|
|
|
Jokin Uranga "gustura" Hendaiako hirugarren postuarekin
KULTURA | Uztarria |
2005/11/7
16:16
Azpeitiarrak maila ona eman zuen eta 731,5 puntu lortu zituen
Finalaurrekoetako hurrengo saioa abenduaren 4an izango du, Donostian
Hendaiako saioko une batean Uranga kantatzen; atzean, Iturriaga. (Argazkia: bertsolaritxapelketanagusia.com-etik hartua da) |
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetako lehenengo saioa izan zen atzo, azaroak 6, Hendaian. Sei bertsolari aritu ziren 17:00etatik aurrera D. Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan kantatzen, eta haien artean azpeitiar bat: Jokin Uranga. Unai Iturriaga nagusitu zen, 774 punturekin; Uranga, berriz, hirugarren lekuan sailkatu zen, 731,5 punturekin.
"Gustura nago egin nuenarekin", esan dio uztarria.com-i Urangak. "Hendaiara joaterakoan eta oholtzara igotakoan urduri nengoen. 1.700 lagun inguru zegoen pilotalekuan sardinak latan bezala eta horrek inpaktoa egin zidan hasieran. Hala ere, behin 8ko handia pasatuta, gero eta gustorago kantatu nuen".
Urangaren hurrengo saioa, finalaurrekoetan azkena, abenduaren 4an izango da, Donostian, Atano III.a pilotalekuan. Harekin batera, Aitor Sarriegi, Arkaitz Goikoetxea, Ekaitz Goikoetxea, Igor Elortza eta Unai Iturriaga ariko dira.
Finalaurrekoetan 18 bertsolari ariko dira denera eta puntuetan sei aurrenak pasatuko dira finalera. Hemen (abenduaren 18an, Barakaldon), Andoni Egaņa eta Maialen Lujanbio izango dituzte zain (2001eko irabazlea eta bigarrena, hurrenez hurren).
Hendaiako sailkapena puntuka:
- Unai Iturriaga 774 puntu.
- Amaia Agirre 739,5 puntu.
- Jokin Uranga 731,5 puntu.
- Fredi Paia eta Jon Martin 719 puntu.
- Jesus Mari Irazu 717 puntu.
Gara eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko webgunean Hendaiako saioko informazio gehiago.
Berria-k Kultura atalean elkarrizketa egin zion Urangari zapatuan.
Uztarria.com-ek ere egin zion elkarrizketa Jokin Urangari Uztaritzeko kanporaketa baino lehenago.
|
1. puntuetaz - 2005-11-07 | 17:16
testuan 739,5 jarri duzue, eta 731,5 lortu zituen
2. earki! - 2005-11-07 | 17:40
Oso ondo ikusi nuen atzokoan Jokin! Amaiaren lana ere oso txukuna izan zen.
Animo Jokin!
3. Estitxu Elduaien - 2005-11-07 | 17:58
Atzo bai. Atzo ikusi nuen Jokin Hendaian, eta entzun ere bai, zuzen-zuzenean. Eta atzo bai. Atzo primeran ikusi nuen, eta entzun ere bai. Baita lankide eta bertsozale ditudan lankide ez-azpeitiarrek ere. Zorionak, benetan, Jokin. Beste horrelako saio bat eta BEC-erako bidea ikasten hasi beharko deu...
4. Aurrenari Uztarriak - 2005-11-07 | 18:07
Kaixo. Arrazoia duzu. Zuzendu dugu. Eskerrik asko, Uztarria.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|