Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Erorien Gurutzeko plakak kendu dituzte

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Erorien Gurutzeko plakak kendu dituzte

GIZARTEA | Uztarria |  2006/09/20  15:40

Joan den ostegunean (hilak 14) kendu zituzten

Udalak beste plaka batzuk jarriko ditu, baina gerra hartan hil ziren denen oroimenez

Gurutzearen oinarria, plastiko beltz batekin tapatu dute.


Joan den ostegun iluntzean, irailaren 14an, ezezagun batzuek hilerrian dagoen Erorien Gurutzeko plakak kendu zituzten. Plaka horietan, Espainiako Gerran Francoren tropekin ibilitako hildako 40 bat herritarren izenak azaltzen ziren. "Norbaitek plakak txukun-txukun kendu eta eraman egin dituzte", azaldu du Iņaki Etxezarreta Udaleko Zerbitzu Orokorretako Batzordeburuak.

Ez dakite nor izan den plaka horiek kendu dituena, baina ez dute "susmo onik" Udalean. "Plakak falta zirela ostiral goizean enterradoreak abisatu zigun, eta hori jakin ondoren lehenbailehen zerbait erabaki beharrean aurkitu gara", azaldu du Etxezarretak.

Udalak urtebete baino gehiago darama ikerketa bat egiten. Izan ere, herritar batek gurutze hori kentzeko eskaera egin zuen. Ordutik Jabier Altuna, Udaleko Antolakuntza saileko batzordeburua, gurutze horren nondik-norakoak aztertzen ari da: "Gurutzea kentzeko eskaria jaso ondoren gurutze horren historiaz enteratzen hasi ginen eta plaka horiek aldatzekotan ginen". Plakak aldatu aurretik ordea, han lurperatuta daudenen ondorengoekin edo familiekin elkartu nahi dute. Haiekin bilera bat egin nahi dute lehenbailehen (aste honetan edo hurrengoan), eta plakak zergatik aldatuko dituzten eta zer jarriko duten azalduko diete.

Julia Tercero, PP-ko zinegotziak uztailean prentsa ohar baten bidez plaka horiek kentzea, "Espainiako Gerran hil ziren lagun horien senideen aurkako iraina" zela salatu zuen.

70 urte Espainiako Gerra hasi zela

Plaketan bi esaldi ipiniko dituzte ziurrenik, baina oraindik zehazteke dute justu zer jarriko duten: "Bi esaldi jartzeko asmoa dugu: esaldi bat Espainiako Gerran hildako guztien oroimenez idatziriko zerbait izango da, eta bestea, etorkizunari begira idatzirikoa izango da", azaldu du Altunak.

"Aurtengoa urte egokia dela uste dugu plaka horiek aldatzeko, izan ere 70 urte dira Espainiako Gerra hasi zela. Guk jada aldatuta izatea nahi genuen, baina ez da posible izan, gauzak atzeratu egin baitzaizkigu", dio. Hala ere, ahal bezain pronto jarriko dituzte berriak.

Gaurkoa data seinalatua

Aurten 70 urte betetzen dira Espainiako Gerra hasi zela, eta gaur (hilak 20) justu 70 urte dira Francoren tropak Azpeitian sartu zirela. Data seinalatua, beraz, herriarentzat.

 

 

1.  aitor - 2006-09-21 | 11:03
Badira zortzi bat urte gutxienik, Frantzia hegoaldean, Toulousen oker ez banaiz, bizi den gizon bat ezagutu nuena. Jubilatzekotan zebilen orduantxe eta Aizpitarte zuen abizena. Jaiotzez Azpeitiarra, erdikalekoa. Euskaraz kostata baina hitz egiten zuen. Francoren tropak Azpeitira sartu zirenean bere aita eta ama akabatu zizkioten, bera eta bere arreba umeak orduan, umezurtz utziaz. Igeldoko baserri batetan jaso omen zituzten, han baserriko txakurraren pareko tratatzen omen zituzten. Soldaduzka Frankoren tropetan egiteko adina iritsi zitzaionean muga pasa eta ihes egin zuen Frantziar estatura eta han bizi da ordudanik. Kontatu zidan bezala kontatzen dizuet.

2.  jose - 2006-09-22 | 18:42
Nik, plaka kendu bakarrik ez nikik eingo,monumentu lotsagarri hori hankaz gora botakonikek

3.  AZKEN HONEKIN BAT - 2006-09-22 | 19:05
Nike eraitsi eingo nikik monumentu faszista hori, nahi baebe gerran eroitako danan izenin ta pakin izenin beste bat ein baņo neretzako naizta plakak aldau beti izengoekfrankismue goraipatzeun monumentu bat.
Ta lenenak esateun bezela, hainbat eta hainbat lagun ta familiartekorentzat hainbat sufrimendu eragin dun garai bati goraipena.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak