Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 14,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Urrakiko Igoeran Josu Ugarte autogidari leioaztarra hil zen

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Urrakiko Igoeran Josu Ugarte autogidari leioaztarra hil zen

KIROLAK | Uztarria |  2006/10/9  11:03

Azken igoeran, bidetik irten eta zuhaitz bat jo zuen

Momentuan hil zen autogidaria

Josu Ugarte bere autoan, istripua izan aurretik.


Atzo, Urrakiko Igoera jokatu zen eta azken igoeran Josu Ugarte leioaztarra bidetik irten eta bertan hil zen. "Istripua abiadura handiko zati batean izan da, autoak zuhaitz bat jo du eta zauri larriak izan ditu, eta autogidaria momentuan bertan hil da" azaldu du Lagun Artea Eskuderiak prentsaohar baten bidez.

Josu Ugarte azken igoerako azken kotxearen gidaria zen eta anbulantzia bat zuen atzetik, "anbulantzia bat istripua gertatu den lekutik 700 metrora zegoen eta segituan joan da istripuaren lekura". Ez zuten ezer egiterik izan, autogidaria hil zela bakarrik baieztatu ahal izan zuten.

Maikel Del Cid, lasterketako zuzendariak, eta Jose Antonio Araneta, Lagun Artea Eskuderiako lehendakariak Gara egunkariari adierazi ziotenez, ez zuten ulertzen horrelako istripu larria nola gerta zitekeen. "Bihurgune arteko zati zuzen batean gertatu da. Bidetik irten eta zuhaitz baten kontra jo du. Arazo mekanikoren bat izan daiteke edo baliteke gidariari zerbait pasatzea".

**Iņigo Uria eibartarra 2001ean**

2001eko martxoaren 17an II. Ikasberri Rallysprint proban Iņigo Uria eibartarra hil zen. Orduan, jaitsieran izan zen istripua, eta atzo bezala, gidaria momentuan hil zen.

Informazio gehiago Urola Kostako Hitzan

 

 

1.  fabian - 2006-10-09 | 14:20
Ez al dira iada nahiko hildako horrelako lasterketetan? Ez al dute pentsatu agian bidea ez dela egokia horrelako auto potenteekin gidatzeko? Edo segurtasun maila ez dela beraiek pentsatzen duten bezain ona? Agian hau dena kasualitatea da baina hildakoak ez. Erreflexio bat mesedez.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak