|
1. azpeitiar bat - 2005-11-23 | 17:03
Ikastola?
Nire dudak Azpeitian zenbat ikastola ote ditugun ba, zenbaterainoko aberatsak ote garen ikastoletan herri honetan. Eta Euskal Herriko ikastolen elkarteko web horrira sartu naiz, www.ikastola.net. Azpeitiko ikastolen bila hasi eta bakarra, nire desiluzioa, eta bera Ikasberri izenekoa. Bai Kilometroak antolatzen zituzten eta dituzten ikastolak, guraso irakasleen kooperatiba direnak. Orain ere Azpeitian arrokeriaz hitzegiten da ikastoletaz, baina tamalez ikastola bakar bat dago herrian Azpeitiar gutxik badakite ere eta hori ez da Urola edo Karmelo Etxegarai, edo ez dakit zer, Ikasberri baizik.
2. beste herritar bat - 2005-11-23 | 17:50
Egia. Azpeitik ikastola bakarra du, nahiz eta izena besteren batzuk ere erabili. Ez daukat saltsa izpirik pizteko batere gogorik, baina, bakoitzari bere izenez deitzea komenigarria izan ohi da, gainontzekoak ez nahastearren bada ere. Finean, guraso bakoitzak jakingo du haurra nora eraman, hara, hona edo bestera. Baina izenak badu garrantzia.Azpeitiko ikastola bakarra, Ikasberrikoa da.
Zorionak zilarrezko Q-arengatik.
3. Ikasle ohi bat - 2005-11-23 | 17:56
Neretzat beti izango da Karmelo Etxegarai ikastola
4. Neu - 2005-11-23 | 18:12
Zeuk esan duzu, ikasle ohia, baina azpaldikoa izan beharko du, orain ez da ikastola.
5. Beste ikasle ohi bat - 2005-11-23 | 18:13
Ni bietan ibilia naiz, biak ikastola ziren garaian. Hau da, karmelo haseran ere ikastola zen, baina gaur egun eskola da eta ez ikastola. Eta gaur egun ikastola bakarra Ikasberri da eta ez karmelo.
Akaso zure garaian ere Karmelo ikastola izan zen.
6. Ikasle ohi bat - 2005-11-23 | 18:15
Euskal Herrian dugun arazoa hori da, beti gauza berari bueltaka ibili beharra, aurrera pausorik ez ematea baldin eta gure iritzia gailentzen ez bada. Egia da bai lehenengoak aipatutako ezaugarriak betetzen dituen ikastola bakarra dela Azpeitian, baina hori denboraren ondorioa baino ez da izan. Garaiak aldatuz doaz eta berauetara moldatu beharra dago. Azpeitian zenbait gertakari ez oso atsegin bizi izan genituen orain ez urte asko eta bakoitzak bere bideari ekin zion, bakoitzak bere ikastola eredua sortzea zuen helburu.
Eman dezagun aurrera pauso bat eta utz dezagun alde batera izenaren guda, izenak ez baitu deus balio izanaren ondoan.
Heziketa euskaldun, oso eta ireki baten alde.
7. Ikastola??? - 2005-11-23 | 18:52
Ze desberdintasun dago ba ikastola eta klase guztiak euskeraz ematen dituen ikastetxe baten artean?
Agian...., pribatua dela. Gehiago ordaintzen dena beti hobeagoa?
Gaur egun zorionez Azpeitiko ikastetxe DANETAN euskeraz ikasteko aukera dago eta poztu gaitezen, eta ez gaitezen hasi ondokoa zirikatzen!
8. Karmelo=ikastola - 2005-11-23 | 18:58
Beņe ez diozute aittuko ikasberri coop-eko inori ezaten azpeitiko ikastolan ikasten duela, beti ikasberrin ezaten dute, ze aazpeitin betidanik karmelo ikastola izan delako,txorrada gutxio faorez!!!betidanik ala izen da!!!Zorionak zolarrezko Q-gatik!!!
9. Ikastolako ikasle ohia!!!! - 2005-11-23 | 19:17
Eeee barkau!!!! ez da iņongo txorrada. Ze guri asko kostatu zitzaigun ikastola bat izatea, hau da, ikasberri eraikitzea. Beraz bakoitzari berea, Ikasberri ikastola eta karmelo eskola.
10. ZILLARREZKO Q SARIA - 2005-11-23 | 19:28
IKASTOLA, IKASTETXE, EDO ESKOLA, UZI TXORRADAK ALDE BATERA. KUESTIOA DA UROLAK ZILLARREZKO Q SARIA ATERA DUELA. ZORIONAK!!!
11. galdera bat - 2005-11-23 | 20:30
Galdera bat:Ikasberrin erderaz ikasteko aukerarik badago? Norbait erantzutea badaka mezedez?eskerrik asko.
12. "Txilborkerian" - 2005-11-23 | 21:36
Orain ere gure bailarako "kapitalekoak" bere txilborkeriatan. Azpeitian nor? Azpeitian zer?
Inguruan ikusten ari gara zenbaterainoko garrantzia duen kalitatearen gai honen zabalkuntzak, hor dabiltza inguruko lantegi eta enpresa guztiak hori lortu nahian.
Q hori ez da Azpeitiarrena bakarrik, Urola bailara osoari dagokio eta, inongo dudarik gabe, gure ondorengoen onerako izango da.
Benetan, zorionak Q hori lortzeak suposatzen duen lana egiteko gai izan zaretelako eta erronkari aurre egiten jakin duzuelako.
Q hori ez dute oparitzen, lan haundia du atzetik.
Eta bestetik, Karmelo Etxegarai bitan zatitu zenean, biak gorde zuten bere izatea, BIAK!!!!
Ikastola ez da izen bat, jarrera eta izakera bat da. Horren monopolioa duenik ere ba al daukagu ba?
13. Elkarrekin bizi - 2005-11-23 | 21:46
Zorionak Ikasberriri Ikastola izateagatik, eta bi aldiz zorion Urola Ikastolari, Ikastola izaten jarraitzen duelako eta Zillarrezko Q saria lortzeagatik.
Bejondeizuela!!!!!!!!!!!!!
Eta orain urrezkoaren bila!!!!!!!!!!!!!!!!!
14. Ikastola - 2005-11-23 | 21:48
Ikastolak bi, Urola eta Ikasberri.
Zillarrezko Q nori - Urola, betiko Ikastolari!!!!!!!!
15. Xipri - 2005-11-23 | 22:34
Orain Karmelo dagoen eraikinetan ibili nintzen nire EGB ikasketak egiten, orduan berdelari zen, eta denak eskola nazionalak bezela ezagutzen genituen, publikoak, edo debaldekoak, zirelako. Orain eraikin berdinean dagoen ikastetxea, a ze paradoja, ikastola da.Zergaitik orain ez da eskola publikoa? edo, Zergaitik izan behar du ikastola? edo Barakaldon ere eskola publikoa ikastola da, A eredua ikastetxe berdinean inpartitzen dutenean?
Hori nere ustez, ikastola izenarekin gelditu nahia da.
16. Guraso bat - 2005-11-23 | 22:37
ZORIONAK UROLA IKASTOLARI,
lan handia egin ondoren saria lortu baituzue. Gure seme-alabak zuen eskuetan uzten ditugu konfiantza osoz.
Jarraitu horrela!!!
17. Zorionak - 2005-11-23 | 22:41
EFQMren zilarrezko Q sari ospetsua lortu du Urola Ikastolak.Eguneroko lan serio baten emaitza.
Zorionak, Urola Ikastola!!
18. Guraso bat - 2005-11-23 | 23:02
Hau da hau marka, bista ona eta ikusi ezina! Zergatik ote, Urola Ikastolak jaso duen saria alde batera utzi eta Ikastola zein den, zenbat Ikastola dauden, eta horrelako hika-mikatara eraman nahi izatea jendearen atentzioa! Zergatik ote?
ZORIONAK, UROLA IKASTOLA! SEGI HORRELA AURRERA ERE, LANEAN JO ETA KE!
19. Betiko Azpeitiko Ikastola - 2005-11-23 | 23:06
Karmelo Etxegarai Ikastola eta Urola Ikastola dira kalitatezko euskal hezkuntzaren eredurik onenak Azpeitian. Berrogei urte euskara eta euskal kulturaren alde lanean.
Hitzetatik ekintzera!!. Hor beste adibide ederra: Urola Ikastolak eskuratu duen zilarrezko Q saria.
20. ZORIONAK, UROLA IKASTOLARI - 2005-11-23 | 23:39
Jaso duzue zuen eguneroko lan isilaren saria. Segi horrelaxe.ZORIONAK, BENETAN!
21. lenengo herritarra. Ikastola? - 2005-11-24 | 09:19
Jesus? A ze hika mika nire lenengo iritziak sortu duena. Azpeitian 40 urte badaramatza ikastolak herrian. Eta nik uste badakigula zer den ikastola eta zer diren nazionalak, publikoak, berdelari... Hau da Estatu Espainiarraren eskola publikoa. Argi? Azken honek 40 urte baino gehigo bait daramatza herrian.
Ikastola, txorrada?arinkeria? Ez dut uste hori diozuenok ikastola bultzatzen izerdi asko bota duzuenik. Altxor bat, herriaren izerdiaz lorturiko altxor bat, mirariz bizi iraun duena. Estatuak, gobernuak, udalak ezarritako traba, zapalketa guzti hauen gainetik bizi irauten ari dena, miraria. Zer duen eskola publiko espainolak ez duena? Pozgarria da eskola publiko espainolean inoiz baino euskara gehiago entzutea, pozgarria eskola publikoko guraso irakasleak herrigintzan lanean ikustea, noski. Baina nork gestionatzen du eskola hori? noren esku dago? Madrilgo gobernuaren esku. Nork izendatzen du zuzendaria? Nork programa? zer eskumen dituzte gurasoek, zer partehartze? Norenak dira eraikinak? Ez dira txorradak eta arinkeriak. Ez nahastu herritarrak eta kanpotarrak, deitu bakoitzari bere izenez, utzi ikastolari bere bidea egiten. Francok zapaldu zuen, PP ek jipoitu eta orain eskola publikoak naiz udalak lepoa hestutzen dio. Utzi bizitzen ikastolari, Azkoiti,Azpeiti, Zestoa eta Zumaian bakarra bait da. Nahiz eta badiren Elgoibarren, Zarautzen, Urretxu Zumarragan, Legazpin, Orion, Bergaran, Arrasaten, Donostian, Beasainen eta hainbat herritan. Oso aberatsa bait da guraso eta irakasleen esku dagoen eskola herri honetan, euskera eta euskal kultura ardatz dituena, herrigintzan murgildua, etengabeko hobekuntzari lotua dagoena, herrian oinarritua. Estatuaren zanpaketa hau gainetik kentzen dugunerako euskal eskola nazionalari bide egiten diona. Eta jarrai dezate Karmelo edo Urolakoek ere gaurko eskola nazionala ahalik eta euskaldunena, herritarra, emankorra egiten.
22. aurrekoaren jarraipena - 2005-11-24 | 09:28
(dena batean sartzen utzi ez didanez uztarriak)
... Baina izugarria, miraria herrian ikastola batek bizirautea. Bejondaiela Ikasberrikoei. Ikastola badaki zer den herri honek, eta ez engainatu herri hau, ikastola bakarra bait du eta bera ondo egurtzen ari zaretena, bai zuek eta bai udalak.
23. IKASTOLAZALEA... ZORIONAK! - 2005-11-24 | 10:16
Zilarrezko Q´a lortu duen Azpeitiko UROLA IKASTOLAri...ZORIONAK! Azpeitiko ikastetxe artean aintzindariak zaretelako. Lanean isil eta eredugarri aritzeagatik lortutako saria jasotzeagatik.
Aldiz, 22, 21 eta Jesus batekin barruko minetatik min ematen saiatu denari, hauek:
1.- Ikastola askok, publiko izatea aukeratu eta EHIEtik ateratzea erabaki zuten IKASBATUAZ ikastola publikoen elkartea sortuaz...
- Hernanin ba al da Ikastolarik...?
- Azpeitin ba al da Gaztetxerik...?
- Ez?
- Zergatik ez?
- Publikoak direlako?
Hernanin, hiru ikastola daude: URUMEA, LANGILE eta ELIZATXO. Hirurak publikoak. Zoaz Hernanira eta Ikastola ez direla esan.
Bestalde, Azpeitin Gaztetxea dago nahiz eta okupatua eta pribatua ez izan... Gettoa izateko arrisku gutxiago, publikoa bait da.
Azpeitin bi ikastolak publikoak balira, BIAK IKASTOLA lirateke, dudarik gabe. Biak pribatuak balira, BIAK IKASTOLA lirateke. Bat pribatua eta bestea publikoa direnean, nori interesatzen zaio besteari IKASTOLA izena ukatzea. Zergatik ukatu beti IKASTOLA izan denari (aurten 41 urte) eta izaten jarraitu nahi duenari, izena.
Tristea izan behar du, bizirauteko eta labela edukitzeko, beste norbaiten ukazioan oinarritzea eta helburutzat hori izatea; are gehiago, beti ere min horrekin bizitzea eta min ematen saiatzea.
Azpeitiko betiko Ikastolak, betiko ikastolaren printzipioak helburu, zilarrezko Q´a lortu du. BIKAIN!
EKIN eta JARRAI.
24. Azkoitiarra - 2005-11-24 | 10:42
Urola Ikastola ez dela Azpeitikoa bakarrik gogoratu nahi dizuet.
Bestalde, kalitatearen gaiari buruz gehiago eztabaidatu behar dela uste det. Oņederrek ere uste det kalitatezko Q, Z , QZ edo besteren bat badaukala. Kalitatea neurtzerakoan "barne burokrazia" ondo egiten al den neurtzen da gehienbat, ez Oņederren hautsen kalitatea, ez Urola Ikastolaren hezkuntzaren kalitatea.
Bukatzeko, zuzendariari Azkoitiko eraikin berria egin ala ez erabakitzekotan zaudetenez, hori zuen helburu nagusietan ez aipatzea ez zait ondo iruditzen.
25. aurrekoari arrazoi - 2005-11-24 | 11:02
Egia da aurrekoak dioena. Neuk egin izan ditudan ikasketak Q ereduan onarriturikoak dira eta ondo eta garbi dauzkat zein diren hori lortzeko pausuak.
Zorionak emateko modukoa da, bai horixe! Baina ez ahaztu papeleta kontua dela eta ez heziketa kontua.
Nire partetik zorionak, badakit eta hori lortzeko ze lan egin behar diren!
26. Eta segi aurrera!! - 2005-11-24 | 11:31
Azpeitian denok dakigu azkenengo berrogei urte hauetan euskara eta hezkuntzan nolako lan eredugarria egin eta egiten duten Karmelo Etxegarai Ikastolak eta Urola Ikastolak.Beti izan da ikastola oso ona, lana ondo egiten duena. Emaitzak lekuko.
Orain, kalitate mailan zilarrezko Q lortu du Urola Ikastolak. Zorionak!!. Eta segi aurrera beti hezkuntza abangoardian!!
Beste batzuk beraien zurrunbiloan jarraitzen dute jira eta bueltaka.
27. Ikasle izana - 2005-11-24 | 11:54
NEu ere Karmelon ibilia naiz. Han hasi nintzen 3 urterekin eta han bukatu 18rekin. Orduan, hura zen ikastola. GEro ordea, gutako inork nahi gabe, publifikazioaren saltsa guzti hori muntatu zen eta... ikastola nortasuna, Ikasberrik hartu zuen. KArmelo, beste bidetik abiatu zen.
Oso pozik eta harro nago jasotako hezkuntzarekin. Ez dut dudarik egiten, orain ere Urolan hezkuntza maila ona izango dela. Baina jada, ez da ikastola. Euskararen erabilerak ez baitu ikasttxe bat eskola edo ikastola bezala definitzen. DenA DELA, ni baino trebeagoak egongo dira hau hobeto zehaztu eta defini dezaketenak. Gustatuko litzaidake norbaitek azalpen hauek ematea.
Ez dakit zergatik daukagun denok ere, iraganari itsatsiak bizitzeko joera makal hori. Hura pasatu zen eta bakoitzak aukera baten alde egin zuen lana. Bueno, ba arrez geroztik, bakoitzak definitzen duen izena dauka. BAta eskola eta bestea ikastola. Ikastola izanagatik hobeagoa behar al du izan? Ez dauka zertan, baina, hori da bere izena.IZenaren arabera hartzen baditugu gure haurren heziketaren inguruko erabakiak...
Ikastola, bakarra daukagu herrian, eta ez da Urola.
28. Urola Ikastola - 2005-11-24 | 13:05
Hamar urte baino gehiago pasatu da, bai Ikasberri eta bai Urolak, biak, IKASTOLA izena hartu zutela, eta horrela dago jasota dokumentu ofizial guztietan, hau da, Euskal Herriko Boletin Ofizialetan eta abar. Beraz biak dira IKASTOLA, Ikasberri eta Urola. Baina, Zillarrezko Q-a batek bakarrik lortu du eta hau, Urola Ikastola da, betiko Ikastola. Zorionak eta segi horrela
29. Ikastolako ikaslea - 2005-11-24 | 13:20
Nik txikitan ikastolan ikasi nuen, bai ikastolan, herrian bakarra zegoelako ta nire ustez orain ere bakarra dagoelako. Ta ikastolako ikaslea nitzela esaten nuen, niretzako ikastola ez zelako izena, ez nion ikastolari hasierako I-a mayuskulaz jartzen. Gaur egun hori askotxo ikusten da. Izenak mayuskulaz idazten dira ta. Q kalitatea baino garrantzitsuagoa da gure herrian Ikastola hitza jartzea ikastetxearen izenaren atzetik.
Nik gaztetan ez nuen Karmelo Etxegari Ikastolan ikasten nuenik esaten, ikastolan baizik. Garai hartan ordea erabaki bat hartu beharra zegoela jakinarazi ziguten batzuek. Bide desberdinak hartu ziren, eta ez naiz sartuko zein bide den onena. Baina dudarik gabe niretzat, ikastolaren izana Azpeitin ikastola bakar batek darama, nahiz eta izena bat baino gehiagok izan.
30. Ikastolako ikaslea izandako beste bat - 2005-11-24 | 14:52
27. eta 29. eritziekin guztiz ados!!! Gure garaian ikastola bakarra zen eta orain ere ikastola bakarra da. Publifikazio prozesuaren ondorioz, Karmelo Etxegaraik eskola publiko izateko erabakia hartu zuen eta Ikasberrik ordurarteko Ikastola izaera mantentzea. Hala eta guztiz ere Karmelo Etxegaraik "ikastola" izena berarekin eraman zuen baina eskola publiko batek dituen abantailak ( finantzieroak) lortuz edo bestela nondik dator ba Azpeitiko eskola berria eraikitzeko dirua?? Agian gurasoen poltsikoetatik?? Koherente izan hartutako erabakiekin eta ez nahastarazi jendea.
Zorionak lortutako sariarekin, Euskal Herriak merezi duelako kalitatezko hezkuntza publikoa!!!
31. Izugarrizko lorpena !! - 2005-11-24 | 15:01
Hezkuntzan ere kalitatea oso garrantzitsua da.Urola Bailarako ikastola publikoen izugarrizko lorpena. EFQMren zilarrezko Q saria UROLA IKASTOLAk egunero egiten duen lan onaren aitortza.Lana ondo egin duenari emandako merezitako saria.
Zorionak Urola Ikastolako guztiei!!.
32. Azpeitiko Ikastola = Karmelo Etxegarai - 2005-11-24 | 15:34
Azpeitian, besterik gabe Ikastola esaten bada, jendeak Karmelo Etxegarai ulertzen du, bera delako lehengo eta oraingo Azpeitiko Ikastola, betiko Ikastola.
Ikasberri nahi baduzu, IkasBERRI esan, berria da eta.
33. 29. ak 32. ari - 2005-11-24 | 15:53
Nik behintzat ikastola aipatzen didatenean, ez dut karmelo etxegarairekin erlazionatzen, baino jendeak zuk esan bezala behar bada egingo du. Baina lehen esan detan bezala niretzako ikastola ez da izena, niretzako adjektiboa da, sujetua ulertzeko eta gehigao ezagutzeko lagungarria. Ta gaur egungo sistema hezkuntza nola dagoen ikusita, oraindik eskola publikoek ez dituzte ikastolak zituzten ezaugarriak, horrek ez du esan nahi hezkuntza txarra emango dutenik...
Ta beste puntualizazioa: Ikasberriren izenak gauza asko esaten dituela esango nuke, ikastola berria egin behar izan zela herrian ikasola mantendu zedin.
34. Esana, izena eta izana - 2005-11-24 | 16:24
ESANA: Ikastola hitza esanda Azpeitian Karmelo Etxegarai ulertzen da.
IZENA: Azpeitiko Ikastola = Karmelo Etxegarai
IZANA: Izenaren jabe. Izena = Izana = Azpeitiko Ikastola = Karmelo Etxegarai.
35. 34.ari - 2005-11-24 | 16:59
Hori dek hori logika eta argumentazioa... Hori baņo gehio erakutziko ote be behintzet karmelo etxegarain, Aznarrek ere horrelakotxe logikia erabiltzen zuen. 1 + 1=3. Ta hala da nik esaten dudalako.
Barregarria
36. Zilarrezko Q-a . - 2005-11-24 | 17:17
Zilarrezko Q-a lortu du Urola Ikastolak.Zorionak!!.Eta segi aurrera betiko bidetik.
37. 23.ak arrazoi! - 2005-11-24 | 17:29
Ordun Azpeitiko Gaztetxie ze ote da... 30.a. Koherente izan hadi heu, heure argudioekin...
35.- 36. eta abarroi, mesedez, irakur ezazue 23.a eta onartu zazue behingoz nortasun eta izaera desberdineko ikastolak daudela Euskal Herrian zehar. Eta, hauek, izaera publikoa duten ikastolek, berdin edo hobeto funtzionatzen dutela, zilarrezko Q-a lortzeraino... inongo mesianismo eta miresmen berezietan oinarritu gabe... eguneroko lanean betiko ikastolaren printzipioak helburutzat hartuta.
ZORIONAK UROLA IKASTOLARI
38. 38. gaizki habil - 2005-11-24 | 17:41
Ez du zerikusirik gauz batek bestearekin, ikastolaren izaera ez da bakarrik definitzen eraikin publikoa eduki edo ez.
Funtzionamendu berdina al dute Zapo txokok eta Gaztetxeak, nahiz eta biak eraikin publikoetan egon? Ez. Gaztetxean batzarretan hartzen dira erabakiak, batzarretan erabakitzen da Gaztetxean zer ein, nola, horretarako dirua nondik atera... eta abar luze bat. Zapo txokoren egitura, funtzionamendua eta erabaki guneak bestelakoak dira,... Desberdintasunak oso nabariak dituk, nahiz eta biak gazteak bildu eta eurentzako gauzak antolatu. Baina izaeran oso desberdinak.
39. Bakoitzak bere bidea - 2005-11-24 | 18:36
Eguneroko lan ona aitortzeko Urola Ikastola publikoari zilarrezko Q-a eman diote. Zorionak!.
Inbidiaz betetako pribadazaleek eztabaida nominalista faltsua piztu nahi izan dute.Etxeko arazoak estaltzeko?. Zer dela zatozte berriro istorio horiekin bazterrak nahastera?
Garai haiek joan ziren eta orain bakoitzak bere bidea landu behar du, aldemenekoa errespetatuz.Bakea behar dugu.
40. Erakunde baten izena ez da EFQM-k ebaluatzen duena - 2005-11-24 | 19:18
Urola Ikastolari EFQMren Zilarrezko Q saria eman diotela eta, jende anitz ari da eztabaidatzen ikastetxe honen izenari buruz, duela 13 urteko hika-mikak berpiztueraziz, sari honen arrazoia ikastetxearen izenean balego bezala. Baina esan beharra dago, sari honen benetako arrazoia,Urola ikastola izenaren atzean lanean diharduen jendea dela, hau da, egunero Urola bailaran euskal hezkuntza publiko kalitatezko baten alde lanean ari direnak. Uste det EFQM-k ez duela Urola Ikastolaren izena ebaluatu, bertan gauzak nola egiten diren baizik.
41. Zorionak betiko IKASTOLARI - 2005-11-25 | 10:50
Nire zorionik beroenak UROLA IKASTOLARI.Nahiz eta batzueri barrua jaten dion honek.Benetan tristea eta mingarria egiten zait pasa genituenak pasa eta gero,(bai Ikasberrikoek eta bai Karmelo Etxegaraikoek)berriro hika mika txatxu honetan sartzea.Bakoitzak bere tokian egin dezala ahal duen lanik onena eta utz dezagun albokoa bakean.
Ezin dudana ulertu da zergatik hasi berriro zein den Ikastola eta zein ez.Esan bakarrik KARMELO ETXEGARAIK ETA UROLA IKASTOLEK euskeraren alde lan ikaragarria egiten dutela;Lan honi eskerrak,kalean kultura desberdiņetako haurrak euskeraz mintzatzen entzun aahal digu eta hori da IKASTOLA baten lana.
Segi lanean orain arte bezala eta hurrengoan urrezkoa.
42. lenengo azpeitiarra - 2005-11-25 | 14:57
Bueno , behintzat ikastola, ikastolen elkarteko Azpeitiko ikastola alegia, bai, kilometroak antolatzen dituena, guraso irakasleek gestionatua, nor den argitzeko balio izan zaidalakoan, eta zaizuelakoan, agur. Jarrai bakoitza bere bidean eta ez lotsatu zareten bezala agertzen herrian, inor engainatu gabe, eskutik joan bait zintezkete biok, osagarri izaten. Agur.
43. azkoitiar indignatuak!!!! - 2005-11-25 | 19:18
kaixo, hiru azkoitiar dana indignautekuk gaude hemen ze ikustea azpeitiarrak ez dizela inoiz aldako. beti bezela mundun txilborra zentitze zeate. lehenego gauzie, ez al dakiuzte ez tala azpeitiko ikastola??? azkoitia-azpeitia BHI da. badakiuzte lehenengotik oinarrizkotik hasi, hau da izena ikasten eta gero nahi dezutena balorau. ez pentsau dana zuena danik.
44. azpeitiarra - 2005-11-25 | 22:04
- -ari zorionak emandako erantzunagatik, bada garaia txorakeriei uzteko, zorionak UROLA IKASTOLA!!!!
45. AURREKOAREN ZUZENKETA - 2005-11-25 | 22:06
ERANTZUNA 41.IRITZIA IDATZI ZUENARENTZAT ZEN
46. Azkoitian jaio Azoitian bizi eta AZKOITIARRAK GARA - 2005-11-25 | 22:16
Beti gaude entzuten Ikasberri, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastola. Urola bailarakoak al dira ikastetxe hauek? Zilarrezko Q lortu dutenak ez behintzat, zeren, esangura dugu AZKOITIKO LANABIDE HEZIKETAKO langile modura, Zilarrezko Q delakoa jaso duen Ikastetxe bakarra bailara honetan AZKOITIKO LANBIDE HEZIKETA INSTITUTOA dela.
47. argi gera bedi - 2005-11-26 | 13:03
46.ak dio Zilarrezko Q saria Azkoitiko Lanbide Heziketa Institutoak (beronen ustez, ikastetxe bakarrak)lortu duela. Barka nazala hori idatzi duenak baina Zilarrezko Q saria UROLA IKASTOLA AZKOITIA-AZPEITIA BHI-k lortu du (hori da bere izena)eta Lanbide Heziketa, Ikastola horren barnean dago. Zorionak denoi! Bailarako guztioi!
48. Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHI - 2005-11-26 | 13:51
Urola Ikastola Azkoitia Azpeitia BHI da Ikastola publiko honen izena. Zilarrezko Q-a lortu du. Zorionak!!!
49. azpeitiar bat - 2005-11-27 | 17:06
bi ikastolak eta beste ikastetxe denak euskera eta gure kultuna lantzen saia ditezen gure semealabakin eta kanpotik datozen humeekin dizkriminaziorik gabe
50. ikasle ohia bai karmelon ta bai ikasberrin - 2005-11-30 | 10:15
garbi ikusten da iritzi guzti hauetan jendeak onartu ezin haundia daukala, ni ikastolan hasi nintzen ikasten eta ikastolan bukatu nituen ikasketak zorionez. gaur egun azpeitin ikastola bakarra dago , deitu ikastola nahi duzuenari baina benetan ikastola izana barnean daramana dudarik gabe azpeitiko ikastola ikasberri da. eta hainbesteko txorrada eta txorakeria iruditzen bazaizue guzti hau zergatik mintzen zaituzte hainbeste karmelo ez dela ikastola esateakeskola publikoa da, zergatik ezin onartu hori?? agian bere momentuan ez zuen erabaki ona hartu??
ba ez dadila zalantzarik gelditu ikastolaren gainean, izan ere lan asko egin bait dugu guztiok azpeitin ikastola bat egon dadin, ikasberri eraikitzea borroka gogorra bezain zapaldua izan bait zen.
ABENDUAK 3an DENOK IKASTOLAK BALDIN BAGARA ETA DENOK IKASTOLAREN IZAERA BALDIN BADAUKAGU, DENOK EUSKAL ESKOLA NAZIONALAREN EGUNERA!!! HORI BAITA BENETAKO IKASTOLA BATEN HELMUGA!!!
51. beste ikasle ohia - 2005-11-30 | 10:26
Aurrekoak dioen bezala gauza bat izena eta bestea izana dira. Ikastola izatea garbi dakigu zer den herrian. Izena norberak aukeratzen du, beltza denak zuria izena eraman dezake nahi badu, edo handia denak txikia. Baina beltza izango da beltza dena eta handia handia dena. Lotsarik gabe garen bezala azaltzeko. Ikastolak ikastola eta eskolak eskola, nahasketarik gabe, engainamendurik gabe.
52. Herritar bat. - 2005-11-30 | 14:07
Nire ustez ulert eziņa dena zera da;Zergatik Ikasberrikoek ainbeste amorru Karmelo etxegaraikoei?
bakoitzak bere bidea artu zuen eta ikasberrikoek ain garbi badute beraiena bakarrik dela Ikastola zergatik horrenbesteko miņa barruan,agian gauzak ez dioazelako ain ondo?
Eta ahaztu aurretik zorionak UROLA IKASTOLARO zillarrezlo Q-arengatik.
53. aurrekoari - 2005-11-30 | 15:06
ikasberrikoek miņik ez daukagu baina amorrua haundia, eta hori zergatik den denok dakigu, eta ez da arrazoirik gabe; guk pasatu genituen momentuak eta gero barruan gelditzen dira horrelako momentuak; kalean iņoren babesik gabe, zapalduak, borroka gogorra izan zen, baina lortu genuen nahi genuena. horregatik amorrua ematen dit besteei ikastola dela entzutea, izan ere gure borroka gogorraren ondoren lortu bait genuen ikastola eraikitzea. eta jakin ikastola oso bide onean doala, bere helburuak eta nahiak garbi dituelarik ikastola guztiek bezala.
54. ikastola VERSUS karmelo - 2005-12-01 | 21:45
Sentitzet baino karmelo ezta ikastolie. kilometruk zenek antolatzeitu??? ikastola herrikoye, gurasuen partehartzedune ikasberri ikastolie da ta karmelo ikastetxe publiko bat da, gobierno vasco ren menpekue. Ta gobierno vasco berriz danok dakigu zenen menpekue dan.
|