Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Uztarriak 'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburua aurkeztu du

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Uztarriak 'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburua aurkeztu du

KULTURA | uztarria.com |  2004/10/30  17:21

  • Aurkezpen ekitaldian Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola eta Martxelo Otamendik hitz egin dute
  • Liburuak 176 orrialde ditu, eta euskarazko prentsaren herriko historia aztertzen du
  • Uztarriako bazkide guztiek etxean jaso dute ale bana

Liburuaren aurkezpenean, Laxaro Azkune, Enekoitz Esnaola eta Martxelo Otamendi


Liburuaren ezaugarriak

Liburuaren ezaugarriak

Uztarria Azpeitiko Kultur Koordinadorak bere 8. liburua aurkeztu du gaur (larunbata) Aitonenan egindako prentsaurreko batean.

Liburuak, honako ezaugarriak ditu:

  • Titulua: Euskarazko prentsa eta Azpeitia
  • Azpititulua: Herri eraikuntzarako zutabea
  • Egilea: Uztarria Kultur Koordinadora
  • Orrialdeak: 176
  • Argazkiak: 71
  • Kapituluak: 6. Artikuluak: 73
  • Liburuaren salmenta: salgai, 8 eurotan, Uztarriaren egoitzan eta Azpeitiko liburudendetan (Martinez, Iratzar, Eklipse eta Belaetxe). Uztarriako bazkideek, dagoeneko etxean jaso dute ale bana.

Liburuaren ezaugarri eta aurkibidea (rtf formatua)

Aurkezpen ekitaldian

Aitonena aretoan, liburua aurkezteko hiru hizlari izan dira: Enekoitz Esnaola (Uztarria Kultur Koordinadoraren partaidea), Laxaro Azkune (Uztarria Kultur Koordinadora lehendakaria) eta Martxelo Otamendi (Berria egunakariko zuzendaria).

Laxaro Azkune

  • "Azpeitiarrak euskarazko prentsak daukan garrantziaz oharraraztea"
  • "Liburu honen helburua kontzientzia zabaltzea ere bada."

Laxaro Azkuneren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Enekoitz Esnaola

  • "Garbi izan: liburu hau, oso liburu ideologikoa da. Euskaran sinesten dugu eta horren alde egiten dugu"
  • "Azpeitiarrek azpeitiarrentzat egina da liburua"
  • "Uztarriak, komunikabideen arloaren bidez, bi helburu izan ditu beti: Informazioaren erreferentzialtasuna eta euskararen normalizazioa. Eta hori lortzeko hau da filosofia: aldizkaria edo egunkaria kalitatekoa eta plurala egitea, horregatik irakurriko dutelako herritar euskaldunek euskaraz, horrela lortuko du euskarazko hedabide horrek tirada handia, eta orduan bihurtuko da erreferente informatibo eta euskararen normalizaziorako tresna eraginkor".
  • "Egunkarien zabalkundearen grafikoa aldatzen ari da, euskararen onerako, baina ez da nahikoa".
  • "Egoera ez-normalean bizi gara: euskaldunok, oro har, euskarazko prentsaren alde gaude, baina ez dugu alde egiten. Aldea dago. Hori islatu nahi du liburuak".

Enekoitz Esnaolaren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Martxelo Otamendi

  • "Ikusten da euskarazko prentsaren eta azpeitiarren artean lotura handia dagoela"
  • "Horrela segitu behar da Azpeitian, Uztarriaren gidaritzapean, euskarazko prentsaren aldeko pausoak ematen. Baldintza onak betetzen ditu Azpeitiak, era guztietara: euskaldun asko, euskarazko hedabideak...".

Martxelo Otamendiren hitzaldi osoa (rtf formatua)

Sarean ere bai

Uztarria Kultur Koordinadorak, aurreko liburu guztiak bezala hau ere sarean ipiniko du nahi duenak irakurtzeko modua izan dezan.

 

 

1.  Uztarria - 2004-11-04 | 17:33

Gaur, azaroaren 4an, Gara egunkariak elkarrizketa egin dio Enekoitz Esnaola liburuaren koordinatzaileari, Euskarazko prentsa eta Azpeitia liburuaz. Irakurtzeko klikatu hemen.



 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak