Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Aitor Osak jaso du aurtengo Jokin Ormaetxea saria

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Aitor Osak jaso du aurtengo Jokin Ormaetxea saria

KIROLAK | Urola Kostako Hitza |  2005/10/5  10:02

Sari honek, Euskal Herriko probetan txirrindulari euskaldun onena saritzen du

Ekitaldian, Haimar eta Joseba Zubeldia, Peio Arreitunandia, Unai Osa, Gorka Gonzalez, Andoni Aranaga eta Joseba Albizu txirrindulariak izan ziren (Urola Kostako Hitza)

Sari banaketan, Ormaetxearen senide eta lagunak bildu ziren. Tartean, Andoni Aranaga eta Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak.


Atzo (asteartea, urriak 3) egin zen Azkoitiko udaletxean Jokin Ormaetxea Sariaren banaketa ekitaldia. EITBk eta Azkoitiko Udalak antolatu dute estrainekoz lehiaketa, eta gehien nabarmendu den euskal txirrindularia saritzea du helburu. Aurten Aitor Osak jaso du saria. Txirrindulari itziartarra izan da denboraldian puntuak lortu dituzten 39 euskal txirrindularietatik onena. Aitor Osak ez du lasterketarik irabazi aurten, baina txirrindularirik erregularrena izan da, postu onak lortuz eta puntu garrantzitsuak metatuz.

Aitor Osak, Asier Aranbarri Azkotiko alkatearen eta Odile Kruzeta Euskadi Irratiko zuzendariaren eskutik jaso zuen atzo Jokin Ormaetxea Saria: aginte makila eman zion Odile Kruzetak. Orain urtebete zendu zen txirrindulari azkoitiarraren familiaz gain, ekitaldian izan ziren haren lagun eta lankideak ere: Haimar eta Joseba Zubeldia, Peio Arreitunandia, Unai Osa, Gorka Gonzalez, Andoni Aranaga eta Joseba Albizu txirrindulariak. Ekitaldian, Azkoitiko Peņa Elorza taldearen telegrama ere irakurri zuen Txetxu Urbieta kirol kazetariak.

"Niretzat berezia da: alde batetik sari bat da baina bestetik lagun baten saria da eta apur bat ezberdina da beste sariekin alderatuz gero", adieerazi zuen Osak. Euskal txirrindularien artean denboraldian gehien nabarmendu denari ematen zaio saria. "Denboraldi erregularra egin dudala esan nahi du, eta polita da", esan zuen Itziarkoak.

Aitor Osarentzat denboraldia bukatu da, eta balorazio positiboa egin du, "ondo irten dit, baina falta izan zait lasterketa bat irabaztea. Postu asko egin ditut, eta horiek denak beharrean lasterketa bat irabaztea hobea izaten da. Hala ere, gustura nagoģ. Datorren denboraldira begira erronka berria izango du Osak, talde berri batekin ariko baita. "Liberty-ra goaz, eta ea ez den damutzen gu fitxatzeaz! Nire bizitzan behin bakarrik aldatu dut taldea, eta uste dut aldaketa handia izango dela".

Aldaketak aldaketa, euskal zaletuen bultzadaren garrantziaz jabetuta dago Osa: "Jendeak beti harrotu egiten zaitu, eta hori ona da guretzat".

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak