Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Plazako kioskoa "egoera txarrean" dago

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Plazako kioskoa "egoera txarrean" dago

BESTERIK | Urola Kostako Hitza |  2006/01/18  15:53

"Jendearen pisua edo zama" ezin duela jasan oharrarazi nahi izan du Udalak (Urola Kostako Hitza)

Sansebastian bezperan, helduen danborrada ari denean, plazako kioskora jendea igotzen dela-eta ohar bat atera zuen atzo (hilak 17) Udalak, kioskoa "egoera txarrean" dagoela adieraziz. Honela dio oharrak: "Azpeitiko Udalak herritar guztioi jakinarazi nahi dizue Enparantza Nagusian dagoen kioskoa egoera txarrean dagoela eta pertsonen zama edo pisua ezin duela jasan, beraz, ohar hau kontuan ez hartzearen ondorioz gerta litezkeen kalteez Udalak ez du erantzukizunik izango".

Bestetik, Azpeitiko danborrada diskoa erosi daitekeela jakinarazi zuen atzo Udalak. "Hilaren 7an aurkeztu zen diskoa eta orduan erosteko aukera eduki zuten bertara joan zirenek. Baina orain sansebastianak gainean ditugula diskoa nahi dutenek erosgai dutela jakinarazi nahi dugu", diote. Diskoa 15 eutoran jarri dute salgai eta honako tokietan eros daiteke: Eguzkitza, Ametsa, Juantxo Txiki, Pastorkua eta Iraurgi Saskibaloia tabernetan. Orain arte Azpeitiko danborrada diskoaren ale "asko" saldu direla esan du Udalak.

 

 

1.  xebastian bat bada zeru....!!!! - 2006-01-18 | 16:16
Urteroko esplikaziyo bea ta total, urtero iyo eiteituk!!!

2.  udaleko langiliek - 2006-01-18 | 16:54
udaleko langiliek lasai asko jardun tzien gabonetako argiyek jartzen kiosko gainien....

3.  Ba konpondu! - 2006-01-18 | 19:41
Azkenengo 5 urtien berdine esolikatzen ai zeate. Egoera txarrien badao KONPONDU TA KITO! Beste gauz batzuetako presa earra ateatzezuteta!

4.  3.erantzunei - 2006-01-18 | 20:11
Hi hiyo ta tontuena eiteko arreglaukoiau.Arreglauberra bazeok arreglau baņo ez hortako.

5.  KOMUNIKAU MERKIE - 2006-01-18 | 22:18
jodiuta ta eroitzeko arriskun badao konpondu!!! ta bestela ixildu.

6.  Aurrekuei - 2006-01-19 | 09:26
Alde batetik atentziyue emateko era earra da hara igotzie, baino beste era batzuke erabili laizke... Baino hori bai hemen idatzite daona prueba bezela gelditzea eta igotzeienak eroitzebaie.... gero erantzunkizunek ez eskau udalai eh... kioskuek eztie ta jendie igotzeko izeten...

Igo dayela nahi duna... baino gero...

7.  3. eta 5. erantzunei - 2006-01-19 | 12:08
Kioskue gaizki baldin abado arreglau baino ez jendie gora igotzeko, gauzek beste era batera egin daitezke, eta 6. nal esaten duen bezela gero erantzukizunak ez udalai eskau.



8.  ataitik - 2006-01-19 | 12:29
7.eta 6.nai hemen jendie ez dek kioskoa igotzen afiziyoz hemen arazo baten berri eman nahi dek eta molde ezberdinek erabiliz .kioskue gaixki baldinbadao arreglau zeren 5urtin gauz bea esaten eta oindik hola emanber urteroko desafiyue ta morbue dala eroikoek eztek eroiko zer gaude udaletik norbait erori zai?eroitzema udaleko mixerable horiek dituk responsablik zeren 5urtin tanborrada aurretik holako komunikau mixerablik bialtzea dedikatzen bait dituk eta ez gaizki dagona konpontzea

9.  Begoņa - 2006-01-19 | 12:58
Udalak atera duen ohar hori egia bada, nola da posible gabonetan apaintzen ibiliak dira Udaleko langileak, orduan ere egoera berdinan zegoen?, edo arazoa nun dago, Sansebastian bezperako danborradan bertara Solidarioak igotzen direlako?, ez dakit, baina susmoa daukat azkenengo horregaitik dela. Benetan gaizki badago, kioskoa itxi dezatela behingoz konpontzeko, zeren Inauterietan, leku horretan,jende asko egoten da sesena ikusten.


10.  6 garrena - 2006-01-19 | 13:09
Arazo baten berri eman nahi dalako igotzeiela kioskoa... ados eta neire idea ona iruitzezait berez jendiek ikusi dayen. Eta udalak gezurre esan dula... eztakit gezurre izengoan, iguel bai baino... seguruo bere responsabilidadiek eliminatzeko eingouela komunikau hau.

Dana dala kioskue geizki badao konpondu... txorrada earra ei zeate esaten. Kioskue konpondu berkoa berez eztakit zeatiken eroitzeko posibilidadie badauke...eta azpikuek harrapau. Baino kioskuek eztie jendie gainea igotzeko eta klaro eztie hortako preparauta eoten.

Lurren kontra jo eta puskatze eztan bonbilie eskatzie bezela da. Eskuen puskatze eztana eta argixe eiteuena eskau berrian.

Ta hau eztet udaletxie defenditzeko esaten, neire zuei haineko nazka emateit... baino koerentiek izen berko gea ba. Eroitzeba responsabilidadie zeinena izengoan klaru euki, ta ezta udaletxina izengo gainien jendi dola eroitzenba behintzet.

Hoixe, nahi duna iyo dayela baino... gero inkoerentzik ez

11.  Inkonpetenteak - 2006-01-19 | 13:31
Udalak hori dio, gaizki dagoela kiosko gaina. Urte askotan esan du. Eta oraindik gaizki omen dago. Inkonpetenteak dira orduan.

12.  GAXKI BAŅO ONDO - 2006-01-19 | 13:37
Nere ustez kiosko gaņe gaxki dao jendie gaņien tente ibiltzeko, baņo kisko gaņe ez da jendie gaņien tente ibiltzeko, kioskue tapatzeko baizik. Beraz ze arreglauriken ez dao, eo solidayuek gora iyotzeko arreglau ber da...

13.  4.ari - 2006-01-19 | 14:00
Nik ez diat esan horreatik konpondu ber dala, gaixki bazeok konpondu ein berkoala baizik. Ta tontuena eitie hori iruitze bazaik segi listuena iten mundutik, urrutira ailleauko haiz igual, baina nei nazkie bakarrik emangoik!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak