Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Kultur ekintza ugari III. Kulturaldian

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Kultur ekintza ugari III. Kulturaldian

KULTURA | uztarria |  2004/10/6  17:49

  • Uztarria Kultur Koordinadorak antolatuta, azpeitiarren parte hartzearekin bertsoak, poesia, musika, antzerkia, erakusketa eta liburuen aurkezpenak izango dira urrian zehar

Uztarria Kultur Koordinadorak III. Kulturaldia antolatu du. Hil honetan zehar hainbat ekimen egingo dira, herritarrek osatutako lanekin.

Kulturaldiaren helburua herriko kultur-dinamika da, hau da, kultur-sorkuntza areagotzea, berpiztea eta indartzea. Eta hori lortzeko herriko taldeei protagonismoa eta baliabideak ematea ahalbidetu nahi dira.

Ekitaldi batzuk propio Kulturaldirako prestatu dira, berriak eta orijinalak dira. Herriko taldeek elkarlanean eginiko lanak ikusiko dira, esaterako: batetik, Doinu zahar bertso berri izenburupean kitarrista taldearen eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearen artean eginikoa eta bestetik, rock taldeen eta Literatuztaren artean osatutakoa.

Hori da kulturaldia azken batean: kultura parte-hartzailea, herritarra eta sortzailea. Baina herriak kultur azpiegitura eskasia du eta hori nabari egiten da horrelako ekintzak antolatzeko garaian eta dirudienez, epe motzera begira, ez du soluzio egokirik. Honenbestez, ekitaldiak tabernatan eta kalean egingo dira.

Egitaraua

Urriak 8, ostirala. Zuri & beltz taldearen jazz kontzertua. Olatz Prat azpeitiarra da abeslaria.

Urriak 9, zapatua. Bertso afari extraofiziala, Lagun Onak M.B.ren tabernan, 20:30ean. Joxe Agirre, Joxe Lizaso eta bertsolari sorpresa arituko dira kantari.

Urriak 15, ostirala. Doinu zahar bertso berri. Kitarrista taldearen eta Erniarraitz Bertsozale Elkartearen arteko emanaldia. Onatz tabernan, 22:30ean.

Urriak 21, osteguna. Xabier Borda azpeitiarraren Birika zatiak liburuaren aurkezpen-errezitaldia. Sindikatu Zaharrean, 21:00etan.

Urriak 22, ostirala. Rock taldeen eta Literatuzta taldearen arteko emanaldia. Udaletxe azppian, 22:30ean.

Urriak 23, zapatua. Lakrikun-en 10. urteurrena antzezlana. Lakrikun taldeak eskainia. 20:00etan, herriko plazan. Ondoren, luntxa egongo da.

Ttakunparen kontzertua plazan, 22:30ean.

Urriak 30, zapatua. Euskarazko prentsa eta Azpeitia. Euskarazko prentsari buruzko liburuaren aurkezpena. Uztarriako bazkideen bazkaria, Uztarria aldizkariaren 5. urteurrena ospatzeko. Izena Uztarrian eman daiteke.

Eta urriaren 4tik 22ra bitartean Argazki Elkartekoek eginiko lanen erakusketa eskainiko dute Antxieta Etxean. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara.

 

 

1.  Itxura ona - 2004-10-07 | 13:17
Itxura ona dauka egitarauak. Gauza berriak eta berritzaileak. Aurrekoan Triku Festak izan zuen arrakasta badu, ez gabiltza gaizki. Eta gero Bertso Parranda omen dator... Herria pizten ari ote da ba?

2.  galderak - 2004-10-07 | 18:33
"Euskarazko prentsa eta Azpeitia" liburue zeinek idatzi du??

Urriyen 22ko emanaldiyen zein rock talde daude??


batematek baldin badaki, asko eskertuko niyoke erantzutie. Eskerrikasko

3.  2.ari Uztarriak - 2004-10-07 | 19:21
Kaixo.

'Euskarazko prentsa eta Azpeitia' liburua Uztarria Kultur Koordinadorak egin du, bertako hainbat lagunen artean. Eduki aldetik, kazetari azpeitiarren iritzi artikuluak daude, erreportaia historiko luze bat ere bai, hainbat adituren iritziak, elkarrizketak, mahaingurua, uztarria.com-en azpeitiarrek emandako iritziak, 60 argazkitik gora... Azpeitiarrek egina da, azpeitiarren kontuen eta iritzien berri ematen du, eta, beraz, partaidetza handiko liburua da.

Urriaren 22ko rock kontzertuari dagokionez, denetik egongo da, eta taldeak eta kultur generoak nahastu egingo dira.

Eskerrik asko,

Uztarria


4.  Uztarriari - 2004-10-07 | 20:27
eskerrikasko erantzunagatik

5.  KK - 2004-10-08 | 22:00
Destitxiek jober al dik?/diń

6.  saturdei jirou - 2004-10-09 | 19:16
behin hunuzkeo taldien izenak esanda hobe,ez?

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak