Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko martxuek 20,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Soreasuko kultur gunea osatzeko, Kafe Antzokia proposatu du Uztarriak

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Soreasuko kultur gunea osatzeko, Kafe Antzokia proposatu du Uztarriak

KULTURA | Uztarria |  2005/10/28  17:07

Koordinadoraren ustez, gunea dinamizatzeko eta parte zaharra biziberritzeko balioko luke

Funtzionamendu irekia eskatu du, eta harreman asko egiten hasi da

Soreasuko muntaiak. Udalak Soreasu kultur guneaz egin duen muntaia da. Beltzean dagoena, berriz, Kafe Antzokirako Uztarriak proposatu duen tokia; lehen bi solairuak hartuko lituzke, 700 metro koadro.


"Kultur azpiegiturez herriko kultur taldeen eta Udalaren diagnosia bera da. Beraz, proposamenak uztartzeko garaia da". Horixe dio Uztarria Kultur Koordinadorak (herriko kultur taldeak biltzen ditu), eta Azpeitiko Udalak Soreasun kultur gunea egin nahi duela eta, hura osatzeko, Kafe Antzokia egitea proposatu du Uztarriak. Bere bazkideak horretaz informatzeaz gain, harreman ugari egiten hasi da: Udalarekin, tabernariekin, beste Kafe Antzokiekin... "Lehen inpresioa ona da, denok ere ikusten dugulako kultur gune plurala eta dinamikoa behar dela herrian, eta Kafe Antzokia izateak lagunduko duela", dio koordinadorak.

Uztarria 1998an sortu zen, eta bere hiru ardatzen artean egon da ordutik kultura; eta hor barruan, kultur azpiegiturak, kultur etxerik ez zegoelako, zeuden lokalak eskasak... Harrezkero "herriko kultur mugimendua eta Udala pausoak ematen joan dira azpiegituren eskasiari eta gabeziari konponbidea emateko. Proposamenak, gainera, hobetzen joan dira". Uztarriak 1999an herrian kultur etxea sortzeko proposamen mardula egin zuen. 2003ko bazkideon batzarrean, berriz, koordinadorako zuzendaritzak aipatu zuen kultur gune propioa sortzeko asmoa zuela. Batzarrak lanean hasteko baimena eman zion. Zuzendaritzak esan zuen proiektua mamituta zuenean, batzarrera eramango zuela gaia, hor hartzeko erabakia. 2004an lan horretan jardun zuen.

Orain, berriz, Soreasuko kultur gunearen aukera sortu da, Udalak asmo hori duelako. Irailaren hasieran esan zuen proiektua hautatua zuela eta emendakinak sartzeko epea irailaren 30ean bukatuko zela. Orduan Uztarriako zuzendaritzak erabaki zuen, koordinadorako kultur taldeen batzarraren oniritziz, Udalaren egitasmoa osatu asmoz emendakina sartzea, Soreasun Kafe Antzokia sortzeko.

Baikor da Uztarria. "Izan ere, azken urteotan herrian iritziak eta proposamenak gerturatzen joan dira. Udalaren eta kultur taldeen diagnosia, bera da gaur egun: Azpeitian kultur azpiegiturak ez dira behar bezalakoak, taldeak sakabanatuta daude, azpiegitura zentralizatuak behar dira, kultur gune zabala, guneak funtzionala izan behar du, dinamikoa eta bizia, kultur guneak hirigintza aldetik zonaldea biziberritzeko ere balioko du, kudeaketan Udalak eta herriko kultur taldeek parte hartu behar dute, eta orain eman behar dira gune hori zabaltzeko pausoak. Esandakoa, beraz: proposamenak uztartzeko garaia da".

Datuak

Proposamenaren egileak.
- Argazki Elkartea.
- Azpeitian Gazteok Zer?!
- Ikasberri Kultur Taldea.
- Erniarraitz Bertsozale Elkartea.
- Urrestillako eta Zubi-zarreko musika taldeak.
- Orkatz Kultur Elkartea.
- AEK.
- Euskal Herrian Euskaraz.
- Lakrikun Antzerki Taldea.
- Kitarrista Taldea.
- Natatxa Films.
- Literatuzta Taldea.

Aldekoak.
- Itsasi Dantza Taldea.
- Txistulari Taldea.
- UEME merkatari elkartea.

Besterik.
- Udal taldeekin eta udal gobernuarekin bilerak izan ditu koordinadorak.
- Elgetako eta Durangoko Kafe Antzokietan egon dira Uztarria eta Udalekoak, elkarrekin, ikusten eta arduradunekin hitz egiten.
- Uztarriak bere bazkide denak (1.037) proposamenaz informatu zituen urriaren erdian, berripaper berezian. Ondoren, herri aldizkariko eta webeko kolaboratzaileak informatu zituen.
- Ikastetxe denak ere bai.
- Baita gaur egun Soreasu zine aretoaz arduratzen den familia ere.
- Uztarria beste merkatari elkartearekin egon da.
- Tabernarien elkartearekin ere harremanetan jarri da.

Metro koadroak. Kafe Antzokiak 700 metro koadro inguru izango lituzke. Kafe Antzokian formato txikiko ekitaldiak antolatzeko, eta berak zerbitzurik onena eman ahal izateko, espazio aldetik handia izan behar du. Uztarriaren proposamenaren arabera, 700 metro koadro inguru lituzke.

Pisuak. Behean eta lehen pisuan; beste bietan, nahiko leku legoke artean. Kafe Antzokia egiteko, auditorio ondoko eraikinaren beheko eta lehen pisua ia osorik hartzea proposatu du Uztarriak. Goian oraindik beste bi geratuko lirateke, eta nahikoa leku legoke gelentzat eta.

Mugimendua. Udalaren asmoa, eraikineko lehen pisuan Uztarria eta Hitza sartzea da (Kaito TB ere bai). "Beraz, proposamenean, kaltetuak geu gara", dio Uztarriak. "Baina hori ez da arazoa. Behar bezalako azpiegiturak jartzea da kontua".

 

 

1.  kafe antzokia bai - 2005-10-28 | 19:47
nere iritziz asko irabaziko luke azpeitiyek kafe antzoki batekin da zapatutako martxie indertuko dala seguru nao proiektu hori gauzatu ez geo

EA POSIBLE DAN !!

2.  BIKAINA - 2005-10-28 | 20:40
Proiektuari bizitza emango lioke. Egungo joera eta beharrei erantzuna emanez, Azpeitiarrok proiektu bizi eta bailaran aintzindaria izango genuke. Gurean, Euskal Kulturak behar duen bultzada berria, dotore eta bikaina izango litzateke.

3.  Azpeitikoa ez den bat - 2005-10-28 | 21:23
Azpeitiarra izan ez arren, nire iritzia emango dut. (Izan ere, Azpeitian Kafe Antzoki bat egingo balitz inguruko herrietako lagunei ere mesede egingo liguke). Ideia oso ona iruditzen zait. Lehenengo erantzunak dioen bezala, herriak asko irabaziko luke. Bilboko, Ondarruko edo Durangoko Kafe Antzokien esperientziak argi erakusten duenez, Kafe Antzokiak kultur eskaintza handitu eta bultzatzeko oso tresna eragingarriak dira. Gestio egoki bat izanez gero, hamaika gauza egin daitezke, eta nire ustez jendeak oso begi onez ikusiko luke ekimena. Esaterako, Bilboko Kafe Antzokian bazkariak ere ematen dituzte; oso ondo jaten da bertan!

4.  idea ona - 2005-10-29 | 09:52
idea ona da,ze azken finen tabena aundiye dek
beste tabernak itxitakun area juteko,bestaldetik
lekue kontziertuek emateko,ta azkenik,tabernatan
gau osun musika zehatza bat entzuten eon da gero,
adibidez rollo harcoreago,bat esateko,gero festi
jarraitzeko por cojones ezkerreteiko musiki aitu berra
ta beste musika alternatibaik ez eukitzie naiko rayaue ek.
Nei musika elektroniku topea gustatze zitek,ez ezkerretein
ipintze zebena baizik beste dantzatzeko tankera batzuk,
house alemanaa esate bateako.Baino pentzatzet jende
plu eongoala aukeran nayoko zuela denbora askun
hardcorie eo pantxangie esatebateako, gautxoriko
musikien ordez,baino inoiz orren aukeraik ez ta eon.Ta hori
betidanik eon dan hutsune dek.seuru kriston
arrakasti somako ala kafe antzoki bat amen ipini ezkero,
kontun eukita gainea azpetiar gazte askoren abertziyu jazbberrire
ta olako lekuta juteko

5.  Kronologia - 2005-10-29 | 10:47
Uztarriako bazkidea naiz eta azkeneko berripaperean bazetorren azpiegiturei buruzko kronologia. Uztarria.comek orain kronologia luzeagoa jarri digu ('harrezkero' zapaldu testuan) eta bilakaera oso argia dela ikusten da. Azpiegituren gaiak azalera irten du azkeneko urteetan, proposamenak hobetzen joan dira, posturak gerturatzen. Bat egiteko garaia da. Oso ondo.

6.  oso ona. - 2005-10-29 | 11:32
kafe antzokia jartzikin azpeitin lepo irabaziko zian. lepo lepo. tabernak itxitakun kafe antzokiyen exkerretein da aldien mobida wayaue eongo uan, gaņea soreasun izenda bertan geratzek, ta bestelako ekintza kulturalak iteko re gune egokiye dek.

7.  alde zaharra biziberritzeko ?????? - 2005-10-31 | 14:23
hau kristona da gero. kafe antzokiyet alde zaharra biziberritzeko etzat iruitzen asko lagunduko dionik, ez erabili alde zaharra zuen interseako bakarrik. nik dakidala uztarriaren lokalak alde zaharrean daude hasira hasieratik eta ez dut aparteko borroka haundirik ikusi uztarriaren aldetik orainarte. alde zaharreko biziberritze plana orain jarri bada ere martxan , urte askotan" latie ematen " ( batzuntzat)jardun deben guztiyei esker izenda. hasi dendayek , bizilagunek , eta hor lanien jardun deben jende guztiyei. mesedez EZ ERABILI ALDE ZAHARRA ZUEN INTERSEAKO jende askoi ikutzeigu gai honek eta besteen lanik ez zapuztu.
ta udalan konture eite horrek ez nau konbentzitzen. KULTUR ETXE baten berra ikustet hori bai, baino kafe antzokiye ? lenore azpeitiyen taberna asko dao ta ez dabiltze garai honak danien. eztakit baino neretzat ezta oso bideragarriye plan hori.besteik gabe aio

8.  Aurrekuei - 2005-10-31 | 15:18
Ta igandero prozesiyue, meza kantak kalien altabzoakin, ta gaztie illie ondo ondo moztuta jun dayela.
Batzuk paleolitun bizi zeate

9.  7garrenai naiku yau - 2005-10-31 | 15:29
Zenek esan du kafe antzokiye alde zarra biziberritzeko
dala?nundik atea dezu hori?batematek eo uztarriak aipa baebe re
kafe antzokiye azpeitiyen aukera bat geyo eoteko da,besteik gabe.
ta zure iritziye onartezine da,esatie ez tala bideragarriye.
Aukera bat geyo herri baten eotie beti da ongarriye,zure iritziyek ez take ez
sentzuik ta ezta arrazoirik.
Ta gero alde zarra ez erabiltzeko zuen interesako?
hori zeni botaze yozu?herriyei?eo zeni?
akera bat proposa dun pertzona bati?
hori ze aipamen abstaracto mota da?ze esan nahi dezu
horrekin?asteko alde zarra azpeitiko leku bat da
ain zuzen ta leku bat badao danona dana alde zarra da,bere
istoriatik ta betidanik herriyen elkartzeko lekue izen dalako.
Amen jendi alde zarra biziberritzeko ta gazte
jendiei alternatibak eskeintzen ta oin zu esaten ez erabiltzeko
alde zarra zuen interesetako?ta esanez kafe antzoki bat ez tala
oso bideragarriye? nahiku yau.
Gero arrazoi bezela bota dezu leno re
azpeitiyen taberna asko daudela oin antzokiye ipintzeko.
antzokye ez ta taberna bat,taberna baino konpletuo da.

Gero kultur etxie proposa dezu.Mundiala iruitze zat.
Ea orrekin e animatze yen.Ta dato bat emango izut.
Kafe antzokiye ipintzie ez tu esan nahi ya kultur
etxe batentzat leku herriyen eztala eongo.
Biyek die bideragarriyek die.Proposamen bat deseuztatzeko
beste bat botatzie etzat oso garbiye iruitzen.



10.  Beno... - 2005-10-31 | 20:30
Azpeiti beti haundire jokatzen, kafe antzokiye... segun eta nola, bai edo ez

11.  eer - 2005-10-31 | 21:25
Tabernayei fabore ingoyo kafe antzokiye irikitziek, porke kafe antzokita jendie tabernak itxi arte apenas jutea. ta bestela 4tan tabernak itxita azpeiti zuloa dijue ta orrek bai ingoyola kalde taberneruei.. kafe antzokiak azpeitiko juergie berpizten lagunduko luke, ta onek tabernayei re bentaja.ta guri ze esanik ez,. kafe antzokia orain!!

12.  11.nai - 2005-11-01 | 10:03
Ta ze ikusi dauke horrek kulturakin? Azkenien juergako leku bat geyo nahi dezue. Kultura? Bai zea...

13.  9. garrenai - 2005-11-01 | 12:40
naiku yau ?????
aizu lelengo irakurri notizi osue ta ordun itzein. artzemazu orri ontan goyen azaltzeana garbi jakingoezu zergaitik eta zeini esate yoten alde zarra ez erabiltzeko beayen erara. bertan jartzeuna hau da : GUNEA DINAMIZATZEKO ETA ALDE ZAHARRA BIZIBERRITZEKO BALIOKO LUKE.
nik eztet ezerre asmau . zuk esatea altermatibie da ba neri etzat ala iruitzen.gazte jendientzat alternatibana oso ondo iruitze zat nire gaztie naiz ta naiko nuke herriyen zerbait eotie ,oin kafe antzokiye irikitzebelako ze naezu jendie ortik ertenbe eongoala? asieran bai berripoxez baino gero ??
ta nik dakidala kafe antzoki batek ezindu goizeko ordu txiki oyetan exkerretei tipoa jarri ez ? kultura du ardatz kafeantzokiak, eta ez zapatu illuntzetako alternatibie, jendie etxea ezjuteatik, exkerretie tipoa ??
ba oso gaxki iruitze zat. ortako taberna normal bat irikita lizentziyek atea berandu ixteko zapatutan ; hori nai aldezute 2. exkerretei ?
ta kultur etxie bai iruitzezat bideragarriye herritar guztiyena bai , baiņo guztiontzako , ez udalan edo herriyen kontura ein ta batzuk barrarik aproetxau .
enfin nere iritziye da . ta alde zaharra herriko leku bat da bai baita loiolare ta ze irutzen zatzu tratu berdiņe jaso dula udalan aldetik parte zarrak ba EZ, bertan bizi eta lan egiten duen bat .
besteik gabe aio

14.  12garrenai - 2005-11-01 | 16:17
ez naiz 11na baino erantzuti nayat.
Ze ikusi daken 11nak esan duna kulturikin?
ba zuk kulturatik somatzetena ulertzezunatiken ba ezerrez,
ta ze?11garrenan ikuspuntue kafe antzokiyena gau pasa
lokal bezela da,bearentzat bentaja hori euki koik,besteik
gabe beai elde hortatik interesako zikok.
Nei bentaja hori herriye 3tatik aurrea gerazean bezela
ikusite bakarrik oso baliagarriye iruitze zitek.
Ta horrek ez tik kentzek k.antzoki bat beste gauz pilotako
erabili leikela:
Kontzertutako,antzerkireko,bazkaitako,
erakunde bati, kirol erakunde bati a.b. ospakizun bat bat eo
reuniyo bat antolatzi nahi baik.ta hori dana in leike
funtzionamedu irikiye eukite,ze taberna jabe batena
olako zeoze antolatzeko jun ezkeo pentzako zian
flipaute aola,ta bestaldez ez takek jun berrik danon
atzoki bat eon ezkeo.
Junai loiola otelea adibidez bazkai bat encargatzea
gusto askoik prestakoyabe,baino zine emanaldi bat
iteko ya etzikoaben inolaz interesako.Ze adibidez,
herri ontan talde batek bazkai bat beayek prestau ta antolatzi
ni baebe kultur ikuskizun batekin lotute eo sari batzuk banatzeko,
hori nahi ezkeo ze leku zakeabe hori iteko?plaza verduras?ta sukaldi?

13ai
hau eoskortasune somatze zazuna k.antzokiye ez eoteko.
OIn ordutegiyekin sartze zea zalantzan ipiniz
kafe antzokiyek ordu txikiyetan irikitzeko aukerie
eukiko un,pixket aurreo ortako taberna normal bati
lizentziye emateko...zure kontraesan hortaz aparte esatie,
hau gogu somatze zazuna kafe antzoki bat ez eoteko.
Etzat normala iruitzen zure ikuspuntue,ta oso rarue ite zat.
are geyo alternatiba bezela taberna batek lizentziye
ordu txiki oyetako atatzeko proposatzen ai zeanien.
Ori nola jatea? 1000 taberna ta beintzet kafe antzoki
bat eon berrien,mile ta taberna ta bat geyo proposatzen ai zea.
Zuri bai alternatiba kaxkarra.Ez tao berriz aipa berrik
k.antzokiyen beste erabilpenak tabernaz aparte.
Ta zure ardurie antzokiyen erabilpen txarrakin eo antzokiyetaz gutxi
batzuen aprobetxatzeko gogukin etzat normala iruitzen
oindik existitze ez tun leku bati buruz,ze ordun
erakunde publikoik ezin tzan eongo,ze eztakizu nere ardurie
adibidez lapatxen kudeaketikin etab. etab.Ordun
nola iuel gutxi batxuk bentaji ateako eben ezerre ez in?
ez antzokiik ez zinemaik? faborez.kafe antzokiye
deusestatzeko bere erabilpen ipotetiko txarra ezin da
erabili.Gauzek ipini in ber die ta gero exigiu ondo eaman
daitezen,ta ez gaixki eez emateko ezerre ez ipini

15.  neu - 2005-11-01 | 19:37
Bilboko kafe antzokiye taberna bezela ta beste ekintza kulturaletako re erabiltzebe beraz eztie inkonpatibliek.Nere ustez Azpeitik lepo irabaziko zun kafe antzoki batekin.

16.  Azkoitiarra - 2005-11-02 | 10:14
Kafe antzokia eredu interesgarria dela iruditzen zait, baina kontuz: Bilbo eta Ondarruko Kafe Antzokian eredua ez jarraitu. Han enpresa bezala funtzionatzen dute eta langilegoaren egoera oso txarra da. Durango eta Elgetakoa gehiago gustatzen zait. Durangokoa bertako euskara elkarteak sortutako talde batek kudeatzen du, zorretan sartu eta asko arriskatuz.

Azkoitian horrelako zerbait egitea ondo legoke, Matadeixe laister botako dute eta horrelako guneren bat beharko dugu.

17.  10.ari - 2005-11-02 | 11:44
"Azpeiti beti haundire jokatzen, kafe antzokiye..." esan duzu. Elgetak ere "haundire" jokatu al zuen ba? Ez jo topikoetara.

18.  Mamira - 2005-11-02 | 11:49
Hor pare bat badabiltzate Kafe Antzokia zapatu gauetako ordu txikietan irekita egongo litzatekeela, gaia hori balitz bezala, eta hemen dagoen eztabaidaren mamia hori balitz bezala. Nik Uztarriak esan duena baino ez dakit, eta Uztarriaren helburua kultura aldetik azpiegitura hobeak jartzea da, kultura hobeto bultzatzeko, Soreasu kultur gunea ona da eta hori osatzeko litzateke Kafe Antzokia.

Batek esan du kultur etxea behar dela. Uztarriak proposatu zuen hori 1999an eta ordutik irten du berriro gaiak mahai gainera. Baina orain kultur etxea baino gauza bat hobea egiteko aukera dago: Soreasu kultur gunea... Kafe Antzokiarekin.

Ederki.

19.  Eta gainera - 2005-11-02 | 12:02
Eta gainera, Uztarria-ren proposamena ondo ulertu badet, taldiek gestionatuko lukete kafe antzoki hori, Elgetan edota Durangon bezela. Ederki, bai. Ea Udalak zer esaten duen, baina herriyei onura bakarrik ekarriko liokela iruditzen zait. Eta taldiek ere behartuko ditu burue gehiago mugitzera: kultur plan anbizioso bat egitea....

20.  Solidarioekin solidario - 2005-11-02 | 12:57
Mugimendurik gabeko herri bat hilda dago, nere iritziz. Beste batzuen iritziz, mugitzen den herri bat oso da arriskutsu. GOitik beherako kultur kontsumoa (garbera, Kursaal-a...) gustuko duten agintarientzat, mugimendua beti da peligroso. Herriarentzat, ordea, ona da kultur mugimendua sendo egotea. Eta horretan, DUDARIK GABE, lagunduko du Kafe Antzoki batek. Eta Kafe Antzokiaren kontra hitz egiteko, arrazoi hauek bakarrik uler ditzaket:
- Edo kultur mugimenduaren kontra dago
- Edo Kafe Antzokia zer den ez daki
- Edo epe motzera begirako (polts)ikuspuntua du. Ikuspuntu motza, eta antzua, alegia.

21.  Azkoitiarrari - 2005-11-02 | 16:31
Nire ustez onena Azkoitian K. Antzoki bat martxan jartzen hastea dela. Orduan akaso mugi daitezke azpeitiarrak, udaletxea lehenengo dela.
K. Antzokien berri gehiegi ez dakien jende dexente ari da nonbait iritziak ematen. Adibide gisa Elgetan hasi zenetik, eta udan hiru hilabetez ez da ekintzarik antolatu, 20.000 lagun pasatu dira. Elgetak ez dauka lauretatik aurrerako taberna zerbitzurik, herria ere txikia da eta.Durangon ere jende kopuru handiak pasa dira ekintza desberdinetan. Durangok badu goizeko ordu txikietako taberna zerbitzu hori eta jendez lepo egoten dena. Bertako tabernariak ere hasieran ez bezala orain nahiko pozik omen daude. Eta bukatzeko K. Antzokiak jendea biltzeko giro aproposa sortzen du, eta han kultur ekitaldiak antolatu, jendea dagoen tokian, ez goizeko orduetan bakarrik. Jendeak jan edanean egindako gastuaren bidez uzten duen etekinarekin kultur ekitaldiak ordaintzen dira. Irabaziak kulturan inbertitzen dira eta ez....nahi duzuen beste edozertan. Kultura beti defizitarioa omen denaren topikoari buelta ematea lortu dute. Zorionak.

22.  Beste Azkoitiar bat - 2005-11-16 | 17:54
Nik entzun dudanez, Oteizan Frontoiek eitten dizenien Kafe Antzoki bat ere egongo da Azkoitian, udalaren asmoa hori omen da.

23.  grigoras - 2005-11-19 | 23:05
zeatik ez ta eiten kafe antzokia oteizan frontoien?
o xanjuandein?o loiolan, basilika barruen?o mataderue bota ta haren gainien?o zeatik etzeate etortzen nere etxea tabernak izteituztenien ni hemen nao nazka nazka einda!aaaaaah!

24.  grigoras - 2005-11-19 | 23:05
zeatik ez ta eiten kafe antzokia oteizan frontoien?
o xanjuandein?o loiolan, basilika barruen?o mataderue bota ta haren gainien?o zeatik etzeate etortzen nere etxea tabernak izteituztenien ni hemen nao nazka nazka einda!aaaaaah!

25.  grigoras - 2005-11-19 | 23:06
zeatik ez ta eiten kafe antzokia oteizan frontoien?
o xanjuandein?o loiolan, basilika barruen?o mataderue bota ta haren gainien?o zeatik etzeate etortzen nere etxea tabernak izteituztenien ni hemen nao nazka nazka einda!aaaaaah!

26.  grigoras - 2005-11-19 | 23:06
zeatik ez ta eiten kafe antzokia oteizan frontoien?
o xanjuandein?o loiolan, basilika barruen?o mataderue bota ta haren gainien?o zeatik etzeate etortzen nere etxea tabernak izteituztenien ni hemen nao nazka nazka einda!aaaaaah!

27.  Hi grigoras! - 2006-02-02 | 20:16
Hire etxeko helbidie emantzak zeuru jendie jungozakela, bestela hobe ixilik eon.

28.  azpetiarra_n17 - 2006-02-21 | 16:51
kafe antzikiye irikitzie oso ondo eongozala pentsatzen... ez? asko irabazikozun azpeitik, gaņea geo ta jende gutxiyo etortzea honea.. ta hau irirkita ba jendie animako zan.

29.  ostalari bat - 2006-02-21 | 19:33
nei kafe antzokiye irikitzie oso ondo iruitzen zait.baiņo ez uztarriak nai dun bezela.uztarriak herriko edifizio berriyena nahi du;ta gainea kafe antzokiye DIRU PUBLIKUKIN (azpeitiarron dirukin)egitea nai du gero beayek gestionau ta beayek nai debena iteko.kafe antzokiye nai baebe beste danok bezela enpresa pribatu bezela irikiko ber kbe ez?o ze pentzatzebe hauek udaletxiek lokala ta obrak pagau ta beayek de puta madre

30.  Hi! Ostalari Jauna - 2006-03-17 | 10:58
Lehenengo enterauai zer deken Uztarria eta utzi "DIRU PUBLIKUKIN (azpeitiarron dirukin)egitea nai du gero beayek gestionau ta beayek nai debena iteko" bezalako txorradak esatiei.

Herriko kultur talde danak "beayek nai debena iteko" bada zeatik ez! "udaletxiek lokala ta obrak pagau ta beayek de puta madre" ah! udaletxiei gainea eskerrak emanberko zako gure dirue herritarren nahietara gastatzeulako?

Etzak ahaztu udalak herritarren dirua darabilela eta guk gure zergak ordaintzen ditugula gero udalak nahi duen bezala gastatzeko, herritarrei kontsultatu gabe.


 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak