Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 16,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  San Silbestre lasterketa jendetsua

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

San Silbestre lasterketa jendetsua

KIROLAK | uztarria.com |  2005/01/3  17:39

  • 600 lasterketaritik gora izan zen eta jende asko bildu zen kirolariak animatzera ere.
  • Sailkapen osoa (rtf formatua, 86 Kb)
  • Lasterketa argazkitan
  • Andres Perez iruindarrak irabazi zuen lasterketa eta Asier Cuevasek egindako marka hobetu zuen bi segunduren aldearekin, 25:24 denbora eginez.

Azpeitian, urte zahar egunean eguraldia tristea izan bazen ere 600 korrikalaritik gora irten zen Iraurgi Atletismo Taldeak antolatutako IV. San Silbestre lasterketan. 450 inguru Urola-Kosta eskualdekoak izan ziren, besteak Euskal Herriko leku desberdinetatik etorritakoak.

Azpeitiko IV. San Silbestre lasterketako irabazlea izan zen Andres Perez iruindarrak 25:24 denbora eginez, 2003an Asier Cuevas eibartarrak egindako marka ondu zuen, bi segunduren aldea atera zuen nafarrak eta Azpeitiko Biek aroztegiak emandako diru saria jaso zuen. Herenegun, bigarren Rafa Maritxalar lesakarrak egin zuen (25:25) eta hirugarren Iker Iturralde donostiarrak (25:44). Laugarren heldu zen helmugara Asier Cuevas, eta bosgarren Agustin Jimenez azpeitiarra.

Emakumezkoetan lehen bi postuetan bi zarauztar izan ziren, lehena Iratxe Aranburu eta bigarrena Ainhoa Murua. Hirugarren, Mari Eli Fernandez zumarragarrak egin zuen.

Ikusi hemen mailaka sailkapena oso-osorik

Ikusi hemen lasterketa argazkitan

Zozketak

Irabazleei banatutako sariez gainera parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatu ziren. Saria oraindik jasotzeko dutenak, Azpeitiko Hitza-ren egoitzatik pasatu beharko dute (Julian Elorza hiribidea 4, behea).

Honakoak izan ziren saridun izan ziren dortsalak:

  • Azkoitiko Doc To tabernak emandako ardo botilak. Azaldutakoak: 2, 101, 107, 111, 134, 138, 1157, 54, 1217, 139, 144, 1153, 25, 1216, 563. Azaldu ez zirenak: 35, 719, 1648, 720, 40.
  • Talasoterapia Zelai (Zumaia). Azaldutakoak: 341, 99, 79, 100, 31, 44, 310, 340, 480, 513, 535, 1214, 1218, 1169, 353, 331, 52, 907, 819, 1702, 1645, 15, 547, 539, 500. Azaldugabeak: 88, 450, 488, 504, 530, 516, 1158, 76, 305, 1403, 1786, 1793, 1640, 1631, 1551, 557.
  • Urdaiazpikoa eta txorixoa. Azaldutakoak: 1155, 1004, 531, 53, 548, 130, 55, 490, 124. Azaldu ez zirenak: 1180, 1905, 306, 910, 820, 1900.
  • Barcelok emandako bidaia. 83, Iñaki Gil Onaindia.
  • ESAIT-eko kamisetak. Azaldu gabeak: 558, 605, 1701
  • Hitza saria: 601 dortsala, Jose Anjel Iriondo azpeitiarrak jaso zuen.

 

 

1.  Sailkapena¿?¿?¿ - 2005-01-03 | 20:15
Denborak jartzeakun nahaztu?? Ze lelenak 25:24 eindik eta horko sailkapen hortan 27:29 azaltzek, FALLO TEKNIKO.

2.  uztarria - 2005-01-04 | 08:46
Hasieran ematen den sailkapena, "helduak mutilak" da, eta kategoria horretako denborarik onena 27:29 da. Aldiz, karrera osoko denborarik onena "senior mutilak" izan zen, 25:24. Sailkapena kategoriatan banatuta dago.



3.  Halare... - 2005-01-04 | 09:09
Hala ta guztiz e sailkapenak gaxki zeudek,nere inguruen sartu zien batzunak behintzet bai.37-38 minutun buelta hortan ibilitakuei,batzuei minutu bat gehitzen zoabe ta beste batzuei berriz kendu.Pentsatzeiat organizaziyuen fallue izengo zala denborak jasotzeakuen.

4.  Uztarria - 2005-01-05 | 19:45
Kaixo.

Antolatzaileek pasatutakoa jarri dugu guk hemen.


5.  Iñaki - 2005-01-27 | 10:46
Eztiabe zailkapena bakarrik ipini gaizki koro t Nerean herriyere gaixki ipini diabe ze oyek eztitut azkoitiarrak, Azpeitiarrak ditut

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak