|
|
|
800 lagunetik gora eman dute izena Maratoi Erdian
KIROLAK | Uztarria |
2006/03/22
09:37
Antolatzaileek mila parte hartzailetik gora espero dituzte larunbatean irteeran
Internet bidez izena emateko aukera gaur (osteguna) iluntzean bukatuko da
Larunbatean, martxoaren 25ean, izango den XIII. Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdiko parte hartzea orain arteko markak hausteko bidean da. Dagoeneko 800 kirolarik eman dute izena proban irtetzeko. Antolatzaileek mila lastekaritik gora espero dituzte. "Azken unean jende ugarik ematen du izena; eguraldiak ere parte hartzea baldintza dezake. Aurtengoan Internetez jende asko ari da izena ematen. Gure aurreikuspenen arabera mila parte hartzailetik gora izengo dira lasterketan", dio antolatzaileetako batek.
Gaur (osteguna) iluntzean bukatuko da Internet bidez izena emateko epea. Azkoitiko, Azpeitiko eta Zarauzko dendetan izena emateko epea, berriz, asteazkenean bukatu zen. Telefono bidez, larunbatean 14:00ak arte eman daiteke izena. Egunean bertan ere, 14:30etik 16:15era, Azkoitiko udaletxe azpian eman ahal izango da izena.
Lasterkari ezagunen zerrenda:
Gizonezkoak:
-William Todoo Rotich, 01:00:12.
-Matthew Sugei Kipkorer, 01:01:23.
-Willson Chebet, 01:02:08.
-Stephen Biwot, 01:02:27.
-Rayet Afmerem, 01:02:41.
-Javier Cortes, 01:02:02.
-Kamel Ziani, 01:02:26.
-Alejandro Gomez, 01:01:36.
-Oscar Fernandez, 01:02:22.
-Alberto Juzdado, 01:01:10.
Emakumezkoak:
-Margaret Karie, 01:09:24.
-Dolores Pulido, 01:09:36.
-Teresa Pulido, 01:13:04.
-Marta Fernandez.
-Sara Valderas.
-Itziar Urdangarin.
-Beatriz Ros Blanco.
Azpeitiko atleten artean Iņaki Zubizarreta izango da haietako bat, eta Urola Kostako Hitza egunkarian elkarrizketa egin diote: "Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia polita da, jende asko egoten baita animatzen".
Aurreko urteetako sailkapenak:
-2005. urtekoa
-2004. urtekoa
-2002. urtekoa
Autobus geltokietan aldaketak
Larunbatean probak irauten duen bitartean autobus geltokietan aldaketak izango dira. Antolatzaileek Uztarriari jakinarazi diotenez hauxek dira aldaketak izango dituzten geltokiak:
- Igerilekuko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara autobisik ez da pasatuko geltoki horretatik. Geltokia suhiltzaileen parte aurrera aldatuko da.
- Anbulategiko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara ez da autobusik pasatuko geltokitik.
- Tren Museoko Geltokia: 15:00etatik 19:00etara ez da autobusik pasako geltokitik. Autobusa saihesbidean geldituko da, oinezko zubi parean.
- Julian Elorzako Geltokia: 15:00etatik 19:00etara. Ez da autobusik pasatuko geltoki horretatik. Autobusa saihesbidean geldituko da, oinezko zubi parean.
|
1. beti dudatan - 2006-03-24 | 15:06
beraz galdera bat, arratsaldean sanjuandetik zestoa aldera joateko arazorik bai??
2. Neu KKO - 2006-03-24 | 19:02
Hori da.Urtero kixton arazoak edukitzen ditut nere auzotik Elgoibarreko txikiteoa juteko.Niri oso ondo irutzen zait maratoia baine kontuan eduki behar dute herria ezin dutela kolapsatu.
3. korrika zale bat - 2006-03-24 | 23:47
Lehengoari
Sanjuandegitik irtetzeko arazorik ez daukazu, atzeko
bidetik atera eskero, gero trafiko alternatiboa daukazu 100 metrotan, Bariante Gainetik, Landetako rotondara eta gero dena libre.
Bigarrenari
Urtero izaten naiz Antolatzaileei laguntzen kruzeren batean eta uste dut saiatzen direla, (irteera edo Sarrera gerta liteken arazo) bakoitzari alternatiba aurkitzen, kolapsorik ez izateko.
Aupa Azkoitia-Azpeitia
denak korrikara
4. bigarrengoa naiz - 2006-03-25 | 00:20
Ok.Ondo iruditzen zait eta ez dut dudan ipintzen sailatzen direla,gainera koadriyakoak dazkat antolatzen eta badakit ahal duten dena ta gehiago egiten dutela baina hala ere herria kolapsatu egiten du urtero.Ni uzte det zerbait egin beharko zela ze ni adibidez Santutxo auzotik irtetzeko nahiko gaizki dakat,bai kampo santutik ta bai Arana goikoatik behera eta horrena herritar asko.
Hori bai, animo bihar irtetzen zeazten denei!Eta Ia eguraldia laguntzen dizuen!!! Ondo pasa!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|