango dira eta finala ez beste guztiak tabernetan egingo dira; finala Azpeitiko Gaztetxean antolatu dute.

.2002an hasi zen Erniarraitz Bertsozale Elkartea Bertso Parranda antolatzen eta orduz gero bi urtean behin egiten da. Besteak beste, "bertso eskola kalera ateratzeko" helburuarekin hasi ziren antolatzen. Baina, baita jendeak parrandan dabilenean duen bertsotarako joera horri heldu nahian ere. Txapelketa baten kutsua du, baina "hain serioa izateko asmorik gabe" antolatzen du Erniarraitzek.

Hasiera-hasieratik arrakasta izan du lehia berezi honek. 2002ko Bertso Parrandan, esaterako, bertso saioak zirenean tabernak jendez leporaino betetzen ziren, eta askotan jendea ezin sartuta gelditzen zen.

Bigarren Bertso Parrandak bertsolari aldetik beherakada izan zuen, sei talde eta 18 bertsolari aritu baitziren. Hala ere, hirugarren ekitaldi honetan, 24 bertsolarik hartuko dute parte berriro, lehen aldiko kopuru bera hain zuzen ere. Batzuk aurreneko aldia izango dute txapelketa honetan, eta beste batzuk beteranoak direla esan daiteke.

.2002ko Bertso Parrandako txapela, "Josu eta Xabier Azpillagak eta Iņigo Gorrotxategi Alabier-ek osatutako Erreka taldeak":http://www.uztarria.com/albistiek/1042031723 irabazi zuen. 2004koa, berriz, Jokin Urangak, Ruben Gorrotxategik eta Mikel Berasategik osatutako Urrustil taldeak jaso zuen. 2006koa ikusteko dago oraindik.

Egitaraua

Azaroak 3, ostirala, Orkatz kultur Elkartean 23:00etan:

Taldeak

Neskak

-Leire Ostolaza
-Eneritz Arzallus
-Eneritz Artetxe

Txanboiek

-Xubi
-Xabier Olaizola
-Arkaitz Zelaia

Aurkezlea: Ainara Betegi
Epaileak: German, Aiertza

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak