Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Drum, drum, drum: hemen dira San Sebastianak

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Drum, drum, drum: hemen dira San Sebastianak

HERRIA | Uztarria.com |  2004/01/14  17:08

Oilo-Soro elkartekoak astearteko entseguan Jon Galdos zuzendariaren esanetara


San Sebastianak gainean dira eta atzematen da dagoeneko giroa herrian. Hainbat dendarik San Sebastianetarako erakusleihoetan zintak eta danborrak jarri dituzte denda atarian. Aurten, gainera, hiru egun iraungo dute festak, ohikoa baino luzeagoak izango dira. Astean zehar danborradako entseguetan dabiltza buru-belarri helduak eta umeak

Igandean sokamuturra egongo da herriko kaleetan, 16:00etatik aurrera. Baina sokamuturra ari den bitartean, zezenzaleak ez direnentzat, Nahidekeena txarangarekin kalejiran ibiltzeko aukera izango dute, zezena ez dabilen kaleetan ibiliko baita. Bestalde, umeentzako jolasak egongo dira Olazko Amaren plazatxoan, gaztetxoenak goza dezaten.

Egun handia, ordea, San Sebastian bezpera izango da. Helduen danborradako taldeak 22:15ean aterako dira Aranetik eta Harzubiatik, gauerdian Enparantza Nagusira iristeko. Bertan, gainera, danborradako kantu berria estreinatuko da, Txokolo Txiki Diana. Hori ez da helduen danborradako berrikuntza bakarra, Oilo-Soro elkartekoak estreinekoz aterako baitira danborradan. Danborrada bukatu ostean Irailak 6 taldeak hartuko du erreleboa eta kioskoan kontzertua eskainiko dute, herriko parranderoak animatzeko.

San Sebastian eguna goizean goiz hasiko da herriko txistulariak, Udal Musika Bandak eta Gure Ametsa eta Ardozaleak elkarteek egingo duten goiz eresiarekin, lo daudenak esnatzeko. 10:15ean herriko agintariak korporazioan Sebastian Donearen parrokira joango dira, bertan 10:30ean abiatuko den prozesioan parte hartzeko. Prozesioa amaitu ostean Meza Nagusira joango dira. Urtero legez, meza amaitu ostean eta umeen danborrada hasi aurretik sokamuturra ibiliko da alde zaharrean eguerdi partean. Umeen danborradarekin batera karroza aterako da. Hemen ere badira berrikuntzak, Juan Antxieta Musika Eskolakoak estreinekoz aterako baitira danborradan. Aurtengo karroza Eli Beobidek egin du eta Frontoi txikaren 175. urteurrena eta Txikuri pilotariaren jaiotzaren eta Gernikako Arbolaren 100. urteurrena omentzen ditu.

Arratsalde partean, berriro ere sokamuturra izango da. Sokamuturra dabilen bitartean Txotx txaranga ibiliko da herriko kaleetan barrena, sokamuturrean ez dabiltzanak animatzen. Kirolarentzako lekurik ere izango da aurtengo San Sebastianetan. Izarraitz pilota lekuan pilota partidak egongo baitira 17:30ean.

Festetko azken txanpa 20:00etan hasiko da, Joselu Anaiak taldeak emango duen kontzertuarekin. Izan ere 23:15ean bandera jeitsierako danborrada hasiko da. Bertan Oilo-Soro, Irrintzi, Txalintxo eta Arauntza elkarteetako danborjoleek hartuko dute parte.

Udalaren oharrak:

  • San Sebastianetako zezena dela eta Udalak honako neurri hauek hartzea gomendatu du:
  • Kale horietan kotxerik ez aparkatzea.
  • Denda eta tabernak babesteko behar diren neurriak hartzea.

 

 

1.  sokamuturra - 2004-01-14 | 19:21
portalak irekita mantentzeko,neurriyek hartu ber lituzke udalak!

2.  entseiua - 2004-01-14 | 19:39
Kantu berri honek ematetxik lanak!

3.  Txokolo Txiki - 2004-01-15 | 08:35
Hori ondo jotzeko 2 enseiu ez, dozena erdi bat gutxiyenez!

4.  protaginistina talde berriye - 2004-01-16 | 12:38
Esan diabe Aranburu ta Peņa-k Ollosoron jo ber debela aurten danborradie, zer da beayen naye eo talde honen protagonimo naye?

5.  4.enari Oilo-Soroko batek - 2004-01-16 | 18:22
Ez dute irten behar. Eta Oilo-Sorokoak ez goaz protagonismo bila.

6.  4.ari - 2004-01-17 | 10:58
ikusi diau protagonismo bille heu huela saltzie montau nayen.

beayei galdau berkoyok ze esaten diaben ez ? erantzuten diabenarekin ea aklaratzen digukan zein doan protagonismo bille.

7.  4.ARI - 2004-01-21 | 11:46
Lenengo gauzie, ez nauk Oilosorokue baino bazaukeat iritzi bat hik esandekenai buruz.

Ze Aranburu eta Peņak, protagonismue emateyobela Oilosoro taldie eo beste eozein taldei? faborez, aitu ber dienak.

Hayeke hi bezelakoxe Azpeitiarrak izengoituk ba fuolista eta pelotayez aparte ez? Eo ya lan hori eiteatik ezin diabe tanborradan erten, hi bezelako batzuk holako komentayuek eiteko bildurreatik?

Barkaiek esatie baino seguru iņok ez bazun ezer komentau igual Aranburuk eo Peņak erten eta ezta enteraure, ez? Faborez, hike lanen bat eingoek eta lanetik kanpo ahoanien beste eozeiņek eiteitun gauzak eiteko eskubidie eukikoek eta beayeke bai.

Ze akaso batematzuntzako Arrantzaliek Azpeitiko alkatie daukebela ta ikeragarrizko protagonismue eukikoiabe ez? Noa allea ber deu.

A! Eta barkaiek esatie baino Oilosorokuei eu ai haiz ematen protagonismue ze hik esan diyok herri guztiyei hemen aipatzeakuen.

Eta bakarrik esan holako komentayuek eiņ aurretik ondo pentsa zak hurrenguen ze jende asko pentsatzeiat aipau ditukenak lenengo, minduta dentiu laizkebela. Tanborradiek euki dayela protagonismue eta ez beste ezerrek.

8.  7.a alkatetzako - 2004-01-22 | 09:48
Bai motel!! Hoi dek arrazoie dakekena esandako danien!!

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak