Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  "Sakabi” omenduko dute Santo Tomas jaietan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

"Sakabi” omenduko dute Santo Tomas jaietan

HERRIA | Uztarria.com |  2003/12/11  20:23

  • Iņigo Aranbarrik eginiko “Sakabi, soinu txikiaren handitasuna” liburua aurkeztuko da.
  • Santo Tomas bezperan, gauez, trikiti jaialdia egingo da Enparantza Nagusian

Aurtengo Santo Tomas jaietan Faustino Azpiazu "Sakabi", Lasturko trikitilaria, omenduko dute. Aurtengo Santo Tomas jaiak bi egunekoak izango dira eta Udaleko Festa Batzordeak abenduaren 20an trikiti jaialdia egitea erabaki du.

Euskal Herriko Trikitilari Elkartearen eskutik Iņigo Aranbarrik liburu bat egin du, Sakabi, soinu txikiaren handitasuna izenekoa. Azpeitian liburu hau abenduaren 20an aurkeztuko da, Aitonena 1eko aretoan, 12:00etan. Eta trikitilariek harrera egingo diete aurkezpenera datozenei Sakabiren pare bat pieza joaz.

Egunean zehar ere herrian barrena hainbat trikitilari ibiliko dira kaleak alaitzen, hala nola, Laja eta Egurrola, Mikel eta Jauregi, Laja II eta Berastegi aita-semeak besteak beste. Baina ikuskizun nagusia gauean izango da, Enparantza Nagusian egingo den trikiti jaialdian.

Nor zen Sakabi?

"Sakabi", Faustino Azpiazu, Lasturren jaio zen, Sakabi baserrian 1917an. Itziar aldekoa izan arren badu loturarik gure herriarekin, Egaņazpirekin kaleratutako bi diskoak Azpeitiko trikitixarenak baitira, *Triki-Trixa de Azpeitia (Sakabi y Egaņazpi) eta Triki-trixa de Azpeitia*. Bikote horrekin 32 urtez ibili zen trikitia jotzen Euskal Herriko hainbat herritan. Sakabi 1995ean zendu zen.

Sakabiri buruzko liburuaz berri gehiago:

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak