Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Euskal Telebista eta Azpeitiko danborrada

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Euskal Telebista eta Azpeitiko danborrada

IRITZIA | Amnistiaren Aldeko Azpeitiko Taldea |  2004/01/18  15:57

  • ETBk errepresaliatuen gaia ez duela ondo tratatzen kritikatu du Amnistiaren Aldeko Taldeak
  • Danborradako hainbat taldek eta lagunek elkartasuna adierazten dutela azpimarratu du

Sansebastianak gainean ditugu, eta aurten ere beste hainbat talderen artean aterako da Amnistiaren Aldeko Taldea Azpeitiko danborradan. Amnistiaren aldarria danborradara eraman da hainbat urtetan, herritar ugarik hartu baitu parte errepresaliatuen egoera larriarekin bat eginez.

Hala ere, zorionez, euskal preso politikoekiko elkartasunak, amnistiaren aldeko taldetik haratago, danborrada guztira zabaldu ditu besoak. Eta egun Azpeitiko danborjoleek euskal preso politikoen egoera larria salatzen dutela esan dezakegu. Eta adibideak ugariak dira:

  • Hainbat elkartek beren taldearen banderan Euskal presoak euskal herrira leloa ipintzen dute.
  • Herriko plazan danborjole batek idatzi bat irakurtzen du errepresaliatuak gogoratuz.
  • Danborjole ugarik euskal presoen pegatinak eramaten dituzte.
  • Zuriz jantzirik agertzen diren presoekiko elkartasun kideek ekimen ikusgarria egin dute azken urteetan kiosko gainera igota.

...Dena den, bada azaldutako errealitate hori ikusi eta onartu nahi ez duenik. Edo ikusi eta ezkutatu nahi duenik. Horrela ulertzen dugu EITBk urtero Azpeitiko danborradan agertzen duen jarrera. Eginahalak eta bi egiten dituzte errepresaliatu euskaldunek duten egoera larria eta haien eskubideen alde eginiko ekimenak ezkutatzeko. Aurten ere berdintsu egingo dutelakoan gaude. Edo aterako ote dute telebistan amnistiaren aldeko taldea? Edo idatzia ira-kurriko duen danborjolea? Edo...?

Amaitzeko, besarkadarik beroena euskal preso eta iheslari politikoei. Eta batez ere, herriko jaietan eta danborradan faltako zaizkigun azpeitiar errepresaliatuei.

 

 

1.  parkinsons - 2004-01-18 | 23:05
Es ke tanborradie ez tek errepresalituen aktu bat, tanborradie Sarriegi ta Frantzesena jaunek konposauteko martxa batzuen representaziyue da.Bale ya mobida orrekin.Beste tema orreatik itzeiteko ta reibindikatzeko beste akto bat konbokau beste egun baten,eo astero nai baebe.Injustizi horren aldarrikapena eo beste edozer gauzen aldarrikapena tanborradan
izena du probetxatzie, utilizatzie, manipulatzie.Nik lagun bat parkinsonsekin zakeat,ezin dik lana ein ta unezkeo oso gaixki zeok.Tanborradan ertetzeben batemat eo obeto, talde batzuk,zenbat eta geyo obe mesedez amentxe konbokauko nitun nerekin arremanetan ipintzeko tanborrada egunien
berai buruzko pankarta bat eamateko ea jendie parkinsons gayekin geyo konzientziatzean.Euskal Herriko injustizi politiko egoera hau eoteatik ez take ze tanborrada bat eo festa akto bat monopolizaberrik. Pakinsonsen tema ortan
ea amnistiakuek eo beste eozein enrollatze zeaten.benetan danon arazo bat da ta... Amen bakoitze a su puta bola dijue ta buelta geyo etzeok.
Ta etb-kue ba ze esanik,ez baldima zituzten ezautzen bezela. Baiņo benetan beayen jarrera horrek batenbati de sorpresa
artze al diyo ba?lengue esan detan bezela baite esatet asken fiņen txuriz jantziteko aldarrikatzailiek egun hortan ertetze baebe ba hori retrasmitzeunak hori ere plasma ein berko zuela telebistaz ta ez ixkutau,ertetzeun aņen, neretzat eozein aldarrikapen egun hortan jokuz kanpo daola pentzatzeten arren.Baņo etb-kuek ze pentzatze zute diela?
Ayen informatibuek telebisiyo espaņolen fotokopiye die ta.


2.  parkinson - 2004-01-19 | 09:31
hik aipatzekenan antzeko arazuek mileka zeudek: gaixotasun zerebralak, tretaplejiyek, alzheimerra, esklereosis,... baino presuena beste asunto bat dek. Gatazka baten ondoriyue dek, eta gatazka horrek "danoi" eragite ziguk.Igual egoistie iruitako zak jarrera hau, baino nik-e inguruen modu hortako arazuek badizkiat eta iruitze zitek oso gauza ezberdinek diela: presuen auziyen asuntue ez tek kontzientziatzie bakarrik (parkinsonen bezela). Asuntue arazuen arrazoien erantzule dienek konpromisuek hartzie dek.
Oseake, tanborradan (ere) euskal presuen eskubidien alde, jo ta ke!!!

3.  JON - 2004-01-19 | 13:02
Hi txikito, eon hai seguru parkinsona dakebenan talde bat eon bauan tanborradan ETB-k espazio handiye eskainiko zioala. Baina presuen taldie bazeok, 24 urtez, lan askoren ondorioz, ta ETB-k ixkutau eitek, ixkutau. Ordun espabilau erteera hoiek zaindui itzak.

4.  pzzzz - 2004-01-19 | 14:02
lelenakin erabat ados ,festak festak eiteko dituk ta ez akto politikuk eiteko.alare Euskal Presoak Euskal Herrira

5.  pufffff - 2004-01-19 | 17:44
Nei iruitzen zatena da,herriko festak guztiz errespetau ber diela eta Presuen eskubidiek aldarrikatzeko urtien beste egun pillo bat daudela. Ta ez erten danborradan justu atentziņue emateko. EUSKAL PRESOAK EUSKAL HERRIRA. ta fabores errespetau herriko festak, festa besela


6.  Gehiegizkoa - 2004-01-20 | 15:50
Atzo aldarrikapena denen aurrean azaldu zen, ETB berak ere ezin izan zuen saieztu (eta ez luke saiatu ere egin behar). Hala ere kezka bat badut, aldarrikapena irakurtzeko inongo arazorik ez zen egon eta denak errespetuz entzun zuten (denak entzun behar izan zutelako), gaitasun berdina izango al genuen ondotik bizitza eskubidearen aldeko idatzi bat irakurriko balu beste danborreron batek? Kortaren senideren batek adibidez? beharrezkoa al da testu bat irakurtzea?, nire iritsiz ez, gehiegizkoa iruditzen zait, eta ez egiten den egunean egiten delako nahi ez duenak ere entzun eta ikusi behar duelako baizik.

7.  arrazoie - 2004-01-23 | 13:38
azkenenguekin erabat ados, festak festatako naiko politika bazaukeu urtin zier.

Ta presuek Euskal Herrira.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak