|
|
|
'Mazinger Z' eta Ratzinger Zero
IRITZIA | Aitor Arana |
2005/11/29
16:00
Urrestillan bizi den idazleak Ratzinger aita santuaren eta zelibatoaren inguruan eman du iritzia Berrian
Nerabetxoak ginenean astero-astero Mazinger Z telesaila ikusi genuenok, halako oroitzapen goxoa gorde dugu mundua babestu nahi zuen robot haren inguruan. Helduak egin garenean, bortxaz eta gerraz beteriko telesaila zela ulertu dugu, matxismoz betea izateaz gain (Gogoratu Kojiren eta Saiakaren arteko harreman sexista eta menperatzailea).
Antzeko zerbait gertatzen da Ratzinger jaunarekin (aita santu izena merezi duen gizonik ez dago, denok gizakiak garenez, eta zilegi bekit "jauna" deitzea). Elizaren barneko loria hodeitsuz eta lurrintsuz bildurik ager daiteke bere jarraitzaile ugarien aurrean, baina gero Mazinger Zk bezala ongi daki ukabilak erakusten. Oraingoan, Eliza adingabeko neska-mutikoen aurkako sexu erasoz itota dagoela-eta, zer bururatuko, eta egoera horren errua bere erakunde barruko homosexualei leporatzea eta hauek apaizgaitegietan sartzea galaraztea. Horrek pentsaraz dezake, gainera, laster neskatilei erasotzen dieten apaiz heterosexualak ere kanporatu beharko dituela.
Nire ustez, arazoa ez da homosexualitatea; ezta heterosexualitatea ere. Arazoak zelibatotik datozela pentsatzea ez da burugabekeria, gauza jakina baita norbaiti sexu jarduna eragozten zaionean, bere osasun fisikoa eta psikikoa erasanda geratzen direla. Kristautasunaren hasierako garaietan bezala, zelibatoari ez litzaioke halako garrantzirik eman behar. Apaizek, gosea edo egarria asetzen duzten bezala, sexu beharra ere ase behar lukete; modu zibilizatuan eta beraiek bihotzez eta sexualki maite dituztenekin, esan nahi da.
|
1. azpeitiara - 2005-11-29 | 21:39
Aitor zurekin nago,gauza gehienetan .Cristau sentitzenaiz,baina eromatik egunetik ,egunera urunago nago Noiz da maitazuna pekatu ?
2. koji - 2005-11-29 | 22:08
hi, hemen nahi dekena esatek baino Mazinger Zkin ez hai sartu, enizkian ezerreatiken aldauko garai bateko marrazkiyek.
3. ba ni ez nao ados - 2005-11-29 | 22:11
ez nao ados ze asken finin ulertu ber dana da
eliza catolikue sekta ultra conserbatzaile ta faxista
bat besteik ez tala,ta arazue dake oindik sekta horri
kaso iteyonak.Beayek nahi dituben arauek
ipintzie beayen kongregaziyun baina ez tet uste
ez aitorrek ta ezta inorrek kritika berko lituzkela
eo obeto esanda,gaixki iruitzie arreman sexualan
gai hau,ta ein berko zana zan ba xinistunek
beste biriek ta moduek bilatzen hasi ta ez eon beti,oin erromatik
hu bora debe ta oin beste hau ze badakigu gaur egun
danak ze gizarte sektore defendatzeben ta nola.
Ta aita santue deitze yobela?ta ze?bakoitzek
nahi dun izena ipintzi dake bere buruei,arazu dake
esan detan bezela bea aita santu dala xiniste unak.
ta iuel izengo a ta guk ikuste ez teun doai bereziye
izengo u,baino hori xinisti fededunen aukeran dao.
Oin dala ez urte asko re earrak botatze zituben apaizek
azpeitiyen bertan zarrak kontatze benez,ta fededunak txintaik atea be
kaso itea bestela pekatu zalako.
Hor ere arazue fededun hauena izen da beayen
burun kontrako jokaerak eukitzeatik ta apaizek esate ziyobena
ixi ixilik iteatik.Resentimentu ta gaixki eote hauek
eliza katolikuei buruz ez tie apaizen erru,baizik eta
kaso in diyobenanak,aukeri zakebelako kaso ez iteko.
Epero det jendik espabilatzie ta konturatzie zenbat ta arreman
sexual geyo eukite ta benetan nahi dituzten pertzonikin
naiz gizon/gizonezku izen zeruko ati geyo irikiko zakobela,
hori da nere dotrini.
4. bARON ASHLER - 2005-11-29 | 22:20
ei kojikin gustiz ados,mazinger z geyeki uan,gaur eungo
umiek etzakiabe ze galtze aben,hure bai zala sakraue
5. garaiek - 2005-11-30 | 10:37
garaiek erabat aldau die. Lehen danak elizan menpien zeuden, ta zeba? Ezjakintasuna, pobreziye, sozialki oso eremu txikita mugatzezien (Euskal Herritik kanpo puffff!!) ta komunikabidiek batizbat.
Gaur egun, kulturalki, sozialki ta aspektu danetak bidiek gehio jorratzeie ta horrek geure buruei gauzak onartu eo ez onartu erabakitzeko aukerie emateigu.
Nik sekula ez det esango eliza bat eotie txarra danik, neu sinisdune naizelako baino ez inposaketa hauekin. Bakoitzek pentsatzeko erak dazkeu eta elizie hor apoyo bat izen ber luke, gaur egungo soziedadiei begiraute.
Ezin du hola segi, ze gaztediye, naiz da sinisdune izen (bai elizan eo bai beste erlijiyo batien), erabat mugatzeu inposaketak eta ez ulertu nahiak.
6. susana - 2005-11-30 | 18:39
Albizte hori entzun nuenien gauza bera pentsatu nuen, ze gertau behar du orain apaiz heterosexual pederastakin?. Gainera jangoikoak gorputza sexuala prestatu badigu danoi(elizaren esanetan behintzat), gorputzaren behar sexualak asetzea baina gauza naturalorik ez dago, janarena eda edanaren beharrak bezelaxe eta inor izurratzeke bada ondik eta hobeto.
7. gorri - 2005-12-02 | 12:17
Elizak bere arauak ditu, sexua nahi duena apaiz ez sartu eta kito... joder, nahiko logikoa da hori, ezta?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|