|
1. Joxe - 2006-09-14 | 13:22
Tamalgarria da benetan....
2. Ez da argi ikusten... - 2006-09-14 | 13:32
Argazki horretan ezer gutxi antzematen da, neuk behintzat... asteburuan gora igo beharko desperfektuak "in situ" ikustatzera...
Hontaz aparte, goikoarekin bat, tamalgarria... egileek hori egitera bultzatu dituzten arrazoiak zein ote dira, ganberrada soil bat edo eta eliza katolikoari erasoa kasu honetan San Inaziyon figuran materializatua?
3. Takolo - 2006-09-14 | 13:56
San Inazioren estatua hautsi dute ta ni Joxe Takolok zionaz akordatzen naiz, Uztarriaren liburutik hartuta:
---
Joan aurreko lana: San Inazio pintatzea.
Ostiral bat zen Bilbon aurkezpen publikoa egin zuteneko eguna, eta hurrengo asteartean, otsailaren 12an, irten behar zuten Katmandu aldera. Bitartean, baina, Joxe Takolok izan zuen zereginik: Xoxoten lehen aldiz San Inazioren estatua zuriz pintatzea. Hain justu, abiatu aurreko igandean margotu zuen. “Estatua zementozkoa egin zuten –1956an– eta aurreneko aldiz 1978an pintatu nuen, letxararekin. Baina ez zitzaidan askorik gustatzen zeukan itxura, zementozko kolorea ilun samarra delako. Jendar-tean esaten nuen estatua zuriz pintatu beharra zegoela. Inork ez zidan kasurik egiten, eta inori baimenik eskatu gabe, Everestera joan aurreko igandean Joxe Mari Sudupe Montte lagunari pintura kendu eta zuriz margotu nuen San Inazio”. Ez zen nolanahiko lana hura pintatzea, bost metroko estatua baita, eta hari buruan soka bat pasatu ondoren, “pultsuan” pintatu zuen. Inoiz egurrezko plataforma bat jarrita ere margotu izan zuen. Bere arriskuak eta buruhausteak zituen lanak, baina Everestera abiatu aurretik pintatu beharra omen zuen, “sekula” bueltatuko ez balitz bezala.
Egindakoarekin “oso gustura” geratu zen, “ordura arte estatuak ez zuelako atentziorik sortzen. Zuriarekin bai, eta jendea ere pozik geratu zen”. Hain zuzen, hamasei urtean –1995a arte– berak pintatu zuen zuriz, baita estatuaren hatzak konpondu ere inoiz. “Urtero ez nintzen aritzen, beharra zegoenean baizik”.
4. asa - 2006-09-14 | 14:28
asa
5. PUFFF!!! - 2006-09-14 | 14:46
Tamalgarria, baina benetan epaitegira eramateko modukoa iruditzen zaizue??
6. PUFFF!!! - 2006-09-14 | 14:47
Tamalgarria, baina benetan epaitegira eramateko modukoa iruditzen zaizue??
7. Azpeitiarroi miñ - 2006-09-14 | 15:38
Holako jendie ez al da konturatzen Azpeitiko herriyei ta herritarroi kalte itie bakarrik konsegitzebela? seguru nao ganberrada bat izen dala. Azpeitiarrak ez oteye? bestela....
8. Azpeitiar bat - 2006-09-14 | 15:43
Tamalgarria da bai benetan gertatu dena, eta aurrekoari erantzunez epaitegira joateko modukoa iruditzen zait.Izan ere, estatua hori puskatzea lehendik pentsatatutako ekintza bat da, izan ere ez da erreza izango horrela estatua puska apurtzea.Eta nik galdetzen dut, egileek ez zuten nahi gehiago apurtzea, edo aldegin beharra sortu zitzaien?? Sinesmenak sinesmen estatua hori apurtzeko arrazoirik ez dago. Gehiago diot gainera, sinesdunak eta sinesten ez duten guztiak xoxotera joaten diren guztian, estatua horren ondoraino joaten dira lehenbizi; honekin zera esan nahi dut, erlijioa alde batera utzita estatua hori xoxoteko ikurra dela.
Gure aitak kontatzen duen moduan, estatua hori egiteko izarraitz guztiko baserritarrak lagundu zutela beren idiekin estatua hori eraikitzen, eta nik galdetzen dut, berriro ere gauza berdiña egin beharko al da?
9. Elizaren armadaren fundatzailea ere bai eh... - 2006-09-14 | 16:45
Azpeitia munduan ezagun egin duena soilik izan balitz, elizak edo kristauek goraipatzea ondo dago baina udalak… Santua izendatu zuen elizak, elizaren beso armatuaren fundatzailea, gurutzada santuak aurrera eramango zituen armada. Etsaiak (kristau etzirenak) menderatu zituena, gurutze santuaren izenean. Gaur egun terrorismoaren aurkako borroka edo demokraziaren aldeko hitzak erabili ohi dira antzeko helburuetarako. Nafarroako erreinua menderatzen Gaztelarren alde borrokatu zena, Nafarroaren aurka, herrian hainbat ganberrada egin zuena gaztetan. Gaztelan formazio militarra jaso ondoren Iruñera bidean Agurainean hainbat hilketa egin zituena. Ez diot estatua bota behar denik baina Loiolako Enekotaz hitzegin behar bada eman informazio osoa, udalak behintzat. Behingoz jakin ezazue Azpeitiarrok.
10. "Los Años de la Espada" - Ezpataren uteak - 2006-09-14 | 17:08
Urrutiak Loiolatarraren bizitzari buruz idatziriko liburua, "Ignacio, los años de la espada" irakurtzea gomendazen dizuet, nahzi eta erdaraz idatzia egon. Betan bere bizitzako pasarte desberdinak, hoien artean Azpeitian eginiko "ganberradak" goikoka dioen bezela.Biografia ofizialetatik pixkat urruntzen da eta agian bere urte "gerreroak" inoiz kontatu diren baino xehetasun gehiagorekin kontatzen dira, nahiz eta abtzueri grazi gehiegi ez egin. Gure herritar famatuenari buruz zertxobat gehaigo jakitearren eta bidez batez gure herriko historiari buruz ere, historia azken finean pertsonek eta beren ekintzek egiten badute eta Azpeitikoa Iñigori loturik dagoela ezin uka, berau azpeitiarra izanik.
Eta Xoxoteko estatua txikitzeari buruz, herrian eman diren eta eman ohi diren beste zenbait txikizo eta ganberrada lez, LERDOKEYE GALANTA! gzution kalterako azkenean.
11. Hori ein dunak.... - 2006-09-14 | 17:17
Sentimentuek alde batea lagata...hor ikusteana da txikiziyo bat ein debela.Nik ustet hori puskatzeko mailu oso ona ber dala,bestela eztala hori eiten.Ta zertako nahikou batematen mailue ematie xoxotea???ba hori puskatzeko ta jendiei miñe eiteko.Hori ein dunak lerdue izen ber dik xoxoteaino hori puskatzea juteko!!gilipollas galanta.
12. holmes - 2006-09-14 | 17:37
Pare bat gauze, hasteko ze egunetan izan da. bigarrena hor inguruan aterpe hortan zenintzuk izan dira. kontuak atera eta %60 bazteru daiteke, nolakoak izan diren kalteak ikusita beste %15 gainontzeko 15 poliziak argitu dezala.
13. holmes - 2006-09-14 | 17:38
barkatu poliziak %25 argitu beharko luke
14. Estatuak - 2006-09-14 | 18:06
Orain frankismoaren garaiko estatuak kentzen ari diren honetan, haratago joan eta pertsonaren aurkako (hilketak, bortxaketak, erasoak...) jarduerak egin dituen ororen estatuak kentzea ongi deritzot, santu izan edo ez.
15. neu - 2006-09-14 | 18:12
Ba nik puskatu duten oiek jarriko nituzke dena arreglatzen,eguna argitzetik ilundu harte,segi ta segi!!
16. 14.nai - 2006-09-14 | 19:10
poltsa berdinean presoak sartu behar ote dira.. eta estatuak diozunean ikurretara zuzentzen naiz ni. herriak zer egin ba du
17. neu - 2006-09-14 | 19:48
Txikiziyo haundiyouek in die herriyen ta iñor ezta kejau..."gure" saninaziyue ikutzebenien..lotsagarriye!
18. asdasd - 2006-09-14 | 19:52
Gure saninaziyo?Badao herriyen txikiziyo haundiyo eindunike ta iñoke eztiyo eman maillukin burutik bera.
19. aurreko biyei - 2006-09-14 | 21:22
aurreko biyei arrazoie emateizuet.
Baña ez altzazue lotsagarriye iruitzen ein debena???
gure aittek eta kontatzeuenez an ibili omentzin beake, artin 16 bat urtekin, artu astuek eta ondarra ta abar eamaten, beste batzuk eztait ze, ta holaxe izarraizpeko basarritar mordue. Ayek horrenbeste neke hartu ta oain hoi itiere ez al da haundiye????
20. 18ye naiz - 2006-09-14 | 22:33
Bai bai,guztiz ados zurekin.Nei iruitze zat buru gutxiko jendiek ein dula hau,jende exkaxa.Gure zaharrak hainbeste lan hartu beste intelektual oyek dana puskatzeko.Beayen etxie zeatik eztebe puskatzen?
21. barkatu - 2006-09-14 | 22:35
aurrekoan 16 urterekin esan dut, 11 urterekin esanainuen.
22. jarraituz - 2006-09-14 | 22:37
oain 11 urterekin ezta etxetik ertetzen utzire,
ta lehen gure zaharrak bakar bakarrik astue lagun hartuta lanien jota fuego, ayek bai meritue
23. Erramun Aizpuru - 2006-09-15 | 12:38
Ekintzaren bat aldezteko ziorik ez dagoenean, beti jotzen dugu beste ekintza gogorragoak gogora ekartzera horrek on egingo balu bezala gaitzesten dugun basaeria.Badakigu jakin ankerkeri asko burutzen direla arlo guztietan; denak dira arbuiagarriak. Baina, baita ere Azpeitiko Patroi Haundiaren aurka egindakoa. Eta, zergatik ez du udaletxeak epaitegira eramango ohieskeri hori egin duena? Eskubide osoa du eta azpeitiar gehienok txalotuko genuke.
Beti esan ohi dute herriak duela hitza zerbait erabalki behar denean. Beste zakurrari hezur horrekin Eman al die bakimenik azpeitiarrek edo beraien erabaki burugabea izan da? Eta ez dezagun erabili kondaira geure opilari su emateko, otoi.Luzaz mintza gaitezke horretaz, kondairaz, alegia. Ez gaitezen berriro eztabaida antzuan erori hainbat aldiz bezala ez bait dugu horrekin agerian dugun isatsa estaliko. Herriak ez du hori nai, inondik ere. Mendi erpinean ikusi nahi du Inazio Deunaren irudia eta lortuko dugu. Edo mandoak adar!
24. bittoriña - 2006-09-15 | 14:46
akatu inaziyo
25. claudio - 2006-09-15 | 14:58
Hori baino desastre handio gertatzeie herriyen eta injustizi haundiyuek eta gañea aipamenik ez daukebenak eta beste gabe geratzeienak, hor goien daon kankamalo zar horreatik hola jarri ber badu udaletxiek "apaga y vamonos", hementxe erakutsi da el orgullo patrio Azpeitiarra iyiye amerikanun pare, sinberguenzako zubitik bera bate natulik ez omen tziok ta usteiat egiye dala.
26. Gazte bat - 2006-09-15 | 15:08
Aupa denoi! Etzat iruitzen nei kontu honi hainbesteko inportatziye eman ber zakonik nahiz eta zenbaitek “Mendi borroka” bezala hartu ta egilik 15 urteako espetxin sartuko lituzkeen gustoa. Nere iritziz gaue pasatzea jun dien gaztin ganberrada bat izen da. Gainea hori eiteko eztao erreminta berezi beherrik, ze argazkiyen ikusteanez pusketaik ahulenak apurtu dizkobe, ta hori apurtzeko nahiko harri badao Xoxoten. Nere iritziz eztao hori planeau ta eiteko buruik dauken talde Satanikoik herriyen, gaur egun edozer gauza ikustean arren. Ta nahiz ta usadiyuei jarraituz lehen eraiki zeben bezela konpontzie oso politte izengo zan, iruitze zat udaletxeko langilik hamarretako ta merienda earrak einez hemendik pare bat hilabetea konponduta ikusiko deula.
27. neu - 2006-09-15 | 15:09
24.kin bat nator!
28. 24 ta 27ri - 2006-09-15 | 15:14
Aspalditik ziok akaute hure motellak
29. ni neu - 2006-09-15 | 16:20
nei ondo iruitzeziten/k ein debena francon estatuak kentzeien bezela hoena re bai,jesusen beso armatue sortu,euskal herriyen kontra burrukan ein ta golfuena eiten pasau zuenak bizi osue ez luke han goyen eon ber!!!
30. ni neu - 2006-09-15 | 16:20
nei ondo iruitzeziten/k ein debena francon estatuak kentzeien bezela hoena re bai,jesusen beso armatue sortu,euskal herriyen kontra burrukan ein ta golfuena eiten pasau zuenak bizi osue ez luke han goyen eon ber!!!
31. 30.nai - 2006-09-15 | 18:15
Hi atzeatu bat haiz.Ze ein ote zeobek estatua orrek pailazo jende horri?Proposamen bat oyei: nazkauta daudenien txikiziyue ein dezabela beayen etxien.
32. Harrituta - 2006-09-15 | 18:16
Nik ez dakit, besterik gabe eginiko ekintza bat izan den edo ez, baina bai nik ez diodala sinpatiarik Inaziori. Egia esan harritu egin naute aurreko erreakzioek. Nigatik kendu hori eta nahi baduzue herritarron hartean beste zerbait eraikiko dugu, baina denak ez du balio...
Portzierto:
A zer gonorrea, Inazio donea!
Euskal idazle onenetakoaren (Koldo Izagirre) eta euskal trikitilari onenetakoaren (Joseba Tapia) hitzak eta musika. Klasiko bat, dudarik gabe: LOIOLAKO PORRUSALDA: Azpeitiko mutila Inazio donea Zenbait atso gazteri Jasoa gonea Ai zer gonorrea Inazio donea Herriaren lepotik Mila marabedi Loiolatarren kasta Madarika bedi Besteren izerdi Mila marabedi Oiñaztarren mutila Han aurrean doa Gaztelaren pausoan Oina ta zangoa Ederra zapoa Han aurrean doa Iruñan hartu zuen Zangoko herrena Nafarroa salduta Etsaia barrena Ez du okerrena Zangoko herrena Begira nola doan Aldarera herren Apostoluetatik Jarria da hurren Ifernuko Txerren Aldarera herren Orduan sortu zuen Jaunaren armada Munduko gerra zikin Guztien ama da Inon beltzik bada Jaunaren armada Jainkoaren aldeko Beso armatua Dolarrak aspaldian Ongi xarmatua Ustel xamartua Beso armatua Loiolan ageri da Eder basilika Zeruko zergazainek Sakela kilika Kristo zintzilika Eder basilika Hizketa leuna du Kristoren morroiak Sotana beltza baina Zuriak sermoiak Loiolan zer lohiak Kristoren morroiak Urolako lohietan Kli-klu kli-klu kli-klu Horra santu batenak Gaur zenbait meritu Inaziok baditu Beste hainbat kli-klu
Inazio eraman zeuen etxera nahi baduzue!
33. MeuM - 2006-09-16 | 11:28
jesaus motell,kantu hori zaharra dek.Hi ez aizealako elizkoye kendu ber al diabe ba????hireatik???estatua hori xoxoteko referente bat dek,sinesmenak alde batea lagata.Ez al da egiye?loiolako basilikiere kendu eingoiau ordun?¿?¿? ta ze jarrikoiau??gaztetxe haundi haundi bat??makrokontziertuk eiteko???
34. 33.ai - 2006-09-16 | 12:04
Ba gaztetxe haundi horrena ta makrokontzertuena etzan bate gaixki eongo e?Idea ona da
35. NI - 2006-09-16 | 14:07
Atzeatuek bazter danatan zaudek eta hori eindebenake "haxiyue" einda gustoa eongoituk , beayen ustez kristona eindebelakuen eongoituk ta biyen bitertien ez dituk minimo batea alleatzen.
Bakarren batek esateuen bezela hemendiken Inixiok kristonak einzitula eta estatua kendu einberdala? Hiruko regla bea ibilite kendu hortaz kurutze danak!
Bestien gauzak errespetatzen ikixteko garaye izengoek ba ez? Ta geyo inoi kalteiken ite ez diyon gauza estatua batei buruz ai bagea.
Ta ez nauk ez elizkoye eta eztare saninaziyok einzituen gauzen "aldekue".
36. San Inazio - 2006-09-16 | 18:15
San Inaziyo naiz. Eup! Hementxe nao, kojo... Kojo-kojo, gañea. Eta flipau eiten det zuekin.
37. joxemai - 2006-09-17 | 12:18
onena inaxio plazan jartzie izengo diau.Beixama jaunak eta Aristik zaituko debe.
38. ni neu - 2006-09-17 | 21:23
azpeitiko zaindariye dek san inazio ta ori induna antxe jarriko nikek ixikita ,oinbeste urtin inok etzeok ezer ein da oin einber ni ados netxeok gauz okerrouek txikiuko ituan, bano oi puskatzeko kriston okurrentziye euki ziaben,ta igual arro eongoituk guk inginian ezanda...alperrik dek..
39. guztiz bat - 2006-09-17 | 21:32
35.nakin bat nitxatorrek/n
40. BARIANTERIK EZZZZ!!!!!!!!! - 2006-09-17 | 22:07
oso ondo iruitze ziztek aurretik esan dituzuen guztiak. opinio guztiak balekoak, bale.
baino nik ere nahiko nizki neure pare bat burutapen bota.
Ez nauk fededune eta jakin harren Inaxio etzala inolako "angelitoik" ez diat ongi ikusten eginikoa. baina ezta ere guzti honi ematen hari zareten bomboa ere.
hor hari dituk udala bera, diputazioa eta altuna ta uriakoak herria zearkatuko duen BARIANTE famoso hori diseñatzen.
Horiek bai apurtuko zigutek herria , lurjabeei miseria bat ordainduta, ( eta mierda hori jasota hobe gainera ze bestela expropiatu egingo zizkiotek) Hoiek ez al dizkik inork salatu behar
EZ AL DA BASERRIA ESTATUA BAT BAINO GARRANTZITSUAGOA.
zaindu dezagun ingurua
41. Takolo - 2006-09-18 | 09:17
Ta Takolok eskau al tziyon iñoi permisoik porlan pusketa zatar hori pintatzeko?
Hori ondo al dao? Musu punten jarri zitzekona eitie?
42. 41.nai - 2006-09-18 | 11:24
Hire komentayo puta hori sobran zeok.Hildakuei lagayok pakien.
43. 41.a - 2006-09-18 | 11:34
Nik enun Takolokin sartu nahi. Esan nahi nuna da porlan pusketa bat txikitzie bandalismue dan bezela (hala dala iruitze zat), kalien graffittiyek permisoik gabe eitie re halaxe dala, ta beraz, baita iñon permisoik gabe porlan pusketa bat pintatzie re.
44. kolonbo - 2006-09-18 | 11:41
42 yekin ados.Okerrena dek Azpeitiko gazte batzuk izen diela.Asteburu ontan kalin aitutako komentayue.Eta an gora jun omen zien botatzeko itentziyukin.Nik uste laste zabalduko diela izenak.
45. berdin zitek - 2006-09-18 | 14:01
Kontenedoreak, kajeroak, autobusak eta horrelakoei su ematen diotenean, lorak puskatzen direnean zapturo, txixak kalean etab... ez dut hainbesteko protestarik ikusten...nik nahio estatua bat puskatzea besteak baino.
46. marroi - 2006-09-18 | 15:40
akatu inaziyo
47. inazio - 2006-09-18 | 16:08
nik ez dut ezer egin
48. erramun aizpuru - 2006-09-18 | 18:30
Non geratu da Uztarriak elkarri zor diogun begiruneari buruzko omen duen araudia? Azpeitiko Patroi Haundiaren koposirudiaren aurka egin den ohiskeria dela eta irakurri ahal izan ditugu laido eta iseka onartezinak. Eskubide osoa izango du bakoitzak bere eritziak plazaratzeko orduan, baina inoren eta ezeren izena zikindu gabe.Hemen irakurri ahal izan ditugun haibat lerroi zunda kiratsa darie.Ez da azpeitiarrok ematen ari garen irudi tamalgarriagatik soilik baina hori ere gogoan izan beharko lukete iraina eta lerdea solik jautikitzen ari direnak. On da eztabaidatzea, ezpairik gabe. Horretarako gizabidez jokatui behar da eta ez dut hori ondikotz ikusten oraingo honetan.Losagarria ez ezik beldurgarria deritzot jokabide honi. Ereserkiak dioenez "Gau ta egun gu guztiok pakea dezagun. Beti bai eta egun
49. 40.nai segiuz - 2006-09-18 | 19:58
ta herriyek gauza bea eintzun izarraitzekin, basarritarrai espropiau eingoziyela ta amenazuk ein ta hola mendiye saldu hazi, derriorrin esateko.
Ta oain ze, mendiye zikiñe hartzen ta zenbait eskandalo ta abar ta abar. Hoire zuzena otea???
Gauza batzui kriston inportantziye ta beste batzukin musu puntan jarritakue ein.
50. bittoriña - 2006-09-18 | 22:22
Erramun: batzuk inaziyon kontra gatxaudek ta etzakiat zeba ezindiaun bere kontra idatzi, zer dekpa gupaño geyo eintzitun gauza on danaatik? ala gupaño gutxiyo eintzitun gauza txar danaatik?
izatezkotan iuela izengouan ta ordun zertako hainbeste estatua ta istori.... zuek e jardutezute beste hainbat gauzan kontra ta hor beste batzuk hartukobe miñ, ta uztarriak eztitu zertan borrau eritzi hoyek ezta haueke
51. ERRAMUN AIZPURU - 2006-09-19 | 11:46
KULATZAK JARRI NAHI DITUT,LABUR ZURRIAN, "I" HIZKIAREN GAINEAN. EZ NAGOKIE ERITZIEI, HORI ONGI ZAINTZEN BAIT DUTE UZTARRIKOEK. ERITZI ZUNDAKETARI ABERASGARRI DERITZOT ETA GUZTIZ GOGOKO DUT AZKEN ALDI HONETAN HITZETIK HORTZERA DARABILGUN "ELKARHIZKETA". ARRETAZ EZ EZIZ, IRRIKA BIZIZ ENTZUN OHI DITUT BESTEEN ERITZIAK ETA ZABALIK NAGO ADOSTASUNERA JOTZEKO ORDUAN;
BESTEEN GOGOETEI LEHENTASUNA EMATEKO GERTU, BETI.
NI LAIDOEN (INJURIAS) ETA ELKARRENGANAKO BEGIRURE (ERRESPETUA)EZAREN AURKA NAGO. BAINA EZ DUZUELA TXINGOTE BURUDUNIK (títere con cabeza) UTZI ARGI DAGO.UDALETXETIK HASI ETA AZKEN ONDARRERAINO. ETA EZ DA BIDEZKO HORI
AIPATU LAIDOEN ZERRENDA, BANAN BANAN,IDATZIKO BANU -ABESTI IRAINGARRIAK BARNE- EDONOR ASPERTUKO LITZATEKE.ETA GAIAK EKARRI DIGUN ASPERTASUNANI BESTE ZERBAI GEHITUKO BAGENIO...
52. neu - 2006-09-19 | 12:00
Bai noski,denok gaude beti zerbait gaitzesteko,zer litzake ba mundu hau bestela!Baina hortik eraso eta txikisioak egitera.....Ez gara libre len irakurri dudan bezala,bakoitza nai duena pentsatzera?Eta, kontra gaudela jakiteko erasoren bat egin bear!
53. 52.nari - 2006-09-19 | 13:14
nire ioritzi apalean bakoitza nahi duena pentsatzeko libre da, nahi duena egiteko ez, baña pentsatzeko noski baietz.
|