Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko irailek 3,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Uztarria.com-en parte hartzeko erregistratu beharra dago

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Uztarria.com-en parte hartzeko erregistratu beharra dago

KOMUNIKABIDEAK | Uztarria |  2006/10/6  15:15

Albiste eta iritzietako erantzunetan, 'Euskara'-n, 'Eztabaida'-n, blogetan eta 'Di-da'-n iritzia emateko erregistratu egin beharko da gaurtik

Hemendik aurrera uztarria.com-en iritzia eman nahi duenak erregistratu egin beharko du benetako e-posta bat erabiliz.

Helburua

Erabaki horixe hartu berri du Uztarriako Komunikazio taldeak, azkenaldian hausnartzen ibili ondoren. Helburuak: "Anonimotasuna beste era batera erabiltzeko garaia da eta kalitateko iritzien alde egiteko garaia".

Orain artean, libre

Uztarria.com 2002an sortu zen "eta parte-hartzea lortzeko helburuarekin, libre utzi genuen iritzia ematea, modu anonimoan emateko aukera jarri genuen, aurrez erregistratu gabe. Oinarrizko arauak besterik ez genituen jarri: eztabaidan dagoen gaira mugatu iritziak eta irain pertsonalak ez dira onartuko". 2002ko apirilean parte-hartzean beste jauzi bat eman eta albisteetan erantzuteko modua jarri zuen. 2003ko azaroan Euskara atala sortu (Elkarrizketak on-line ere bai) eta parte-hartzeko aukera eman zuen. 2005-eko urrian Blogak eta Di-da sortu eta parte-hartzeko arau berak jarri zituen.

Guztietan modu anonimoan eman ahal izan dute irakurleek iritzia eta zuzenean argitaratu da webean. Dena den, batzuek idatzian arauak haustean, Uztarria saiatu da iritziok kentzen.

Lortutakoa

-Parte-hartzea sustatu du eta lortu du jendeak iritzia ematea.

-Kantitatea lortu du.

-Kalitateko iritziak ere bai.

-Masa kritikoa badu.

Arazoak

Dena dela, anonimotasun libreak sortu dio Uztarriari "buruhausterik", eta bi iritzi idatzi izan ditu webean, gaia bideratu asmoz.

Iritzietan zarata asko dago. Arinkeria ugari dago, balio ez duten iritziak... Erraz idazten da erregistratu gabeko anonimotasunean.

Iritziak kudeatzeak lana eman dio Uztarriari. Irakurri, moztu, kendu... "Ezin dugu webean gure lanaren zati garratzitsu bat horretara dedikatu, baizik eta weba hobetzera".

Kalitateko iritzi-emaileak galdu. Zenbat irakurlek euren izen-abizenekin ez dute anonimoekin eztabaidatzerik nahi, berdintasunik eza dagoelako.

Eztabaida asko ez dira errealak. Norbaitek izen askorekin idazten duelako-eta, sortzen diren eztabaidak benetakoak al dira? Edo interesatuak dira? "Eztabaida asko ez dira errealak. Sinesgarritasun txikia dute eztabaidek oro har".

Bigarren fasea

Ia 5 urte dira uztarria.com sortu zenetik, "eta orain beste fase batera igarotzeko garaia heldu da, beste salto bat emateko. Hau da, anonimotasuna beste era batera erabiltzeko garaia da eta kalitateko iritzien alde egiteko garaia. Serietate handiagoa eman nahi diogu webeko iritziei, eztabaida benetakoagoak sustatu nahi ditugu, jasoagoak lortu ere bai ahal dela...".

Ondorioak

Neurri berriarekin ondorio hauek egon daitezke:

Parte-hartzea. Jaitsi egingo da, seguraski, irakurle batzuek fitxa betetzeko arazoak dituztelako, besteek pasibitatea, besteek aurpegia eman nahi ez izana... "Baina, webak daukan erreferentzialtasuna kontuan hartuta, bisita kopuru handia mantentzea espero dugu".

Komunitate erreala sortzen. Norberak izen batekin idatziko duenez, estilo jakinak, joerak... azalduko dira. Iritzia ematen duenak jakingo du norengana zuzentzen ari den, jakingo du nor zuzentzen zaion...

Kalitatean gora. Irabazi egingo du. Iritzi-emaileek ardura handiagoz jokatuko dute. Parte hartzeko erregistratu behar izateak dakar hori.

Nola erregistratu?

Oso erraza da. Uztarria.com webean iritzia ematen hasi nahi duenak hasieran fitxa bat bete beharko du, erregistratu.

E-posta eman. Bere e-posta jakinaraziko du (e-posten berri, Uztarriak baino ez du izango eta ez ditu zabalduko).

Sinadura aukeratu. Webean bere idatzietan azalduko den sinadura aukeratuko du; anonimoa edo benetako izena. Beti izen berarekin agertuko dira haren idatziak eta webean ez dira sinadura bereko bi egile egongo.

Pasahitza. Bakoitzak berea izango du.

Non?

-Albisteetako eta iritzietako erantzunetan.
-‘Euskara’-n.
-‘Eztabaida’-n.
-Blogetan.
-‘Di-da’-n.
-Inkestan ez. Ez da erregistratu behar botoa emateko.

 

 

1.  Poldo - 2006-10-09 | 13:28
Oso ondo iruditzen zait, hemendik aurrera iritzi errealagoak azalduko dira.

2.  Teknikoa - 2006-10-11 | 14:39
Nire ustez ere erabaki egokia da,bestela katxondeo gehiegi zegoen.

3.  JulenZ - 2006-10-12 | 19:12
nere aldetik ere ongi, erran behar dena errateko bakarrik sartuko baita jendea eta ez txorakeriak eta edozer gauza botatzeko.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak