Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Ikasberri futbol taldeak igoera lortu du

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Ikasberri futbol taldeak igoera lortu du

KIROLAK | uztarria.com |  2004/05/10  17:24

  • Euskalduna liderraren aurka 1-1 berdindu zuten; nahikoa igoera lortzeko
  • Hiru urte dira Ikasberrik erregionalen taldea sortu zela

Ikasberri futbol elkartearen lehen taldeak datorren denboraldian 1go erregional mailan jokatuko du. Azken jardunaldiaren zain egon behar izan dute igoera lortzeko.

Partida zaila zuten eta aukera handia aurrean. Hondarrabiko taldearen aurka igoera lortzeko galdu zuten aukera ederraren ostean (berdindu egin zuten), guztia azken jardunaldian erabakitzekotan geratu zen. Aurrean, Andoaingo Euskalduna taldea, partidarik galdu gabe igoera aspaldi lortu zuen taldea zuten.

Partida Andoainen zen eta handik, gutxienez, puntu bat atera behar zuten azpeitiarrek. Eta halaxe egin zuten. Urduritasuna nagusi izan zen partidan berdinketa lortu eta hurrengo urtean maila bat gorago jokatzeko aukera eskuratu zuten.

Irabazten hasi ziren Ikasberri taldekoak bigarren zatiaren ordu laurdenera Ion Berastegik sartutako gol bati esker. Baina andoaindarrak erasoan gogor aritu ziren berdintzea lortu arte. Ondorengo minutuetan urduritasuna nabari zen taldean eta atzean gogor iraun behar izan zien etxekoen erasoei. Azkenean berdinketarekin amaitu eta denboraldi eder bati igoeraren sariarekin eman zioten amaiera.

Ikasberri erregional taldea

Hiru urte besterik ez dira igaro taldea erregional mailako taldea sortu zenetik. Azpeitiar gazteez osaturik dago taldea bereziki, izan ere, bada azkoitiar bat. Ondo pasatuz futbolean aritzeko aukera eman nahian sortu zen eta hiru urte behar izan ditu sari bat lortzeko.

Aurtengo denboraldian honako jokalariak izan dira taldean: Joseba Esnaola, Xabier Mendizabal, Garikoitz Mendiola, Ander Briz, Aritz Epelde, Ion Berastegi, Asier Aztiria, Aitor Arrizabalaga, Haritz Segurola, Iņaki Olaizola, Ibai Aldalur, Janeko Eskurza, David Gurrutxaga, Xabier Lozano, Xabier Ruiz de Larrinaga, Imanol Beobide, Ion Pozo, Oscar Garcia, Aritz Zubizarreta, Gorka Malo, Beņat Unanue eta Harkaitz Zubimendi. Entrenatzile lanetan Luxio Aizpuru eta laguntzaile Asier Osa.

 

 

1.  ANEXO BLUES - 2004-05-10 | 18:32
Zorionak 2.Regionaleko Ikasberri futbol talde osoari !!
Luisio-ren jakinduria tekniko berritzaileei eta errotazioei esker( Valentziak 1.mailan egin bezela) zuek ere ederki asmatu duzue denboraldia planifikatzen (JAJAJA!!), amaierara sasoi edarrarekin helduz lortu duzue zuen helburua.


2.  hurrena PREFERENTEA - 2004-05-10 | 18:39
Bueno hau guztiye eziņ izengo zan lortu gure zaletu apurrei esker,ANEXO BLUES eo GREENS etzakiat kamixetie nolaku dekan kolorez ta, zaletu hauen premisak ekipuei animatzie noski, baņo hortik aparte beste ekipoko jugadoriek lintxau ta arbitruei presiyu sartzie, honek nahiz eta asko ez baliyo segunda regionaleko arbitro kaxkar hauen aurrien, en fin, ke estamos en primera, primera regional e. Ta hurrengoko tenporadan herri desberdiņetako ekipo onan kontra jokatzeko aukerie aukiko deu, asi ke hayei rezibimentu earra eiteko earra izengo litzeke Garmendipeko zelai berde hori hain mirestue dan museo oi o en su defecto beste belar artifizialeko kanpue eitekotan omen die ta, guk anexue lagatzeko gogo galanta dakeu ta.Asi ke espabila ber dunak espabilau ta hasi haritik tiraka.

3.  uztarria - 2004-05-10 | 18:59
Uztarriak eztabaida honetako iritzi batzuk ezabatu ditu, iritziak emateko arauak ez betetzeagatik. Kontuan izan, pertsona fisikoak aipatzekotan ezin dela anonimatoki iritzia eman. Eta, gainera, iritziak euskaraz egon behar dute.

Mesedez, kontuan izan araua hauek, eta errespetatu.

4.  ojeadore bat jejeje - 2004-05-10 | 20:52
Aupa Ekipo, la ostia ondo merezitako iyoerie izen dezue. Datorren urtien disfrutau ta ah , kontuz oņ beste ekipotako txakur asko urreakoituk ta jokatzeko asmotan.Aupa Luxio ostia!!!; datorren urtien realeko entrenadore, aber pixket espabilatzeitukan beste hoiek de dio.

5.  futbolerue - 2004-05-10 | 21:31
Urte honen haseran bi talde sortu ituan azpeitin kategori hontan, LAgun onak ta Ikasberri zaudean biyen artien daon pikie nabarmen gerau dek, lelengo partidu hartatik nun Lagunek 2-0 irabazi zian, ordutik e beste partido bat jokatu huan biyen artien ta han e Lagun Onak-ek irabazi zian partido polemiko baten ostien, han Ikasberriri zikiņ jokatzen genula ta ez giņela fubolea jokatzea juten esan tziuben zenbaitek injustamente esango nuke, gero fase de aszenso hau allau da ta hemen haseratik Ikasberri igoera tokiyen eonda ta futbolin ondo jokaute ta gogoz ta hor beste batek esan dun mouen Luixion rotaziyo inteligentiei esker neurri haundi baten lortu da igoerie baite, hintxa "inkondizionalei" esker la Peņa Anexo Blues, bere apoyue ematebenak e oso garrantzitsuek urte osun zier baita negu gorri gorriyen e, oiņ esatie nahiko niyobeken Ikasberri joko zikiņe ibiltzeula ta ez geala fubolea juten esateun jende guzti horri beaeyen hitzek nahi dituben tokitik sartzeko gu primera regionalea iyo geala ta beste batzuk beayek iyoko zila ta Ikasberri ez, ta beitu zer pasau dan azkenien.

6.  Anexo Blues Ikasberri Ultras Hintxa Taldeko direktibie - 2004-05-10 | 22:17
Aupa!

Lehenik eta behin, ZORIONAK Ikasberri Futbol Taldiei!
Gure talde gogokuena izatiez gain, gure lagunek dielako.

Bigarrenik, lehenengo erantzun hori gure peņan izenien bidali deben hoiekin kontaktuen jartzie nahiko genikek, ea zenen honespenakin bialtzeituzten bestien izenien mezu hoiek.

Azkenik, aurreko mezu hoietan komentatzeien gauzekin ados gaudela esan behar deu, batizbat baten: Azpeitin bi futbol talde zaudek maila hortan, barkau, iadanik bat besteik ez... Bueno, Buenos Aires-en bezelaxe, bi talde garrantzitsu zaudek Azpeitin, Boca Juniors eta River Plate. Danok dakigun bezela, River, los millonarios deituak, gure hain gorroto ditugun Lagun Onak-ekuek dituk, ta noski, Boca-kuek, Ikasberrikuek.
Anexo dek gure Bonbonera! Eta ez diagu nahi Monumentalik! Anexo fortin bat izan dek denboraldi osuen, ta hurrengo urtien oaindik eta geyo!

Aupa Ikasberri!

Gora Anexo Blues!


Anexo Blues-eko direktiba.

7.  Argazkiyek redio!! - 2004-05-11 | 08:00
Nun die?. Andoainen jokauteko ta afaiko argazki marabillosuek ikusteko irrikiten gatxaudek. Aber Uztarria, erakusteko moduen dan.
Ta eskerrak Ikasberriko inkondizionalei ta direktibakuei, 3 urte hauetan futbolien disfrutatzeko eman diguten aukeragatik.
Danoi eskerrak lortu diau, igoerie
AUPA IKASBERRI!!!!!!!!!!!!!!!

8.  Modesto Agusto - 2004-05-11 | 11:14
"Bota de oro" merezi diat

9.  Proposamen bat!!! - 2004-05-11 | 11:48
ANEXO BLUES-EKUEK KIRURIKO AFAIRA INBITATZEKO IDEIE SAKON AZTERTZEKO ESKATZE ZOA DIREKTIBIE

SINADURA: IKASBERRIKO JOKALAYEK

10.  iepa!!!! - 2004-05-11 | 13:44
Bueno lehenbizi zorionak!!!!!
Oaiņ, esan berra ziok fuoleako baino juergako kuadrilla hobie zeatela,sapatun behintzet nabarmendu zineten(gauien noski).Zekula korrenbeste satelite batea eztixkiat ikusi.Bueno zorionak,baņo juerga gutxiyo botaberkozue hurrengo urtin zeoze eiteaz. aio

11.  integrante bat - 2004-05-11 | 14:36
9 garren iritzia oso interesgarria iruditzen zait ea presidenteari luzatzea lortzen zaion eta honek bere onespena ematen duen, partiduak irabazten dituztenak jokalariak direla esaten da beti bainan nik esango nuke ANEXO BLUES-i esker Ikasberrik bere partiduetan aurrez gol bat lortua zuela, oso txalogarria izan da jokalarien lana baina ez da gutxiago izan ANEXO BLUES-ek egin duen lana ere, nik esango nuke jokalarien hainako balorea dutela lorpen handi onetan, beraien animuek aurkaria psikologikoki uzkaltzen zuten eta arbitroei berebiziko txakalaldi gogorra igorri, beraz hau eskatu beharrekoa dela iruditzen zait.

Gainera bere peņako presidenteari zera eskatuko nioke peņaren ofizializazioa eta ea jende gehiago apuntatzen den bazkide izatera ANEXO BLUES IKASBERRI ULTRAS peņa animoso eta futbolzalean. AUPA IKASBERRI ta AUPA ANEXO BLUES IKASBERRI ULTRAS.

12.  uztarria - 2004-05-11 | 16:38

Argazkiak batzuk ikusteko aukera ipini dugu on-line.



13.  anexo blues anti ultras gaituk, ez ultras - 2004-05-11 | 18:57
antiultras antifascistak

14.  Anexo Blues Ikasberri Ultras Hintxa Taldeko direktibie - 2004-05-11 | 22:06
Gabon,

bakarrik esan nahi diagu gu ere antifaszistak geala, eta ez antifascistak. Ta hemen norbaitek gure izenien afaira jutie nahi baldin badu, hurrengo urtien majina bat gasolina gastau berkoula, alde batea ta bestea mugitzen.

Geroarte,

Anexo Blues-eko direktiba.


15.  Anexo Blues Ikasberri Ultras Hintxa Taldeko direktibakozaleen arduradune - 2004-05-12 | 13:15
Egunon
Gaur egun pozgarriye dek guretzako , bai baņo era berien Azpeitiko jende animoso eta jaraitzailliei gure peņan sartzeko eskaera bat eitea nue: Gaurtik datorren tenporada hasi arte kide berriyentzako plazak iriki die ta bueno aber zenbat apuntatzeyen : Besteik gabe ta datorren urtien desplazamendu luziek einbekotxiaunez ba blues blues blues!!!!!!!!!!
adeitasunez

anexo blues Ikasberri ultras football club

16.  Hau dek jeta kuadrillie... - 2004-05-12 | 14:38
Oaiņ emateik (afaira inbitatziei buruzko komentayuen ondoren kasualidadez) Anexo Blues-en partaide kopurue zihero areagotu dala eh? Txakur jendie... Eskerrikasko partiduta azaldu izen tzeatenai, datorren tenporadan ea laguntzeiguzuen (preferentea iyotzen, zeņek esan dik manteniu). Ya gora beire gitxik lantzaute ta laixte Diario Vascoko exkerreko hojan ikusikoituzue gure emaitzek.
Peņa baten sorrerie dagoneko tokatzek, bere soziyo fidelakin, hasi tramitietan. Garmendipeko zelai artifizial desiau hori etzekiat egunen baten ingoan, gu erretiratzeako aber, ta eite baek Anexuen desapariziyue ekarrikoiken karanbola bat probokaukoik seguruna. Beraz, peņien izenak Anexuekin erlaziyue eukitzie oso egokiye dek, gure urteik zaillen ta entrega haundiyenekuen rekuerdo modun.
Aupa Ikasberri Champions!
Ah Luxio, rotau geyo, rotau, bankilluen urrie daukek eta!

17.  Anexo blues ikasberri football club champions sport coop.-entzat - 2004-05-12 | 19:44
Zuek Legazpiko Gaztetxien bezela in ber dezue. hayek futbol taldie atea ta soziyuek iņ hituan, pixkanaka 400 inguru izetea iritxiz. Oiņ etzekiat juxtu zenbat izengoituken, baiņo ekipue ta afiziyue danak batea autobusetan azaltzeituan hayek, ez hituan desaperzibiuta pasatzen zelayetan. Benga, peņa hori noizko!

Aupa andoaiņgo bozinajoliek!

P.D.: Jakingo nikek jendiek ze kristo esan ditun hemen zentsurauta daudenak.

18.  ikasberriko jokalai batzun iritziye - 2004-05-13 | 12:23
IRITZI HAU IKASBERRIKO JOKALAI BATZUNA DEK,EZ BESTE IŅORRENA.ANEXO BLUS-EKUEK,KIRURIKO AFAIRA ETORTZEKO KONTU HORREKIN,ETZIGUK ONDO IRUITZEN OIN TXAKUR JENGE MORDO BAT ETORTZIE AFAIRA,ZEATIK OR BENETAKO SEGIDORIEK OSO GUTXI IZEN DITUK,JENDIEK BAZAKIK ZEIN DIEN.ETA OR PARTIDU BAT EDO BI IKUSITAKO JENDIE FUERA.

IRITZI HAU IKASBERRIKO DIREKTIBIEK ULERTU TA ERRESPETAUKOLA PENTSATZEIAU.

BESTERIK GABE AUPA "IKASBERRI" TA URRENGO URTIEN NOLA EDO ALA PREFERENTEA


19.  ikasberriko jokalai batzun iritziye - 2004-05-13 | 12:23
IRITZI HAU IKASBERRIKO JOKALAI BATZUNA DEK,EZ BESTE IŅORRENA.ANEXO BLUS-EKUEK,KIRURIKO AFAIRA ETORTZEKO KONTU HORREKIN,ETZIGUK ONDO IRUITZEN OIN TXAKUR JENGE MORDO BAT ETORTZIE AFAIRA,ZEATIK OR BENETAKO SEGIDORIEK OSO GUTXI IZEN DITUK,JENDIEK BAZAKIK ZEIN DIEN.ETA OR PARTIDU BAT EDO BI IKUSITAKO JENDIE FUERA.

IRITZI HAU IKASBERRIKO DIREKTIBIEK ULERTU TA ERRESPETAUKOLA PENTSATZEIAU.

BESTERIK GABE AUPA "IKASBERRI" TA URRENGO URTIEN NOLA EDO ALA PREFERENTEA


20.  Sondeue!!! - 2004-05-13 | 13:05
Zeņie emangozoabe zuen ustez aurten el mejor jugador ??(ikaberriku nozki)

21.  Zaletu xume bat - 2004-05-13 | 21:59
Bueno, lelengo beintzet zorionak eman ikasberriko jokalai danai iyotzeatiken, merezi zenuen da!Ta oin badakizue segi entrenatzen urrengo urtin beste maila bat iyotzeko, ta ori bai juergak pixkanaka gutxitzen!
Ta baita esan ba aber oin iyo intzeaten onekin ba aukera geyo dazkezuen anexo kaxkar ortan jokaberrin ba albun daon primerako kanpo ortan jokatzeko.
Ta baita esan urrengo urteako intxa geyo eukitzie komeni dala, ze oņartekuek oso entregauek ta sutsuek izen die baņo aukeran gutxitxo.
Zorionak ta aupa Ikasberri!

22.  Eutsi juergiei - 2004-05-14 | 15:01
Juergak eztixkiau gutxitu ber, hor tziok eta gure sekretue! Hori bai, neskatan iten hasteko badek ordue batzuntzat, Luxiok esateun bezela.

23.  22. iritziyei - 2004-05-14 | 15:10
Hi moteil, garbi geau dek zeņ aizen komentayo horrekin ta bai badek ordue neskatan hasteko heuretik hasita.DTx

24.  Aupa Ikasberri! - 2004-05-14 | 21:37
zorionak igoera lortu izanagatik eta agur bero bat taldeko hiru galaktikoentzat, Gari, Ibai ta Xabi Ruiz entzat. Kontuz hauekin Laporta eta Florentino beraien errepresentantearekin kontaktuan jarri baitira.

Aio, eta aupa Beasain.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak