Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Azpeitiko mendi gida, laster

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Azpeitiko mendi gida, laster

KULTURA | uztarria.com |  2004/05/17  12:02

  • Uztarria eta Lagun Onak Mendi Bazkunaren artean egindako liburua da
  • Maiatzaren 22an aurketuzko da Lagun Onak M.B.ren egoitzan, 12:00etan

Kultura da Uztarria Kultur Koordinadoraren ardatzetako bat, eta herriko eta inguruko mendi ibilaldi hauen bidez, bazterrak, bideak, baserriak, eraikinak, pertsonaiak, pasadizoak, historia, elkarteak... ezagutzeko aukera daukagu. Herriko kulturaz informatu dugu, euskaraz.

Liburuxka hau ezingo genuke egin, ordea, Lagun Onak Mendi Bazkunaren —eta, batez ere, Josu Izagirreren— laguntzarik gabe. Mila esker. Juan Joxe Agirre eta Angel Mari Etxeberriari ere eskerrik asko.

Aurkezpena

  • Noiz. Maiatzaren 22an (larunbata).
  • Non. Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, barruan.
  • Ordua. 12:00etan.

Salgai

  • Prezioa. 12 euro.
  • Bazkideek. Uztarriako eta Lagun Onak M.B.ko bazkideek erdi prezioan.
  • Tokiak. Uztarriako eta Lagun Onakeko egoitzak. Xoxoteko egunean ere bai.

Mendi gidaren ezaugarriak

  • Orrialdeak. 100.
  • Ibilaldiak. 19. Denak ere herrikoak eta ingurukoak.
  • Zailtasuna. Oro har, erraz egiteko modukoak. Bi-hiru ordukoak batez beste.
  • Atalak. Ibilbidearen argazki generala, eta bidea markatuta, eta, azalpen gisa, testua. Horretaz gain, ibilaldi bakoitzeko jakingarriak: pertsonaia, historia, pasadizoa, eraikina...
  • Kolorea. Dena koloretan.
  • Formatoa. 21 x 14,8 zm. Anillekin.
  • Tirada. 1.000 ale.
  • Ibilaldietako testu egilea. Josu Izagirre.
  • Josu Izagirre azpeitiarra da (1970) eta oso gaztetatik dabil mendian eta Lagun Onak Mendi Bazkunarekin lotuta; hain zuzen, 2002-2003 artean lehendakaria izan zen. Orain bera arduratu da mendi gidako ibilaldiak prestatzen.
  • Argazkilariak. Batez ere, Juan Joxe Agirre eta Angel Mari Etxeberria.
  • Juan Joxe Agirre. Argazki elkarteko kidea. Gidako ia argazki denak bereak dira.
  • Angel Mari Etxeberria. Lagun Onak M.B.ko lehendakari ohia. Goitik ateratako argazkiak.
  • Argitaratzailea. Uztarria Kultur Koordinadora. Lagun Onak Mendi Bazkunarekin elkarlanean.
  • Lagun Onak Mendi Bazkuna 1946. urtean sortu zen. Urte berean egin zuen lehen irteera: Arauntzara. 1973an Eliz kaleko lokal batean egoitza egiteko baimena lortu zuten. 1984an, berriz, Xoxoteko aterpea ireki zuten. 1996an 50 urte bete zituen elkarteak, eta urte horien historia bilduz liburua argitaratu zuen. Elkarteak ume eta helduentzako hainbat irteera antolatzen ditu.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak