Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Bi hildako Matxinbentako Enrio baserriko sutean

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Bi hildako Matxinbentako Enrio baserriko sutean

HERRIA | Uztarria |  2004/03/12  12:44

  • Goizaldeko 03:00 aldera eman zuen auzoko batek abisua
  • Baserrian zeuden hiru anai-arrebetatik anaiak bakarrik aldegin ahal izan zuen

Argazkia: Nerea Uranga


Aratz-Matxinbenta auzoko (Beasain) Enrio baserria erre da bart gauean. Sutea goizaldeko hirurak aldera piztu da eta izugarria izan da. Suteak etxe osoa puzkatu du, eskailerak eta goiko pisua behera etorri dira sutearen ondorioz.

Endrio baserrian, hiru anai-arreba zeuden lotan sutea gertatu den unean. Anai-arrebak adin handikoak dira, eta anaia baserritik bere kabuz irten bada ere eta onik badago ere, bi ahizpek ezin izan dute ezer egin sutearen aurrean eta bertan hil dira.

Suhiltzaileek, gaur goiza argitu arte ezin izan dute baserrira sartu, eta goizean aurkitu dituzte hilda bi ahizpen gorpuak. Gorpuak aurkitu bezain laster Donostiara eraman dituzte autopsia egitera.

Ertzaintzak oraindik ez ditu bi hildakoen datuak eman eta sutearen arrazoiak ere oraindik ez daude garbi.

 

 

1.  Uztarria - 2004-03-12 | 13:00

Endrio baserria Matxinbenta auzoan dago. Argazki honetan ikus dezakezue non dagoen konkretuki. Erreferentzia moduan, Nuarbeko pantanoaren bukaera eta Matxinbentako auzoa ikusten dira argazki horretan, eta Endrio baserria argazkiaren behekaldean, urdinez dagoena da.

Argazkia Gipuzkoako b5m zerbitzuko webgunetik atera dugu.



 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak