|
|
|
Joseba Albizu: "Prozesu luzea izan da baina azkenean nahi nuen emaitza lortu dut"
KIROLAK | Uztarria.com |
2004/01/27
11:53
- Gaur sinatuko du kontratua Euskaltel-Euskadirekin
- Asteburu honetan debutatuko du euskal taldearekin, Palman
Albizu Euskaltel-Euskadiko elastikoarekin. |
Joseba Albizu txirrindulari azpeitiarrak azkenean lortu du Euskaltel-Euskadirekin kontratua sinatzea; bi denboraldirako sinatu du. Uztarriarekin egon da eta gustura agertu da lortutako emaitzarekin. Gaur eguerdian bilduko da Euskaltel-Euskadikoekin, sinatzeko.
- Prozesu luzea izan al da?
Bai, hala izan da. Baina azkenean nahi nuen emaitza lortu dut: Euskaltel-Euskadirekin sinatzea eta etxera itzultzea. Dena den, niri ez zait hain luzea egin.
- Gustura egongo zara lortutakoarekin...
Bai, oso, azkenean lortu dudalako nahi nuena.
- Noiz hasiko zara Euskaltelekin?
Asteburu honetan dut lehen lasterketa, Palma Mallorcan. Hara joango naiz korritzera eta han debutatuko dut taldearekin. Guztira 4-5 egunez egongo naiz han.
- Zenbat denboraldirako sinatu behar duzu?
Gaur eguerdiko hamabietan egon behar dut Bilbon taldearekin kontratua sinatzeko. Bi denboraldirako sinatuko dut. Gaur han jasoko ditut taldeko arropak eta bizikleta berrirako neurriak hartuko dizkidate.
- Urtean zehar zein lasterketetan ikusiko zaitugu?
Oraindik ez dakit ezer. Hori gaur esango didate, kontratua sinatzeko biltzen garenean.
Informazio gehiago Berrian , bertan ere elkarrizketa bat egin diote.
|
1. Azpeitarra Tourrean - 2004-01-27 | 14:45
Aurten bai. Zorionak, saiatu eta sorte on!!!.
2. Zalantzak - 2004-01-27 | 19:55
Ez al da harritzekoa Josebak korritu duen talde guztietan gaizki bukatu izana....
3. Aurrekuei - 2004-01-27 | 20:41
Ze oiñe katuei bost hanka ateatzeko asmotan ala? Lehenbizikoz ondo enterau txikito! Errekak afizionautan zeola lesiyo larriye euki ta gero beakin konfiau huan bakarra Sabino izen huan ta bestela galdeu Iberdrolako hipokrita hayei.Oiñe Sabinoi ta Mayoi eskerrak zeok Euskaltelen. Baquetik gaixki erten balu Sabinok ez likik intentoik eingo Euskaltelea Mayon ondoa emateko. Asi ke ala chita callando!
Ta animo Erreka onena haiz ta! Beste eozeñek hire kasuen oiñ dala 6 urte ez likik ta ezerre eingo.
4. 2 ari. - 2004-01-27 | 23:04
Ez al da harritzekoa hi modukoek Errekak Euskaltelekin sinatu ostetean iritzi gaizto hori eman izana?
5. 3.ai - 2004-01-28 | 12:53
Guztiz ados nao bigarrenakin. Iberdrolak errekai erreabilitaziyo osue pagau ziyoan eta ikusi gero nola eskertu ziyon!
6. Zaletu bat - 2004-01-28 | 16:56
Zer, etxean urik ez?
Azpeitiar denok poztu behar ginduzken berria jaso orduko, trapu zikiñak azaltzea ere! Errekak gure animo eta laguntza denak merezi ditu eta izango ditu. Ez etzi Joseba eta kontatu gurekin...orain eta garaipenak ospatzerakoan ere bai noski
7. Joseba Albizu - 2004-01-28 | 19:45
Orain ere hasi al gara dena nahasten! 2 ta 4 garren iritziak eman dituen horri esan nahi nioke lehenik arpegia eman dezala eta ez jardun anonimatoan sua pizten.
Bi urtez ibili nitzen erreabilitazioan eta gaztu guztiak nire autoaren aseguru etxeak ordaindu zituen, Iberdrolak ez du inongo gazturik izan nirekin. Hau argitu beharra ere!
8. 8 ni - 2004-01-28 | 19:50
7 garren iritzi 2 ta 5 ari doa zuzendua
9. Oraingoan bai - 2004-01-29 | 08:49
Eutsi goiai Albixu, kostata baño iritxi haiz irteera puntora. Putre beltzari ni puto kaso.
Hemendik aurrera herriko gazte eta gaztetxo , hainbat zaletu baidaude, hire begira izango dituk urte osoan, hi izango haiz haien eredu, beraz, arduratu hadi kirolari sanoa eta profesional ona izaten.
Garaipenak etorriko direnez, haiekin ere guztiok gozatuko diagu. Saiatu, eta garbia izan orain harte bezala.
10. Animo motell! - 2004-01-29 | 16:59
Kirolari profesionala haizen momentutik aldeko ta kontrako iritziyen jaso berkoituk,batzuk egiyek eta askotan gezurrek.
Baina horrek ez hau desbiderauber sekula.Hi heurea.Gauzek ondo eiten sayau ta etsayei kasoik ez.
Poztenauk hireatik eta animo!
11. NINEU - 2004-01-29 | 20:13
Ze mierda jende dagon majo demostraute geldiudek!
Beak ezin ezerre ein eta inbidiyek ze iteuen... Holakuei onena aurten eingouena... geyo izorrau!
Animo Erreka!
12. Urbix - 2004-01-30 | 21:28
Kuriosua iruitze zaiak Albizuk halako iritzi iturriya sortzia... Ez tiat bere iragana, afizionatu garaya geyegi ezautzen, baño oraina ona zakakela eakutsi dik, ta etorkizuna hobia. Mayoi esker zeokela Euskaltelen? Eta? Belokik ta Zubeldiak e ezer irabaziko ez diteken motxilak (anayak) eamateizkitek beakin ta iñork ez tik ezer esaten. Polemika zaletasuna... Iaz ezautu nian Albizu ta mutil zintzua iruitze zaiak. Aupa Albizu
13. Laxkano - 2004-01-31 | 16:00
Lenengo ta behin Zorionak hi!!! Azkenien danak ondo erten dik. Bauan garaye!!! Ta 2.ai ta 5.ai ideaik ez badaukebe ixilik eoteko nazkie ematen ai diela ta.Iberdrolako jende horrek, ez rehabilitaziyue ez pagau soilik, gaña ez hituan bate preokupau bere osasuneatik. Beste ekipotako direktorieke geyo akordatze hituan Errekakin. Ta ekipue aldatzeko garayen errekai ein tzixkobenak eiteko etzeok eskubideiken. Gaña etziok ziklismue asko segiu berrik errekak bere puestue ondo irabazita daukela jakiteko.Ta beste bi tipo hauei esan aurpegiye emateko arrautzaik badebe. Neretzako 2 ziklista frustrau diela. Aupa peña Erreka!!! Martinez presidente!!!
14. aurrekuei - 2004-01-31 | 16:50
Eztakitela ezerre... Nik errekakin askotan korriu diat eta seguru nitxiok hik uste baño geyo ezautzetela.
15. saturdei jirou - 2004-02-01 | 16:01
Laxkanok arrazoi, ziklista frustraue izengoek
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|