Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Ostiralean manifestazioa Azpeitian hizkuntz eskubideen alde

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Ostiralean manifestazioa Azpeitian hizkuntz eskubideen alde

EUSKARA | Uztarria |  2006/06/17  13:20

Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatu du eta 19:00etan hasiko da, plazan

Azkeneko 3 urtean anbulatorioan euskarak daukan egoera salatu izan du

Azpeitiko EHEko kideak, gaur (zapatua), agerraldian.


Azpeitian ere hizkuntz eskubideak "urratuta" daude eta hori dela eta, herriko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak ostiralerako (hilaren 23rako) manifestazioan antolatu du. 19:00etan hasiko da, plazan.

Badira urte batzuk EHEk euskararen ofizialtasunaren aldeko lan-dinamika martxan jarri zuela, "euskara Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala izatera iritsi arteko erronka" bere gain hartuz.

Azpeitia, euskararen ezagutzari eta erabilerari dagokionez, oso herri euskalduna da, baina EHEren ustez, "hainbat esparrutan hutsune nabarmenak" daude. Adibidez, anbulatorioan, "euskararen presentzia urria delako eta euskaldunok euskaraz aritzeko aukerarik ez dugulako". Hala, azkeneko 3 urtean horra bideratutako lana egin du EHEk.

Esaterako, 2005ean herritarren artean sinadura-bilketa egin zuen; 500 lagunek baino gehiagok sinatu zuten anbulatorioan euskarak duen egoera aldatzearen alde. "Sinadurekin egoera horren arduradunengana jo genuen, Eusko Jaurlaritzara, Osakidetzara eta Udalera, hain zuzen ere. Osakidetzatik soilik jaso genuen erantzuna, baina ez aldaketak ekartzeko modukoa".

Anbulatorioan euskararen egoera "tamalgarria" da. "Larrialdietako sendagile eta erizain gehienek ez dakite euskaraz, bi pediatrak ez dira gai euskaraz komunikatzeko, familiako medikuen gehiengoak ere ez daki euskaraz, eta salbuespentzat jo behar ditugu harreran dauden gehienek euskaraz jakitea eta euskaraz komunikatzea".

Gauzak horrela, herritarrekin iritzia "akuilutzat" hartzen jarraitu nahian, Azpeitiko sindikatu, ikastetxe eta beste hainbat herri eragilekin (guztira 15ekin) hausnarketa egin du EHEk eta beste 20 bat eragileren atxekimendua jaso du. "Herritarroi osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko eskubidea dagokigu. Eta horretarako, Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak beharrezko neurriak hartu eta praktikan jarri beharko lituzkete (euskara plana burutu, langileak euskalduntzera bideratu, bitartean ordezko euskaldunak jarri lanean...)".

Horretaz gain, euskalduntzea aipatu nahi izan du EHEk. "Izan ere, hizkuntza eskubiderik oinarrizkoenetakoa den hori, eskubide izatetik urrun dugula ez da ikusezina. Eusko Jaurlaritzak euskararen ezagutza areagotzen ari den hitza eman nahi badigu ere, badakigu azken urteetan gero eta herritar gutxiago ari dela euskalduntzen".

Hori guztia aldarrikatzeko eta Euskal Herri osoan euskara ofiziala izateko eta hizkuntz politika berria eskatzeko, herritarrak manifestaziora deitu ditu EHEk.

EHEren agerraldiko testu osoa

Uztarria aldizkarian ekaineko zenbakian Iñaki Martinez EHEko kideari egindako elkarrizketa

 

 

1.  GALDERAK - 2006-06-19 | 14:29
NONDIK ATERATAKO DATUAK DIRA HORIEK ? ZERGAITIK ESATEN DEZUTE FAMILIAKO MEDIKUEN GEHIENGOAK EZ DAKIELA ESUSKARAZ ? HORI EZ DA EGIA.ETA ZERGAITK ESATEN DEZUTE HARRERAKO GEHINAK DAKITELA, DENAK DAKITENEAN ?
BADAKIGU EGOERA EZ DELA ONA, BAINA EZ DEZAGUN ORAINDIK ETA OKERRAGOA IPINI, MESEDEZ ! ! !

2.  OSO ONDO - 2006-06-19 | 21:47
ARRAZOYE DAUKEK FIJAZIYO BAT HARTU DIIABE AMBULATOYUEKIN TA LISTO.

3.  Beste zereginik ez... - 2006-06-20 | 08:24
...jendiek beste zereginik ez daka ta...

4.  HERRITAR BAT - 2006-06-20 | 10:02
Nola?
Barkau baño, ez det uste iñork anbulatoyukin “fijaziyoik” hartu duenik, “kapritxo” edo denbora pasa ibiliko bazien bezala. Ea behingoz entenditze deun, anbulatoyuen dugun egoerie adibide bat besteik ez dala, beste hainbat eta hainbat lekutan gertatzen dan bezela. Euskal Herrian hizkuntz eskubideak ez die bermatzen eta hori da arazue!
Mesedez! ikuspegi zabalagoa izen dezagun, eta pentsa dezagun herritarrok ere asko dugula egiteko, talde hori ederki ari da lanean, baina lanean guretzat! ez det uste famoso izen nahi dutenik. Nik behintzat datorren ostirelien manifestziyoa azaltzeko asmue det, ta earra izengo zan hau hasiera bat izetie, ze danon artien anbulatoyuen, epategiyen, lanien... gure hizkuntziei zor zaion eskubidie eta errezpetue lortuko deulako!

5.  4ri - 2006-06-20 | 11:59
Nire gurasoek ere hizkuntz eskubideak dituzte eta ez zaie errespetatzen, euskeraz ez dakite eta udaletxearen komunikatu asko ez dituzte bi hizkuntzatan bidaltzen, manifa ingo al deu?
Azpeitik euskerarekiko duen normaltasuna ia guztiz osoa da, Euskal Herriko hainbat herriek ametsetan ere ez dute guk dugun egoera inbidiagarria.. zereginik ez badaukak manifak montau beharrean egin zak zerbait euskeraren alde benetan behar duten tokietan ( Araba, Nafarroa, Bilboko ezker aldean):..

6.  4ri - 2006-06-20 | 12:00
Nire gurasoek ere hizkuntz eskubideak dituzte eta ez zaie errespetatzen, euskeraz ez dakite eta udaletxearen komunikatu asko ez dituzte bi hizkuntzatan bidaltzen, manifa ingo al deu?
Azpeitik euskerarekiko duen normaltasuna ia guztiz osoa da, Euskal Herriko hainbat herriek ametsetan ere ez dute guk dugun egoera inbidiagarria.. zereginik ez badaukak manifak montau beharrean egin zak zerbait euskeraren alde benetan behar duten tokietan ( Araba, Nafarroa, Bilboko ezker aldean):..

7.  Negargura - 2006-06-20 | 12:41
Negarura izugarria daukat momentu honean, iritzi hauek irakurri eta sinetsi eziñik nago. Ezagunak ditut manifestazio hau aurrera atera nahian dabiltzanak eta izugarrizko lana egiten hari dira. Eta ez dira ari beste zereginik ez dutelako, edo fijazioa hartu dutelako anbulategiarekin edo "famoso" izan nahi dutelako.

Azpeitiko anbulatoriokoa adibide bat besterik ez da, eta bertako egoera salatu eta gure hizkuntza eskubideak errespetatu daitezen aldarrikatzeko egin deialdia. Eta anbulategiko egoera salatzeaz gain beste hainbat puntu ere aldarrikatuko dituzte manifestazio honen bitartez, beraien pankarta eta prentsako idatziek ala diote behintzat. Adibidez;
- Euskararen ofizialtasuna EH osoan
- Hizkuntza politika berri baten beharra
- Euskalduntzeak duen garrantzia
- ...
Izugarria da egiten ari diren lana, trukean ezer eskatu gabe. Eta denok bezala beste mila zeregin dituzte hauek ere, eta bakoitzak bere lanorduak edo ikasketak amaitu orduko kalera irteten dira lanera euskaldunon hizkuntza eskubideen defentsan eta hainbat herritarren aldarrikapena kaleratzera beste asko lanetik irten eta telebista aurrean hankaz gora egoten garen bitartean, neu barne. Eta gainera zuen ergelkeriak entzun behar gero. Lanean ari direnei utzi bakean, aldarrikapenarekin bat egiten baduzue azaldu manifestaziora eta zerbait esateko baldin baduzue talde horretako kideengana zuzendu, hemen nahi dituzuen denak bota beharrean, denok dakigu nortzuk diren.

Ekainak 23, ostirala, euskaldunon eskubideen defentsan denok kalera!

8.  Azkeneko bi astetan pasa zaitena - 2006-06-20 | 12:53
Aurreko astien anbulatoyoa jun nitzen medikuekin txandie hartzea, harreran ondo, euskeraz. 12tan txandie eman zinez medikuna, gaxki, españolez. Bi eguneta, aspalditik kardiologuekin txandie hartuta nauken eta kardiologuna, gaxki, españolez. Azpeiti baten hori eztao ametitzeik! Egiye esan talde honek ein ditun gauzak eztitut segiu, baño nik erabaki det, ostiralin manifa nijue. Zeoze inberra dao. Eta seigarrenak esateu daukeun egoerie inbidiagarriye dala bestientzat, eta egiye esan beste hainbat herritan egoera kaxkarroue dao, baño horrek ze esan nahi du guk azpeitin ezin deula mediku euskaldunik eskau? Eta horrek ze esan nahi du azpeitin gure eskubide danak dazkeula? Ta ze esan ber diyok talde hortako jendiei, Bilboa juteko salaketak eitea? Bueno bueno, eztik mezi zuekin jarduteik. Ni han izengo naiz ostiralien, aber jende asko jutean.


9.  ni neu - 2006-06-20 | 12:55
seigarrenai, zure gurasuk euskaraz ez badakibe apuntatzie AEK-n edo bestela euskaltegiyen, Euskal herriko hizkuntzie ikisten hasteko, badebe eta garaye, ez iruitzen? Horren aurrien ez daket beste ezerre esateko. Eta anbulatoyuen dauden langiliekin ere berdin, ez dakibenak badebe garaye ikisteko.

Aurreko baten jun nitzen anbultayoa errezeta batzuen bille eta nik ez dakit ordezkue zan han tzeona edo ez, baño nei behintzet erderaz ein tzien. Bertan dauden beste mediku asko, espezialistak, iñok ez du iten euskeraz, ez kardiologo, otorrino eta beste batzuk. Bestela nik oso suerte txarra euki det eta euskaraz ez dakibenak tokau zatxit eta nik bakarrik dakit nola ibili naizen esplikatzeko ze pasatze zaten. Eta nere attitte eta amamak imaginau. Zeure hizkuntzan ezin esplikatzie ze pasatze zazun pixket lotsagarriye da.

Familiko mediko danak euskaraz badakibela?? zer da bromie esaldi hori?? ze hala baldin ba, nere kabezerakue infiltrauta dao ze euskaraz idea zorrik ez take.

Bukatzeko Azpeitiyen euskaraz asko hitz eitiek ez du esan nahi euskarie egoerie normalduta daonik. oiñ arte denda askotan, adibidez, "rebajas" jartzeituen kartel ponpoxuek zauden, oiñ hasi die merkealdiak jartzen. Euskerien normalizaziyue asko hitzeitie bakarrik ez da, nahiz eta asko laguntzeun. Hitzeitei baño askoz geyo da. Anbulatoyue euskalduntzie bakarrik ere ez da, baño horire iñ in ber da, beste gauza asko bezela. ta EHEkuei animo eta segi oiñ arte bezela lanien, eta al ba hobeto geña.

10.  10. - 2006-06-20 | 15:58
AEK-n eo euskaltegiyen apuntatzie esatezu,ta ze in ber det nik 83 urteko attittekin??Euskaltegiyen apuntakoet baita??
Konpletamente ados nao anbulatoyuen ta beste leku danetan auskeraz jakin berra dakebela,Euskal Herriyen gaude,akabo ba!,baño bi hizkuntzak die ofizialak,zorionez eo zoritxarrez,ta anbulatoyun euskeraz dakiben medikuek eon berra daon bezela,udaletxekuek e fakturak (eta beste gauz batzuk e)bi hizkuntzatan bialtzie ze hor etortzea nee attitte argiyen rezibue eskun daukela zer dan hori galdezka.

11.  Ia denoi - 2006-06-20 | 16:09
Barkatu, baina euskara gora eta euskara behera zabiltzate, baina idazten duzuen moduan idatzita (braust botatzen dituzue letrak), nekagarria egiten da zuen idatziak irakurtzea.

Besterik gabe, Iñaki Odriozola

12.  9ri - 2006-06-20 | 16:20
Hik euskeraz hitzegiteko eskubidea bezala nire gurasoek erderaz udaletxearen komunikatuak jasotzeko eskubidea dute. Hamargarrenak esan duen bezala bi hizkuntzak dira ofizialak eta hik anbulatoyun euskerara erabiltzea eskatzen duzun berdina eskatzen diot nik udaletxeari, elebitasuna errespetatzea. Inpostuak euskeraz bakarrik nahi badituzte de puta madre ez ulertzeak ez ordaintzea dakar.

Euskaltegi batera juteko denborarik edo adinik ez duen jendea ez du ikisiko, Azpeitiko adineko jendeari erderaz perfekto hitzegitea eskatzen ez diegun beala ( gazte askok ere erderaz hitzegiteko arazak dituzte, eta barkayek baino hori ez tek euskalduno izatea).

Ta " rebajas" eta horrelakoak ikustea ez dek hire arazoa, instituziyu publikoei euskalduntzea eskatzea bidezkoa da baino negoziyo pribauek potrotan jartzen zaiona eiteko eskubidie dauke.. ez erosi han ta kitto!!


13.  Majexux 10.ari - 2006-06-20 | 18:33
Oin eztek aittitte euskaltegira bialduko dirue alperrik botatzie izengo uan da, geratze zaiyonatik!
Baino 83 urtien denborie eukiko zian ba euskeraz ikisteko ez?

14.  Roxario - 2006-06-20 | 18:39
OSTIRELIEN NI BEINTZET BANUE "MANIFA" O NOLA ESATEYOBE OIN GAZTIEK? OSO GARRANTZITSUE IRUITZE ZAIT ETA.ASPALDIKO PARTEZ JUN BER DET BAI.

15.  Roxario - 2006-06-20 | 18:39
OSTIRELIEN NI BEINTZET BANUE "MANIFA" O NOLA ESATEYOBE OIN GAZTIEK? OSO GARRANTZITSUE IRUITZE ZAIT ETA.ASPALDIKO PARTEZ JUN BER DET BAI.

16.  10. 13.nai - 2006-06-20 | 21:16
83 urte denborie bai baino oin dala urte batzuk etorri zan bizitzea.
Halare ustet nahiko klaru utzi detela ni ados naola euskerien normalizaziyuekin eta manifie itiekin eta in ber dien gauz danakin baino kontutan euki ber deula bi hizkuntzak dila ofizialak ta eskubidiek euskeraz itebenak eta erderaz itebenak dazkebela.
Euskerie izen bazan hizkuntz ofizial bakarra,ba bai mundu guztiye euskaltegira.Bitartien ba bakoitzek ikustie ze nahi dun ez?Beti bestiek errespetauz.
Ta neskie naiz.

17.  ni neu - 2006-06-21 | 10:49
Hemen ipinitako gauza batzukin ya erantzunda geldiu da, baño nei zuzentzen ai zeanez, ba erantzun ingoizut. 83 urteko attitte horrek euskaraz ikisteko berandu zamar dula iruitze zat. Oin dala gutxi etorri ba honea bizitzea, ba kostau ingozako hemengo realidadea ohitzie, baño sentitzet, hau euskal herriye da eta hemengo hizkuntzie euskerie da, kataluñan katalana da bezelaxe, Española ere onartuta dao. Beraz, langile “publikuek” bi hizkuntzak jakin ein beitue, guri beste hainbat lanpostutan eskatzeiguen bezela. Zure attittek inpuestuek españolez jasotzie nahi baitu, eskatzie besteik eztake, eta español perfekto baten jasokoitu, askotan euskaraz jasotzeiteunak baño hobeto (ze boladatan hiztulpen batzuk txistie ematebe ta). Baño nere attittek ere arazo iguala dake. Ospitaletik oin dala gutxi etorri da, eta askotan traduktorie bertzan, hango enfermerak, medikuek eta gainontzeko danak esate zeben dana ulertzeko, azpeitiko anbulatoyuen pasatzean bezelaxe (kardiologom otorrino, kabezerako mediku batzuk eta abar luze bat). Eta Gaur Ana Mendizabalek eta Julian Eizmendik prentsaurrekuen emandako datuek, nik uste nitunak baño ASKOZ OKERRO DIE!, bide batez esanda. Zuk errespetue eskatzezun bezela, nik ere berdin eskatzet, ze zoritxarrez euskaldunen hizkuntz eskubidiek eztake españolan hizkuntz eskubidien errespeto berdiñe, horreatiken ai die lanien hainbat eta hainbat eragile. Hoixe besteik eztet esaten, eta EHEkuek lan txukune in debe arlo hontan. Portzierto eta nere attitte ere etortzea erderazko rezibuetan ze koño jartzeun galdezka, eta baitare 83 urte dazke. Baño ustet zure attittek neriek baño errezo eukikoula españolez eskatzeko gauzak. Zuk berdintasune eskatzezun bezelaxe, nik geyo, euskal herriko hizkuntzan hitzeiteko aukerie eskatzet Euskal Herriyen. Portzierto “Rebajas” eta gainontzeko kartel danak ere badie euskaldunon arazuek, ze nun dao haibeste eskau dezun beridnatsun hori kartel hoyetan???


18.  16.na 17.nai - 2006-06-21 | 12:35

Arrazoi guztiye dakezu ta klaru utzi det beharrezkue dala langile publikuek bi hizkuntzak jakitie,baita publikuek eztinak e ze askotan denda batea jun euskeraz hasi ta azkenin erderaz bukau ber izete deu eztakibelako ta lotsagarriye iruitzezat,benetan esateizut.
Nere famili gehiena erdaldune da nik nere biziye euskeraz eitet lagunekin,klasien...ta euskerien egoerie alda berra daola badakit ta horren alde nao "por supuesto"!
Bakarrik puntualizaziyo hori in det, nere attittena,ta bai segurunez eukikou erreztasun geyo erderaz bialtzeko eskau ezkeo,euskeraz bialtzeko eskautakun baino.
Nik nahi dudana da bai nere ettittek ta bai zure attittek eskubide igualak eukitzie,bai erdaldunek ta bai euskaldunek eskubide igaualak eukitzie.Ta hortako manifa jun ber baa, ba jun itea.
Ta "Rebajas"-ena ta hori nik eztet idatzi,ta baita gaizki iruitzezat,bi hizkuntzatzan eon ber luke jarrita.

19.  ni neu - 2006-06-21 | 13:12
Horretxeatik da ba hau dana, eskubide igualak eukitzeko. Hori dalako lelengo urratsa euskaldunen hizkuntz eskubidiek errespetatzeko. Ta hortaz badakizu ze iñ, hasteko manifa jun euskaldunen hizkuntz eskubidiatik da eta, herri hau euskaldunena da eta gure eskubidiek errespetatzeko eskatzen ai gea bakar bakarrik. Lotsagarriye da eta euskal herriyen erderaz hitzein berra euki berra eta. Euskal Herri Euskaldun bat eukitzeko lanien segiu ber deu danok elkarlanien, b año ez udalekuek esateben elkarlan hortan, baizik eta benetakuen. "Rebajasena" ezpazu zuk idatzi sentitzet, dixkuaru in naiz, hamabigarrenantzat zijuen hori zuzenduta.

Ta EHEkuei animo, garbi geldiu da eta Udalak ze iteun euskierin alde lanien ai dienakin, oztopuek eta trabak jarri eta, geña, indako lana izurratzea jun "elkarlananien". Majisimo batzuk die.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak