Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Mendi Gida aurkeztu da

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Mendi Gida aurkeztu da

KULTURA | uztarria.com |  2004/05/25  17:38

  • Lagun Onak M.B.-k eta Uztarriak elkarlanean eginiko liburua da
  • 19 ibilaldiren nondik norakoak azaltzen dira

Azpillaga, Izagirre eta Larraņaga aurkezpenean


Larunbatean aurkeztu zen Mendi Gida Lagun Onak elkartean. Aurkezpenean Lagun Onak M.B.-ko lehendakaria Maje Larraņaga eta Josu Izagirre eta Uztarriako Josu Azpillaga izan ziren.

Josu Izagirrek prestatu ditu liburuan agertzen diren ibilaldiak. "Lekuak hobeto ezagutu eta jendearekin tratuan ibilita pasarte ederrak ezagutzeko aukera izan dut" esan zuen Izagirrek.

Azpillagak aldiz, eskerrak eman zizkien Uztarriaren izenean Mendi Gida egiteko helburuan laguntza eman eta parte hartu duten guztiei.

Liburua Azpeitiko eta inguruetako 19 ibilbidez osatua dago. Gehienak 2 edo 3 orduko iraupenekoak dira. Badira 5 edo 6 ordukoak ere.

Liburuak 12 eurotan eskuratu daitezke eta Lagun Onak M.B.-ko edo Uztarriako bazkideek erdi prezioan eskuratu ahal izango dute. Leku hauetan egongo da salgai:

  • Eklipse kulturdendan
  • Martinez inprimategian
  • Iratzar liburudendan
  • Belaetxen
  • Lagun Onak M.B. elkartean
  • Uztarrian

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak