Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Gutxi falta da danborradarako

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Gutxi falta da danborradarako

FESTAK | Uztarria / Urola Kostako Hitza |  2006/01/19  14:55

Helduen danborradan 700 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute; euria egiten badu, zirekin aterako dira

Egitarau osoa hemen irakurgai

Iaz, euria egin zuen eta helduen danborran hainbat gorabehera izan ziren.


Sansebastianak berrikuntzekin datoz. Iaz, eguraldi txarra egin zuen eta helduen danborradan hainbat gorabehera izan ziren. Aurtengorako, ordea, aurrez zenbait erabaki eta neurri hartu dituzte danborradan parte hartzen duten talde, elkarte eta Udaleko Festa Batzordeak. Euria egin edo ez, helduen danborradak irten egingo duela erabaki dute; horretarako Udalak zirak jarriko ditu parte hartzaileentzako. Beraz, gaur, euria egiten badu taldeak berdin-berdin aterako dira.

Zirak ez dira, ordea, aurtengo sansebastianetako berrikuntza bakarra. Izan ere, San Sebastian egunean, haurren danborran Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik talde berria aterako du. Horretaz gain, egun berean 18:30ean, Sanjuandegi eta Barratsu elkarteen danborrada ibiliko da herriko kaleetan. Bandera jaitsieran, berriz, Itsasi, Harkaitza, Amnistia eta Arrantzaleak taldeak izango dira.

Azken berrikuntza moduan, urtarrilaren 22an, igandean, ere zezena izango da 16:30etik aurrera.

Egitaraua

Urtarrilak 19, gaur

22:15. Helduen danborrada. Olazko Amaren plazatik irtenda.
00:00. Helduen danborrada, plazan.
00:30. La joven mafia eta Hegoak txarangak.

Urtarrilak 20, San Sebastian eguna

09:30. Izarraitz Txistulari taldearen eta Udal Musika Bandaren goiz eresia. Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeen kalejira.
10:15. Udalbatza plazatik parrokira joango da.
10:45. Meza nagusia, parrokian.
12:00. Sokamuturra.
12:30. Haurren danborrada, karrozarekin. Aranetik.
16:00. Haur parkea. Olazko Amaren plazan.
16:30. Sokamuturra eta Nahidekeena txaranga.
18:30. Nahidekeena txaranga eta Sanjuandegi eta Barratsu elkarteen danborrada.
20:00. Eganekin karaokea eta erromeria, plazan.
22:00. Pilota partidak izarraitz pilotalekuan. Unanue-Bejino Leiza-Peņagarikano eta Martinez de Irujo-Eulate Koka-Beloki.
23:15. Danborrada Olazko Amaren plazatik irtengo da bandera jaisten parte hartuko duten taldeekin.
00:00. Bandera jaistea Itsasi, Harkaitza, Amnistia eta Arrantzaleak eta danborradako taldeek eta Udal Musika Bandak parte hartuko dute. Plazan.

Urtarrilak 22, igandea

16:30. Sokamuturra.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak