|
|
|
Aurten Gabonetan haur parkea ipiniko dute, Izarraitz pilotalekuan
AISIA | Uztarria |
2005/12/14
16:21
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik, 16:00etatik 20:00etara
Iaz izotz pista jarri zuten, Betharramdarretan
Sarrera bi euro kostatuko da, eta pilotalekuko taberna zabalik egongo da
Iaz Azpeitiko Udaleko Industria, Merkataritza eta Turismo batzordeak, UEME eta Alde Zaharreko merkatarien elkarteak Gabonetan izotz pista
ipini zuten Betharramdarretako frontoian. Aurten, ordea, ekimen berri bat antolatu dute Gabonei begira: Gabonetako haur parkea jarriko dute
Izarraitz pilotalekuan.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egongo da zabalik haur parkea. Egunero egongo da zabalik, urtarrilaren 1ean izan ezik, eta ordutegia egunero berdina izango du; 16:00etatik 20:00etara.
Sarrera bi euro ordaindu beharko da, eta pilotalekuko taberna zabalik egongo da. Taberna Ikasberri Azpeitiko Ikastolak kudeatuko du. Gabonetako haur parkean, haurrentzako jolasak eta puzgarriak egongo dira eta bederatzi egunez herriko haurrek eta inguruko herrietako haurrek bertan jolasteko aukera izango dute.
Antolatzaileek, iazko ekimenaren balorazio positiboa egin zuten. Jende asko ibili zen, bataz beste eguneko 100 lagun inguru ibili ziren, eta erabiltzaile guztiak ez ziren azpeitiarrak izan, inguruko herrietakoak ere ibili ziren.
|
1. oso ondo!!! - 2005-12-15 | 19:33
ume alu abek zemat eta geyo aislauta jarri, hobe!!
frontoiko atie itxita utzi behintzet!!!
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|