Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Xabin Aranaga munduko txapelduna izan da maratoian

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Xabin Aranaga munduko txapelduna izan da maratoian

KIROLAK | Uztarria |  2005/09/3  12:22

Gaur, Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketan lortu du garaipena 02:34:30 denborarerkin bukatu du maratoia

Lasterketan bigarren egin du, baina 35-40 urte artekoen mailan aurrena izan da, eta "ezustea izan da" harentzat

Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo taldeko Xabin Aranaga korrikalari azpeitiarra, 35-40 urte artekoen mailan, maratoian munduko txapelduna izan da gaur Donostian, Beteranoen Munduko Atletismo Txapelketan. Lasterketan bigarren egin du Aranagak, baina aurrena egin duena beste maila batekoa zen, eta, beraz, azpeitiarra bere kategorian aurrena izan da. 02:34:30 denbora egin du.

Pozik zen, nola ez, proba bukatutakoan Aranaga. "Ezustekoa izan da niretzat aurrena izatea neure mailan, eta bigarrena denera. Hamar lehenen artean bukatzea ere ez nuen espero, eta bi ordu eta erdi azpitik korritzea zen nire helburua, baina gero ikusita zer bero zegoen, banekien ez zela erraza izango denbora horretatik jaistea. Azkenean ez dut jaitsi baina aurrena izan naiz neure mailan, eta ezustea, bai".

Udalaren oroigarria gaur kiroldegian

Azpeitiko Udalak zoriondu eta oroigarri bat emango dio Xabin Aranagari, gaur (irailak 3) 18:15ean, Kiroldegian. Lan Mobel Iraurgi- Autocid Burgos saskibaloi partida hasi aurretik egingo da ekitaldia.

 

 

1.  JOXE - 2005-09-03 | 12:30
ZORIONAK ETA SEGI HORRELAXE


2.  xabier - 2005-09-03 | 14:06
Bejondaikela eta zorionak Xabin, asko pozten nauk hainbeste entrenamendu orduk emaitza eman dikela jakitean

3.  Agustín - 2005-09-04 | 20:59
Aupa Xabin!!!!!! Zorionak! Benetan merezitako garaipena dek hau. Espero denboraldi zoragarri baten hasiera izatea ta garaipen gehiago etortzea, hire maila gorenekoa bait dek!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak