Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Mendirako aterpea, 20 urtez

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Mendirako aterpea, 20 urtez

HERRIA | Urola-Kostako Hitza |  2004/05/27  16:21

  • 1984ko maiatzaren 27an ireki zuten Azpeitiko mendizaleek Xoxoteko aterpea; igandean ere hura izango da salda hartzeko parada nagusia
  • Tartean bi urtez itxita egon da berrikuntza eta egokitzapenak egiteko

Xoxoteko aterpea, bi urtez itxita egon ondoren, iaz ireki zuten, berrituta eta egokituta.


Gaur, maiatzak 27, 20 urte dira, Xoxoteko mendi aterpea ireki zela. Izarraitzera hurbiltzen diren mendizaleen aterpearen ateak Xoxoteko egunez inauguratu eta ireki ziren. Oso eguraldi txarra egin omen zuen egun hartan.

Lagun Onak Mendi Bazkuna 50. urteurrena liburuan esaten denez, 1970. hamarkadaren bukaeran sortu zen Azpeitiko mendizaleen artean Xoxoten aterpea egiteko asmoa: "Bildotxola artzainak erabiltzen zuen txabola erre egin zen Xoxoten, orain aterpea dagoen parean zegoen txabola hain zuzen. Erre zenean, elkartean ibiltzen ginenok pentsatu genuen hantxe bertan borda bat eraikitzea, txabolaren estilokoa", kontatzen du liburuan Mikel Ibartzabalek.

Mendizaleen asmoa hasiera batean gora iristen zen jendeari jateko eta edateko zerbait eskaintzea zen. Baina, orduan ere, dirua komeria eta haurren ibilaldietako aterpe bezala egokitzearekin bideratuko zen kontua. Baimenak eta dirulaguntzak lortu ondoren, urtebeteko epean egin ziren aterpeko lan denak; 1983an jarri baitzen lehen harria. Kanpoko estruktura Altuna y Uria enpresak egin zuen, baina barruko lan guztia herritarren artean egin zen, asteburuak-eta lanerako aprobetxatuz.

Hogei urte hauetan mendizale ugariri eta haur talde oldeari aterpea eskaini izan dio Xoxotekoak. Baina gora behera ugari ere izan dira tarteko. Izan ere, 2001 irailean itxi egin beharra izan zuten mendizaleek; Urolako Osasun Publikoak hara egindako bisita batean "aterbea erabiltzeko nahiko baliabide ez zituelako" berrikuntzak eta egokitzapenak egitea exijitu zuelako.

Bi urtez itxita egon zen aterpea. Azpeitiko mendizale elkarteak berriro ere dirua bildu behar izan zuen berritzeko eta iaz, martxoan, ireki zen berriro. Aurten dagoeneko, haur taldeak egonaldiak egiten ari dira Xoxoten. Igandean ere, Xoxoteko egunean, salda hartzeko parada nagusia izango da gora hurbiltzen diren mendizaleentzat. Ea duela 20 urte baino eguraldi hobea egiten duen.

 

 

1.  NEU - 2004-05-27 | 16:36
Beti gustatu izan zait Xoxoteko aterpea ta itxita egon zenean faltan botatzen nuen, orain haur taldeak joaten hasi badira askoz hobeto, zeren astean zehar bestela ez dut uste mobida handirik egongo denik.hoixe beste barik.


2.  Antzeta - 2004-05-27 | 16:51
Oain gustue emateu Xoxoteko aterpetxea jutiek, txukun-txukune eotea ta gaiņea bertako jendiek e asko baliyo du!
Animo ta segi holaxe!!!

3.  Saldie... - 2004-05-27 | 17:54
exkax xamarra aukeran... bainan bat jartzen hasita

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak