Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 12,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  'Izen ala ez izen?' ekimena abiatu dute

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

'Izen ala ez izen?' ekimena abiatu dute

EUSKARA | Urola Kostako Hitza |  2006/05/16  11:38

Abizenak euskal grafiaz jartzeko zerbitzua eskainiko du Euskara Patronatuak (Urola Kostako Hitza)

Zerbitzu hori Uztarria hasi zen eskaintzen, 2002an. Gero Uztarriak berak proposatu zuen EBPNko Aholku Batzordean Euskara Patronatuaren bidez ematea zerbitzua

Izena duenak badu izana: izen ala ez izen? ekimena jarri du martxan Udaleko Euskara Patronatuak . "Gure izen-deiturek nor garen adierazten dute. Azpeitiar askoren abizenek euskaldun direla adierazten dute, baina herritar gehienek gurasoengandik jaso dituzten euskal abizenak gazteleraz idatzita dituzte. Patrikan eramaten ditugun agirietan begiratzea besterik ez dago: nortasun txartelean, gidatzeko baimenean...", azaldu dute Euskara Patronatutik.

Izen-abizenak euskal grafiaz jartzeko zerbitzua Uztarria Kultur Koordinakundea hasi zen eskaintzen, 2002an. Gero, Uztarriak EBPNko Aholku Batzordean Udaleko Euskara Patronatuaren bidez zerbitzu bera eskaintzea proposatu zuen, eta orain Patronatuak egingo du.

Euskal deiturak euskaraz jarri nahi dituztenek bi agiri eraman behar dituzte Euskara Patronatura: nortasun txartelaren eta familia liburuaren fotokopiak. Gero, bertan eskari orria bete eta sinatu beharko da. Hortik aurrera egin beharreko guztia Euskara Patronatuak egingo du.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak