|
|
|
Anonimoak eta uztarria.com
UZTARRIA.COM | uztarria |
2004/10/21
18:24
- Uztarria.com-en anonimoki eman daiteke iritzia. Arau batzuk jarraituz, hori bai.
- Zer iritzi duzu honi buruz? Horixe jakin nahi dugu.
Webgune honetan 3.000 iritzi eta erantzunetik gora jaso ditugu honez gero. Zuek zeuon ordenagailutik idatzitakoak. Nola idatzi daitekeen esateko, arau batzuk ere finkatuta dauzkagu.
Baina ez da erraza izaten, beti, arauak errespetatzea eta errespetaraztea. Anonimoen kontu hau beti izan da gure eztabaidetako bat: nola jokatu, zer egin, noraino utzi, noraino ez...
Webgune guztiek ez dute berdin tratatzen kontu hau. Hona hemen gure inguruko webguneetan darabiltzaten modu batzuk:
- Sustatu.com. Orain dela gutxi aldatu dute modua. Orain e-posta konfirmatzeko eskatzen dute. Motibazioa: irainak, epaitegiko zitazioa... E-posta konfirmatuz gero, automatiko publikatzen da erantzuna.
- Baleike.com. Duela gutxi jarri zuten martxan webgunea zumaiarrek, eta
e-posta benetako batekin izena eman eta gero egin daitezke erantzun edo komentario guztiak, automatikoki. Bestela, ez.
- Erabili.com. Bidaltzailea, e-posta eta NA zenbakia eskatzen dira. Eta ondoren, moderatzaileak erabakitzen du publikatu edo ez.
- Berria.info. Eztabaida guneetan, libre, gurearen antzeko arautegi
batzuekin.
- ....hitza.info. Eztabaida guneetan, libre, gurea bezalako arautegi
batzuekin.
- Goiena.net. Webgune guztian libre, gurearen antzeko arautegi batzuekin.
Zure iritzia jakin nahi dugun honen guztiaren inguruan. Ondo al dago uztarria.com-ek darabilen sistema? Aldatuko al zenuke? Zure iritziz, zer
abantaila eta zer desabantaila ditu era honetako foro batek?
|
1. mikel - 2004-10-21 | 22:21
Oin baino kontrol geyo ez behintzet. DNIye eskatzen etzaitezte hasi behintzet iritziyek eman ahal izeteko, askoz gutxiyo emangoituk eta ola,ta hori eztek plana. Noiz o noiz ni pixkat moxkeau izen nauk zenbait iritzi zensura dituzuelako baino bueno, gaixkire etziok ola. Zeoze itekotan iritzi batzuk gutxiyo zentsurau. beno ondo segi.
2. Xabi - 2004-10-22 | 12:22
Nik orain bezala utziko nuke. Behin baino gehiagotan beste fororen batetan iritzirik eman gabe gelditu naiz nire datuak eskatzen zizkidatelako. Baina ez naiz askatsun honetaz baliatzen irainak, akusazio merkeak....eta abar jendeari botatzeko. Iritziak zentsuratu direnean seguru nik ere berdina egingo nukeela. Eskerrik asko.
3. neu - 2004-10-22 | 14:03
Nik neuk ere ez nuke ezer aldatuko eta aurrekoekin bat nago. Izan ere zenbat eta datu gehiago eskatu orduan eta gogo gutxiago iritzia emateko. Nik neuk ere horrela jarraitzeko apostua egingo nuke. Animo uztarriakoei!!!!!!!
4. Miren - 2004-10-22 | 14:44
Ni neu ere aurrekoek esandakoarekin ados nago. Zenbait jendek nahiago du bere iritzia anonimatoan ematea, lotsagatik edo. Identifikatzea derrigorra izanez gero partehartzea dexente jeitsiko litzatekeela iruiditzen zait eta ondorioz eritzi interesgarri eta aberasgarri asko isilean geratuko liratekeela. Errespetu faltari dagokionean, normalean irainak erabiltzen dituztenak euren eritziak arrazoitzeko argudiorik ez dutenak dira, kasurik ez.
5. JotaEme - 2004-10-22 | 17:23
Anonimatasunak lasaitasuna ematen dizu iritziak eman, arrazoitu eta defendatzeko. Eta behar bada, iritziz aldatu duzula lotsarik gabe adierazteko ere.
Iritzi beroiek identifikatuta emateak zenbaiti ez diote eraginik egingo, baina asko eta askori bai.
Anonimoki emandako iritziak garbiagoak izateko aukera dute.Izenari erantsitakoak berriz, orraztuagoak, itxuratuagoak, disimulatuagoak izateko arriskuan erori daitezke. Nire uste apalez.
Irainak eta errespetu faltekin guraizak erabiliko nituzke. Arazoa da, nola neurtu errespetu falta non hasi edo bukatzen den.
Adibidez, batek esaten badu Landetako neskak putak dirala, ba goraizak hartu eta zas!
6. limitiek - 2004-10-23 | 05:04
Hala re ahaztu ein zaizue ipintzie badaudela makina
bat foro ta eztabaida gune gustiz anonimoki eman leikena
iritziye ta inoiz ez titubenak borratzen,berdin da ze ipintzeben,
ainbat melodysofteko foro.esae batrako.
Nik adibidez landetako neskak putak diela eo errezilko
mutil dan danak homosexual erreprimiduek diela
asko antzemate zakobela beti kontrako efektue
ematie nahi debelako,ba
ez nuen ezabako,izen e oso orkorrien ipintzealako.
Ta horren limitiei buruz nere iritziye hau da:
Adibidez,amen nahiko gauz fuertiek easn die azpeitiar
politikuei buruz,eo politika mundun sartute eon dien
pertzona batzui buruz.Ba adibidez eztabaidie puntu
batea alleatze zanien dana ezabatze zeben.Ba hori etzat
ondo iruitzen porke asken finien pertzona hoyen lan
ta serbitzu publikuei buruz eztabaidatzen ai gealako.
Beste gauz bat izengo zan,amen esaten astie politiko eo kargu
hoyek noa juteyen oporreta eo emaztikin ze iteben eo ze ez teben
iten.Hori bai etzala ondo eongo.
Kargu publikuk alas duras y a las maduras eon ber dula jakinen gainien
euki ber du arlo publikuen sartu aurretik.
Ta gustiz jokoz kanpo daona da pertzona bat iraintzie
publiku ez tana.Ta askenik batematei buruz aste baldimaye
kritikak ta pertzona hori ez eroso sentitze baldima
kritika hoyekin eo irainekin obeto esanda,ba uztarrikuek
ulertzie ta pertzona hori arremanetan ipintze bada uztarrikukin
bere gaiei buruz dana kentzeko,ba ulertzeko ola
izen berko zuela irainek bizi pertzonalan sartu ezkeo.
Azken finen Irainen fokue pertzona konkretu bat bada
ba bereala ezabatzie,kontenplaziyoipe.
7. MU - 2004-10-25 | 15:23
Ni neu oraintsu moduan utziko nuke foroa. Anonimoa izateak parte hartzean laguntzen du eta arrazoi hori nahikoa iruditzen zait.
Bestalde, eta foro honetan ikusi izan den bezalaxe, ideiak dira garrantzitsuena eta ez ematen dituzten pertsonak. Hemen gai ezberdinenen inguruan hainbat iritzi ematen dira, aldekoak, kontrakoak eta bestelakoak. Baina bestalde, gai hoien erantzule zuzenak irakurtzen al dituzte hemen esaten direnak? nire iritzian ez ta hor bai badago arazo bat.
Azpeitiko plenoetan seguru nago ez duela horrenbeste jenderik parte hartzen edo behintzat ez direla hain ideia ugari eta anitzak ematen.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|