Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Xabier Ormazabal, 'Takolo beka' jaso zuena, hilik aurkitu dute Cho Oyun

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Xabier Ormazabal, 'Takolo beka' jaso zuena, hilik aurkitu dute Cho Oyun

KIROLAK | uztarria |  2004/10/18  20:52

  • Denda barruan hil zela gezurtatu dute
  • Erreskatea egiteko aukerarik dagoen aztertu behar dute

Xabier Ormazabal (berria.info)


Iazko Takolo beka irabazi zuen Xabier Ormazabal 23 urteko urretxuarra hil da Cho Oyun. Hilaren 13an gailurrera iritsi zen eta bi egun beranduago, 15ean hain zuzen, hilik agertu zen. hasierako iturrien arabera denda barruan aurkitu zuten Ormazabal baina gezurtatu egin dute. Sherpa batek soka finko baten bukaeran eserita bilatu zutela adierazi zuen Iņaki Alvarez mendizale urretxuarrak. Alvarezen hitzetan, "Xabik soka finkoan rapelatu zuela pentsatzen dut, atseden hartzera eseriko zen eta nekeak jota lo gelditu zelakoan nago. Orduan, haren taupadek eta gorputzeko tenperaturak behera egingo zuten eta izoztuta zendu zen".

Erreskate zaila

Berria egunkarian diotenez, "erreskatea oso zaila" dago. Aurrena, aztertu egin behar da Cho Oyu mendia ze egoeratan dagoen, elurrolde arriskua, eguraldia, mendizalea egon litekeen inguruko zehaztasunak... eta horrek denbora beharko du. Bizpahiru aste gutxienez.

Horrez gain, gorpua Tibeten dagoenez Txinako armadari eskatu behar omen zaio laguntza eta nonbait ez dute laguntza emateko ohiturarik. Bestalde, helikoptero batek ezin du 7.800 metrotara igo eta hori ere oztopo izan daiteke erreskatea gauzatzeko.

Azkune eta Errazurekin Shisha Pagman

Duela gutxi webgune honetan albiste zen Ormazabal Ibon Azkunerekin eta Jesus Mari Errazurekin Shisha Pagman izana zelako. Elkarrizketa ere egin zitzaion beka irabazi zuenean.

Albistea Berriaren webguneak dakar

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak