Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 8,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Helduen danborrada 2005

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Helduen danborrada 2005

IRITZIA | Camino Saiz eta Arrantzale taldeko kideak |  2005/01/21  11:59

Idatzi honen bidez Arrantzale taldeak bere haserrea adierazi nahi du. Atzo (asteazken) gauean, azpeitiarrek ikusi zuten Arrantzale taldea jo gabe sartu zela plazan. Lehenbailehen, barkamenak eskatzen ditugu. Gure egonezina azaltzeko hartu genuen jarrera hori.

Eguraldi txarra zela eta, gaueko hamarretan taldeetako zuzendariak bildu ziren. Sei taldek, horien artean gureak, irtetea erabaki zuten. 22:45ean Harzubitik parrokiara joango ginela, 23:00etan han jo eta handik plazara, zer esanik ez, talde bakoitzak bazuen bere lekua, bai parrokian bai plazan.

Azken orduan, ezetz esan zuten talde batzuk, Harzubian azaldu ziren eta bere postua errespetatu gabe parrokiara abiatu ziren. Gure taldeak ezin zuen parrokiara ailegatu eta pilotalekuan egon ginen, eta gainera, plazara ailegatu ginenean ez geneukan lekurik.

Hau dela eta, galdera batzuk sortzen zaizkigu: Azpeitiko danborradan ba al dago lehen mailako eta bigarren mailako talderik? Zertarako egiten ditugu bilerak? Gero erabakitzen dena ez betetzeko? Non zeuden udaletxeko arduradunak hori dena kontrolatzeko?

 

 

1.  ne - 2005-01-21 | 13:38
lotsagariiye iruitze zait aurtengo tanborradie.Urte guztiye azpeitiarrok eote gea egun honen zai eta aurten pasau dana etzait normala iruitzen.

2.  tristie - 2005-01-21 | 14:14
Tristie dana da horrenbeste urte ta gero, egualdi txarra eiteuneako plan "B" bat ez eukitzie. Beti diskusiyo ta duda igualak eotie euriye eiteun bakoitzien

3.  Jon - 2005-01-21 | 14:38
Lotsagarriye aurretik erabakite ez eotie ze einber dan holako kasutan. Eztao gaueko 10k arte zai eonberrik hitzeten hasteko. Talde bakoitze nahi dun tokiyen jotzen bere kasaka? Hortako eztao billeraik einberrik.

4.  J.A. - 2005-01-21 | 14:57
AURTENGO TANBORRADIE TRISTIE TA LOTSAGARRIYE:
TANBORRADIE URTERO ENERUEN IZETEA...ALEGIYE, DERRIOR AURREIKUSI BER DA, EURIYE EIN LEIKELA.
EURIYEATIK, PARROKITIKEN ZUZENIEN PLAZA JUTEKO ERABAKIYE, EGUALDIYEATIK... ZE PASATZEA, PLAZAN ATERI ZEUELA ALA???IGUAL IGUAL BUSTI BER GENUN REKORRIDUE EITEN EO PLAZAN EOTEN.OSO ERABAKI XELEBRIE.
EZTAO ESKUBIDEIKEN. URTE OSUE EGUN HONEN ZAI, ETA ASTEAZKENIEN PASA ZANA PASATZIE.
ZENENA DA RESPONSABILIDADIE????
ESPERO HAU SEKULA GEYO EZ PASATZIE.


5.  M - 2005-01-21 | 15:02
Festa batzordeari tokatzen zaio hau guztia argitzea eta hurrengoetan egoera errepika ez dadin behar diren neurriak hartzea. Bestalde, eskerrak eman nahi dizkizuet nagusien danborrada posible egin zenuten guztioi, izan ere, ni Azpeitiarra izanik kanpoan bizi naiz eta ezin izaten dut bertara azaldu egun berezi honetan. Telebistatik ikusi nuen guztia eta eskertzen dizuet egoera horretan danborra jotzera atera izana, irripar handiz eta nostalgiaz beteriko herriminez lotaratzea lortu zenuten.

6.  *** - 2005-01-21 | 15:09
Aurten festa batzordeko "guapo" hoiei 0, ta zenbait taldei re bai.Larruen aitzakiye jarriko da baino benetan egun hau gustatze zaionai bost axola zaio bustitzie. 20 eguardiyen euri gehio ai zun bezpera gabez baino, ta umiek zaparra baten rekorrido guztiye ein zeben. Batzordekun aldetik e antolakuntza penagarriye, parrokiyen pasau zana benetan lotsagarriye izen zan ta taldien ordenakin e eztakit ze pasau zan.

7.  arduradunei - 2005-01-21 | 21:44
Hainbeste urte tanborradie antolatzen eta oaindik hola? Hor batek esan duen bezela eneruen gaude ta nei erakutsi dibenez negue da. Jendie busti ingoala? Tanborrak eta trajiek busti ta izurrau? Mundu hontan plastikuk existitzebe. Tanborradan ertetzekotan kontsekuentzi guztiyekin.
Bestaldetik, hartzubi aurrin hainbeste denbora tanborra jotzen, parrokire aileatzen ta batzuk altabozetako musikikin ta bestik sebastianen martxie jotzen. Zeinek eman tziyon abixue bandakuei parrokiyen musikie jotzen hasteko? Danak batea jo ezkeo plaza beandu aileatzeko arriskue al tzaon ala? Plazan ez al tzun ba ebik ai?
Ustet oaingo hontan azpeitiar danok explikaziyo bat merezi deula arduradunen partetik.

8.  Ni San Sebastian - 2005-01-21 | 22:40
Trixtiena da Azpeitiyek dauken nibelakin toldo haundi haundi bat ez eukitzie. Ta barruen ixer batzuk eta ilargi bete ta guzti (eske ilargi betie askos elegantio da). Ta urrengo egunien umientzat krison lorentxo disdiratzue. PENTSAU PENTSAU, akaso datorren danborradan Donosti mattie desbankauta utziko genduen.


9.  galderatxo bat - 2005-01-22 | 17:38
nere iruipena dek Amnistia taldie euskal telebistan dixkurautere eztebela ateatzen edo jende geyore konturaute zeok?

10.  Urterokoa - 2005-01-22 | 18:29
Bai betiko kontue da hori ere... badakizu adierzpen askatasune ondo bermaute dao herri hontan!

11.  Uztarriaren oharra - 2005-01-22 | 20:29
Kaixo.

Uztarriak erantzun batzuk kendu egin ditu, erantzun haiek ez zutelako betetzen web honetako arau batek dioena: "Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez".

Uztarria


12.  beste intento bat orduen - 2005-01-22 | 21:15
aupa zentsurie aupa , emen e bai.Oso Ondo.
San sebastianetan pertsona batzui emate zakoben libertadie frenatzie eskatzet, ta musikien arluen erabakiyek artzeko ordue alleau dala pentsatzet.Ze ondo ziok kantu berrin bazuk asmatzie baņo,odo eztaona dek lengo kantuek baztertuta uztie. en fin Udaleko festa batzordiek zerbait eiteko ordue badu.....Benga Zentsurau haure total edabide publiko danak berdiņek zeate ta...lenoko kritikie etzijuen tipuntzko baizik eta udalantzako ematen ai dan libertadieatik....

13.  azpeitiar bat - 2005-01-24 | 09:23
Egunon, egia esan eztakit ondo nundik hasi. Aurtengo danborrada desastre bat izan da. Nik sekula baino gogo gehio nituen ertetzeko eta eguna allau eta pum! izurrau!.Lehendabizi etzait legezkoa iruditzen Arrantzale taldea parrokitik kanpo geatzea eta ez bakarrik ni talde horren partaide naizelako baizik eta edukazio falta izugarria iruditzen zaidalako bai udaletxeko festa batzordearen aldetik bai musika jotzen hasteko agindua eman zuenaren aldetik Azpeitiko den talde bat parrokitik kanpo uztea.Tokia egon bazegoen lehengo urtien denok sartu baiginen ta aurten zeatik ez? Zergaitik ez zen itxaron talde denak iritsi arte?Ustet iņok etzula parrokitik kanpun geaber baina hala re geatzekotan, ta geatzekotan diot, ze nere ustez denok barruan eon berko genuke, jo nahi ez zuten taldeak izan beharko lukete. Azpeitiar batentzat parrokiko momentu ta plaza ikutu ezinak die ta ustet danborradan ertetze deun denok dakeula eskubidie bertan eoteko.Kontutan hartu beharreko beste aspektua euriarena da. Ze nahi deu urtarrilen sekulako euzkiye itie? mededez!!! hori jakiņekoa da eta pentsatzekue da euriye ingoula askotan, gehienetan ez esateatik beraz beste aukera bat eon beharko luke herriyen eualdiyen arazuei aurre iteko.Esperoetena da gauza hauek denak errespetatzie eta holako festak ez eukitzie aurreantzean bestela bere xarma galtzen jungoie! Eskerrikasko!

14.  Azpeitiar tanbor jole bat - 2005-01-24 | 09:45
Aurten gertatu dena lotsagaria eta tristea joan da nere hiritiz, entsayo generaletik hasita. Pare bat gauza komentatu nahi nituzke:

- Entsayo generalean zergatik ez ziren beti Azpeitian jo diren piezak jo, San Sebastian martxa ere ez? Zer gertatzen da pieza berri horiekin? Zenbat pieza gehio sartu behar dira programan? Honek ez al du bukaerik? Zer kriterio eta ZENEK erabakitzen ditu gauza hauek? Udaletxean hartzen diren erabakiak zergatik ez dira errespetatzen? Zertarako bilerak? " Batzuek" nahi dutena egin al dezakete?
- Plazan gertatu zena ez dakit nola definitu. Talde bat udaletxe azpian, beste tale bat lekurik gabe, katxondeo gehiegi ... Non zauden arduradunak?
- Nola erabakitzenda kioskotikan irakurtzeen den komunikadoa?
Mesedez, buru eta sentsu pixka bat gehiago baten baten partekik, Azpeitiko festarik honena beti izan dena jarrai dezan izaten.

15.  Herri jaien aldeko bat - 2005-01-24 | 10:38
Zer egin du ba Udalak danborrada txukun ateratzeko? bueno, hobeto esanda, zer egin du ba Udalak danborrada ateratzeko? herritarrek baino askoz ere gutxiago!
Herritarrak badaki noiz diren entsaiuak, nola jantzi, zer kantu jo, zer ordutarako joan, zer ilara bete...konturatu ez bazarete ere, herritarrrok egin ohi dugu dena, eta eskerrak! ze Udalaren lan bakarra hori koordinatzea da, ba horra ondorioa!
Izan ere, Udalak ez daki herriak egindakoa txukun antolatzen, osatzen. Normalean berak egiten du dena, egin nahi du dena, nahi duena egiteko!
Aaaiii...baina danborradan ezin! herritarrak behar, eta hori nola bideratu? ideiarik ez!
Has zaiztezte herriari gehiago begiratzen, Udaleko 4 paretei begira zaudete eta!

16.  14.-kin ados - 2005-01-24 | 10:58
Pertsona honekin erabat ados musikiei buruz . Sartu pieza berriyek ta sartu pieza berriyek.... noaņo allauberdeu???

17.  13.ak dioen bezela Parrokian bazegoen lekua - 2005-01-24 | 11:09

Iepa!

Ni ere danborra jotzen atera nintzen. Amnistia taldean jardun nuen danborra jotzen, eta bai, 13.ak dioen bezela Parrokiko atarian bazegoen tokia. Gu han barruan geunden, eta ez ginen konturatu ere egin Arrantzaleekin gertatu zenaz, baina, beste urteetan baino toki gehiago zegoela kontuartu ginen. Gure ondoan egundoko hutsunean zegoen, eta aldamenkoari komentatzen jardun nuen, talderen bat faltako zela, ez zela normala han horrelako hutsunea egotea. Izan ere, han, nahiko elkarren gainean egoten gara normalean.

Beste guztiaz... zer esan! Esan beharrekoa esanda dagoela uste dut. Orain, Udalaren txanda da. Nahiko lotsagarria iruditzen zait hainbeste jendek hainbeste galdera egin, eta ixil ixilik egotea.

Ondo segi!



18.  ne - 2005-01-24 | 12:10
Udalak ez al du esplikaziorik eman behar?

19.  18.ari - 2005-01-24 | 12:59
Eske, arrazoik eta azalpenik eztaukenien, beti ixilik eoten da Udala. Eta noski, barkamena eskatzeko eta hanka sartzie errekonozitzeko, eztu idatziko! nola ba!
Oaingo honetan baditu bai gauzak argitzeko, danborradako desmadrie, zipaiuek zertako bialdu zitun, Kafe-n eta kartiei dagokionez sakabaneta zergatik eta zertarako bultzatzen dun...

Hauxe da Azpeitiko Herri Haundiyek dauken Udal haundiye!!! haundiye bai ustie!!!



20.  igor - 2005-01-24 | 19:09
Arrantzale taldeai gertatutakoa benetan lotsagarria.Horrelako gauzak beti talde berdinai gertatzen zaie. Aurrez erabakitakoa iņork ez du betetzen eta betetzen duenak, tanborradatik kanpo, bai eliz aurrean eta bai plazan. Antolatzaileen jarrera talde honekiko baztertzailea dela ez dut zalantzarik.

21.  Udala -Mikel Ibarzabal- - 2005-01-25 | 13:49


ZAZPI DATU OBJETIBO:

1. Elkarte guztietako arduradunak 22,00etan Udaletxean bildu ziren. Bertan, 23:15ean Parrokian 2005eko danborrada hasteko erabakia hartu zen, hemendik, Eliz Kaletik pasaz Enparantza Nagusiranzko ibilbidea jarraituz.
2. Erabaki hauek argi eta garbi adierazi ziren altabozetatik Udaletxeko bilera ondoren eta danborrada hasi aurretik.
3. Talde bakoitzak, bere kabuz, 23:15erako Parrokira agertu behar zuen.
4. Aurrez eginiko danborrada antolakuntza bileran banatutako informazio-planuen arabera kokatu behar zuten talde guztiek Parrokian eta Enparantza Nagusian.
5. Udaletxeko arduradunak 23:00etarako Parroki atarian ziren.
6. Danborrada 23:15ak jo eta gero hasi zen.
7. Urtero legez, San Sebastian jaiak pasa ondoreneko balorazio bilera egingo da elkarte guztiekin udaletxean.



22.  Galdera bat - 2005-01-25 | 14:10
Horra hor Udalaren datuak. Eta ez iruditzen taldeetako zuzendari batzuk oso bereak direla ta ez zutela erabakitakoa errespetatu?


23.  Mikel Ibarzabal 'Hitza'-n - 2005-01-25 | 14:13
Mikel Ibarzabal (Udaleko Festa batzordeburua)

"Ea haserretu gabe hurrengorako neurriak hartzen ditugun"

Mikel Ibarzabal Udaleko Festa Batzordeburua aurten San Sebastian bezperan helduen danborradan gertatuakoarekin penatuta dago, eta bihar egingo den batzarrean datozen urteotarako neurriak erabakitzeko asmotan da, "elkarri ezer leporatu eta bota gabe, haserretu gabe, ea denok adostasunera heltzen garen".

—Zer gertatu zen San Sebastian bezperan, helduen danborrada horrela ateratzeko?
Aurretik esan izan den bezala, iluntzeko hamarretan bildu ginen danborradako taldeetako zuzendariekin, han eguraldi txarra egiten zuela eta bost taldek betiko ibilbidea ez zutela egingo esan zuten. Hala, talde guztiak parrokian elkartzekotan gelditu ginen 23:15ean, bakoitza bere tokian jarri eta gero plazara etorriko zela. Baina gero, batzuk dagoeneko bustita zeudela eta irten egin ziren. Hasieratik gaizki atera zen eta gero horrelaxe joan ziren kontuak. Orain neurriak hartu egin beharko ditugu, berriro horrelakorik ez gertatzeko.

—Urtero biltzen al zarete 22:00etan?
Eguraldia dudakoa denean elkartzen gara 22:00etan, zer egin erabakitzeko.

—Asteazkenean balorazioa egiteko bilduko zarete.
Ea denok bilduta, inor haserretu gabe. erabakiak hartzen ditugun datozen urteetarako. Baina aurten nola irten den ikusita, pena handiena nik neuk daukat.


24.  Inpernue - 2005-01-26 | 11:30

Aurtengo tanborradan, zer gertatu den ikusita, galdera batzuk egingo genituzke, denon artean konponbide bat emateko, ahalik eta gehiengoen iritzia onartzeko:
Zer falta zaio?
Zer dauka soberan?
Gure berriko tanborradaren abestiak kendu eta berriak sartu? ala nahikoak badaude?
Ez al da galtzen ari bere xarma hainbeste aldaketarekin?
Horrelako garrantzia duten erabakiak, ez al dira hobeto eta gehiago aztertu behar?
Tanborrada Herriarena al da? ala udaletxearena?
Erabakiak nork hartu behar lituzke?
Udala ez al da antolatzailea bakarrik?
Udaleko zinegotzi batzuek eta Azpeitiko musika bandako zuzendariak, ez al dira besteen etxean baimenik gabe sartzen ari?
Errudinik ba al dago aurten gertatutakoaren aurrean?

Denok elkarri lagunduz ea datorren urtean txukunago irteten den



25.  ONDO SEGI - 2005-01-28 | 19:14
1.- PIEZA BERRIAK ETA FRANCESENA: nere ustetan pieza berriak ateratzea ondo dago, baņo laste gines recorra iteko moduen eongo da azpeiti. 24 orduko tanborrada hainbeste piezakin?? ez ahaztu pieza zarretaz hayek die ta azkenien earrenak ta betikuek.

2.- PARROKIKOA: ni ez nintzen bertan izan, ta ez nintzen ordun enterau baņo talde bat jokuz kanpo lagatzie kagada galanta iruitze zat.

3.- EGUALDIYE: ze iruitzen hemendik aurrea ekaņien eiten badeu? mundiala ez? egualdi aldetik de p.m. ez euri ta ez kristo, ta tokatzen bada hor konpon!!!! ezin dala? bueno, ba ordun ez kejau. eneruen hotza ta euriye iten zalie da ta elurre ere ein izin du.

4.- UDALA: herriko jendiek eiten du festa egun hori bultzau ta udalan lekue da aurrea ematie ta hori egin ahal izitie. udalak hitzein ber du talde danakin kordinaziyo bat eoteko. or ga ni za zi yu e otseite zayo horri. ala ez??

5.- TALDE BAT JOKOZ KANPO: arrantzaliek parrokiyen ez omen zuten jo. beandu allau ta bestiek ez itxoin. bueno, pentzatzen jarrite alkatie ez al dao talde hortan? hare ere hantxe bazeon ikusiko zun perkala ez? hasarrauko zan ez? bueno, ba galdeu hari ere ze pasau zan, han bazan jakingo du ta.

6.- PLAZAKO KOMUNIKAUE: ez al da luze xamarra? nik ustet baietz. gauze bat da zeoze letzie, ondo. baņo ain luzie izinda, jendiek atentziyue galdu ta aspertu itea. ni bai behintzet ta gaņea nayo nuke kafe ta kanpun daurenak bertan izitie baņo... akordatze gea. komunikaue pixket motzo izitie bakarrik esatet.

7.- ETB: hauek ere... en linea. udalak esan berko lioke etb-i grabatzeakun talde danak grabatzeko. amnistia ere talde bat dalako oin dala 25 urtetik!!! eo danak eo iņorrez.

8.- KONPARAZIYUE: donosti haundiye, gu ere bai!! zeņek esateu ezetz? egualdi txarra ein leike egun hortan, ba udaletxiek nahiko diru badauke estalpe bat jartzeko ez? eon barkau... gu haundiyek gaituk baņo gauze batzutako bakarrik... en fin, betikue.

9.- FESTAK: animo danai, karnabalak datozte ta!!! elurre ein ta zero azpitik bagaure ze ingoa elegante eune suspendiu?????

10.- ONDO SEGI!!

26.  AMEN - 2005-01-28 | 19:18
GORA AZPEITI TROPIKAL!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak