Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Uztarriak bertso finaleko porra antolatu du

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Uztarriak bertso finaleko porra antolatu du

BESTERIK | Uztarria |  2005/12/5  11:40

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo bost sailkatuak ordenean asmatu beharko dira

Lortzen den diruaren %30, Ipar Euskal Herriko Gure Irratiarentzat izango da; gainerakoa saritan banatuko da

Abenduaren 18an, BECen (Barakaldo) jokatuko da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia eta Uztarria Kultur Koordinadorak porra antolatu du. Finalean, Andoni Egaņa, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Aitor Mendiluze, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina izango dira, eta porran zortzi bertsolari horietatik lehenengo bostak ordenean zein izango diren asmatu behar da. Lortutako diruaren %30 Iparraldeko Gure Irratiarentzat izango da.

Porran asmatu beharrekoa
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo bost sailkatuak ordenean.

Izen-emateko epea
Gaur (abenduak 5) hasi da eta abenduaren 17an 14:00etan itxiko da.

Sariak
- Bildutako diruaren %40 asmatzailearentzat edo asmatzaileen artean banatuko da.
- Bildutako diruaren beste %30, afaritan, parte-hartzaileen artean zozkatzeko.
- Uztarriaren oharra. Abenduko aldizkarian jarri dugu sariak beste era batera banatuko direla, baina azken orduko erabaki baten bidez, goian aipatu bezala banatuko ditugu.

Lekua
Porran parte hartzeko Etxe Zuri, Amaia eta Erreka tabernetan eta Uztarriaren egoitzan eman beharko da izena.

Apustua Buruko, hiru euro.

Gure Irratiari laguntza

Uztarriak porran lortutako diruaren %30, Ipar Euskal Herriko Gure Irratiari ematea erabaki du. Izan ere, Gure Irratiak laguntza ekonomikoa lortzeko kanpaina abiatu du; 180 mila euro behar dituzte, eta horietatik 40 mila euro falta zaizkie.

Azpeitiar bat dabil han lanean: Jose Luis Aizpuru kazetaria. Hain zuzen, Ipar Euskal Herrian dauden lau irrati euskaldunen federazioko programazio arduraduna da duela hiru urtetik (Gure Irratia, Xiberuko boza, Irulegiko boza, eta Antxeta irratia), eta gustura hartu du Uztarriaren ekimena: "Azpeitian ekimen hori antolatzea sorpresa atsegina izan da. Niri gertuko egiten zait Uztarria, aldizkariko kolaboratzaile izan nintzelako eta bazkide naizelako, eta gustatu zait elkarteak porra hau antolatzea". Laguntza guztiak ondo etorriko zaizkiela adierazi dio Uztarriari.

Gure Irratiak beste hiru euskal irratiekin batera programazio bateratua du. Programazioko hamabi ordu batera egiten dituzte, eta sei ordu bakoitzak bereak.

Sarrerak, Uztarrian salgai

Finalak ikusmin handia sortu du. Antolatzaileek 12.000 lagun espero dituzte BECen, eta asteburuan esan dutenez, dagoeneko 7.000 sarreratik gora saldu dira. Azpeitian badaude salgai , Uztarriaren egoitzan. Ez dira asko gelditzen.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak