Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2010ko abuztuek 1,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Gazte hizkera aztertzeko jardunaldiak antolatu dira

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Gazte hizkera aztertzeko jardunaldiak antolatu dira

EUSKARA | uztarria |  2005/04/5  16:39

Lau hitzaldi eta bi mahai inguru antolatu dituzte Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak eta Ttakun elkarteak Azpeitian

Apirilaren 6an (asteazkena) eta 7an (osteguna) izango dira

Gazteek euskara nola erabiltzen duten aztertzeko jardunaldiak antolatu dituzte Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak eta Ttakun elkarteak Sustatu.com web gunetik jakin denez. Apirilak 6 eta 7 artean bi mahai inguru eta lau hitzaldi izango dira.

"Gazte askok ez diote bizitasunik topatzen euskarari, ez dute hizkuntzarekin jolastea lortzen eta ez dute euskara egoera ez-formaletan erabiltzen", dio Jaime Altuna Gipuzkoako Urtxintxa Eskolako kideak. Hori eta beste arrazoi batzuk tarteko, "egungo euskarazko gazte hizkeraren egoera aztertu nahi da jardunaldiotan eta gazte hizkera indartzeko jarraitu beharreko bidea aztertu eta proposamen eta ideia zehatzak luzatu nahi dira. Helburua, euskarazko gazte hizkera bizia sustatzeko urratsak ematen hastea da", dio Sustatu-n.

Ekitaldiak

Honakoak dira antolatu diren ekitaldiak eta parte hartuko dutenak:

Gazte hizkeraren egungo egoera eta garrantzia, hitzaldia. Kike Amonarrizek emango du.

Gazte hizkeraren ezaugarriak, hitzaldia. Imanol Esnaola gazte hizkeraren ikertzaileak emango du.

Gazte hizkera areagotzeko bideak, hitzaldia. Estibaliz Amorrortu, Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako irakasleak emango du.

Euskarazko gazte hizkera telebistan, hitzaldia. Asier Larrinaga Euskal Telebistako euskara saileko buruak eskainita.

Gazte hizkera eskolan eta aisialdian, mahai ingurua. Parte-hartzaileak: Esther Mugertza (Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduko euskara zerbitzuko kidea), Juan Manuel Etxeberria (irakaslea eta idazlea) eta Erramun Osa (Euskal Herriko ikastolen konfederazioko kidea).

Euskara gazteei zuzendutako komunikabideetan, mahai ingurua. Parte-hartzaileak: Goizeder Taberna (Xirika gazte kazetako kidea), Estitxu Elduaien (Matraka astekarikoa), Alberto Irazu (Gaztetxulo hilabetekariaren izenean) eta Joseina Etxeberria (Euskadi Gazteako esataria)

Ordutegia eta tokia

Ekitaldiak ordutegi hau izango dute:

Apirilak 6, asteazkena: 9:00etatik 14:00etara eta 16:etatik 18:00etara.

Apìrilak 7, osteguna: 9:30etik 14:00etara.

Bi lekutan egingo dira jardunaldiak: batetik Gazteen topalekua Euskara Patronatuak dituen lokaletan, eta bestetik, helduen topalekua Enparanen.

 

 

1.  Zerrendako batzuk - 2005-04-05 | 18:24
Gazte hizkera nolakoa den? Honatx, oraingoz, hemen inguruko gazteei entzundako sei adibide:

—Eingo gaituk jun? (joango al gara?)

—Juten gaituk? (joango al gara?)

—Petaute ziok (beteta zagok)

—Puñue eman nitxoan (muturrekoa eman nioan)

—Jodiute natxiokelako (izorratua nagoelako)

—Ein zitek (egin zidak)

Bota-bota, ea zer zerrenda osatzen dugun...

2.  gaztie - 2005-04-05 | 22:59
aurreneko biyek iñok eztitxik esaten ta azkeneko oire ez


3.  nire gaztie - 2005-04-06 | 09:31

Nik-e lehengo biyek gutxitan aitu ditut, baño azkena dexentetan. Nere ustez, itxurebe hitz eite deu.



4.  2.ari 1.ak - 2005-04-06 | 10:38
Ba entzundakoak dira.

5.  Miren - 2005-04-06 | 16:05
Nei etzitek gaixki iruitzen gaztik holako hitzek erabiltzie gaztik gaituken eiñien gurekin bat etortzek adierazteko beste modu batzuk erabiltzea. Oiñ etzitekena ondo iruitzen askok erderakadak botatzeko dakeben ohiturie (grifue, paraguasa, puñue, eskobie, tozineta...). Eta nik e 2. et3. bezela lehenengo biyek eztizkiat zekule ahitu

6.  Oihana - 2005-04-06 | 16:16

Ene Miren! Nola ziteken heu neska izanda, denok mutilak bagina bezala idatzi? Neri gutxienez errespetu falta iruditu zaidan.



7.  Ohianai - 2005-04-06 | 16:42
Ta ze naen ba i nik aurrekui erantzun zonak eta hoiek ika mutilen eran idatzi diñabe. Bazekiñat danantzat ondo eztaola baño i ezingonaun asi bi aldiz idazten dana. Ta gaur mutilen era indiñaten bezela hurrena igual neskan era eta hola . Eta gauz bat, nik behintzet neskie izen arren nayo diñat nei ika mutilen eran itie zuka itie baño

8.  Oihana - 2005-04-06 | 16:52

Beste aukera bat dun, zue-ka idaztea. Nere ustez, pertsona bat baño gehiagorekin ari garenean horixe dun zuzenena. Hika pertsona bati hitz egiteko modu bezela ulertzen diñat nik.



9.  nornorinork - 2005-04-06 | 20:23
ba nik e sekula eztitut aitu lelengo biyek, eta azkenekue benetan gaizki esan al dao? azpeitin harritze zat batematek "egin zidak" esatie, baina egiye da oso gaizki itzeite deula. Zerrendie betetze aldea: fotue atea nitxoan, fumauta ziok/n, triunfau ein zian, hau pabue ta abar luze bat...

10.  asdfa - 2005-04-06 | 21:22
Nik nahiago dut pabue, triunfau eta antzekoak "ta abar luze bat" baino. Batzuk erdaratik hartutako euskara, besteak euskaraz kamuflatutako gaztelania

11.  lelengo idatzi diken zaharrai - 2005-04-06 | 21:41
Nike sekula eztitxiat aitu lelengo astapistola horrek aipatuteko bi esaldi hoyek. Gainea hik kalien "horratx" esate al dek? Faorez hitzeintzak Azpeitiarrez, Azpeitiyen gatxaudek ta! Hik Azpeitiyen inoiz aitu al dek inor (zahar eo gazte) "beteta zagok" esanez? Geyenez beteta ziok esangoik.
Gure herriyen benetan harro eoteko arrazoi bat bazakeau: eukera batuen ezteula hitzeiten.
Ni aurrekuekin ados netorrek, erderakadak erderakada guk euskera jotzeko joeirie diau, gaur egunien eztek gutxi.
Hobetu berra eongoek baino GORA GURE HIZKERIE!!!!

12.  1.ai - 2005-04-07 | 12:42
ni azpeitiarra nauk jayotzez ta azpeitiyen bizi nauk betidanik ta lelengo aldiz "joaten gara" donostire unibertsidadea etorritakuen aitu nian. seguru al hao azpeitiyen aitu huala?

13.  lelengo intelektual horri - 2005-04-07 | 12:45
seguru nitxiok hi ez haizela azpeitiarra.

14.  12.ari 1.ak - 2005-04-07 | 13:07
"Juten gaituk" entzun Azpeitian? Neure etxean!

15.  12ak 14enai - 2005-04-07 | 21:41
Geure etxiene bai baino ez jungo al gea esan partez.

16.  13.ari 1.ak - 2005-04-09 | 14:47
Ni azpeitiarra ez? Peto-petue. Eta ez nauk intelektuala, lasai; entzundako aldrebeskeriek kezkatzen nauten tipo bat baizik.

17.  Itxaso - 2005-04-13 | 12:05
Fotue, pinturie, redondue, kaudratue, sillie, guardasola, kamiñue, eneruen, febreruen, abrillien, juniyuen, julilluen, setienbrien, octubrien, novienbrien, dicienbrien, numerue, direkziyue, ...
en fin, bukatzen ez den zerrenda luze bat... gehien harritzen nauena, hilabeteak dira. beste guztiak ere bai, baino hilabeteak... flipatzekoa da. Ohiturak dira egia esanda. baina bai egia dela, esatea badagoela:
Argazkiye, margue, borobille, laukiye, aulkiye, aterkiye, bidie, urtarrillien, otsaillien, apirillien, ekaiñien, uztallien, iraillien, urrien, azaruen, abenduen, zenbakiye, helbidie...
eta abar luze bat...

Eta azkenerako, bat ohitu egiten da gaizki esaten, eta ondoren ohituragatik bera hasten da gaizki esaten, mundu honetan gaizki eginak eta esanak azkar itsatsi egiten bait dira.

18.  ekaitz - 2005-04-28 | 12:51
0so ondo dago hau

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak