|
|
|
Abenduaren 13an EHNAren Tramitazio Eguna
GIZARTEA | Azpeitiko Bai Euskal Herriari |
2003/12/10
15:24
- Datorren larunbatean (Abenduak 13) EHNAren Tramitazio Eguna ospatuko da Azpeitian, Euskal Herriko beste hainbat herritan bezalaxe.
- Azpeitiko taldekoek, promozio bideoa (mpg formatua, 1600Kb) prestatu dute.
Udaletxeko eskaileretan, azpeitiar batzuk, EHNA eskuetan (Argazkia: uztarria) |
Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak abenduaren 13rako, EHNAren Tramitazio Egunerako, herritarrei gonbitea helarazi nahi die, udaletxera gerturatu eta EHNAren tramitazioa egin dezaten.
Tramitazioa egiteko ordua 08:30etik 14:00ak arte izango da egun horretan. Gainera, ekitaldi bat ere antolatu du 12:00etarako Azpeitiko Bai Euskal Herriari taldeak. EHNA ateratzeko hiru argazki, errolda agiria, 18 urtetik beherakoa izanez gero familia liburua eta 15 euro behar dira. Nahi izanez gero, astean zehar ere egin ahal da udaletxean. EHNAren iragarkia Hemen ikusgai.
|
1. galderie - 2003-12-11 | 18:34
iep! aber, nei batematek esplikau nola dijuen zapatuko asuntue. Errolda agiriye aurretik eskau ber al da udaletxien? eta 12 euro hoiek ze in ber die, kontu baten sartu ala eskura pagau? ta azkeneko galdera bat,behin zapatue pasaute udaletxien ein al leike ehna? eskerrikasko
2. BAI EUSKAL HERRIARI - 2003-12-11 | 19:22
JAKINARAZPEN BAT GUZTIONTZAT:
- EHNA egiteko 15 euro behar dira. Iragarkia berritu gabe dago.
- EHNA egiteko aurrez atera behar dira argazkiak eta ERROLDA AGIRIA AURREZ ESKATU UDALETXEAN.
3. Azpeitiko Bai Euskal Heriari - 2003-12-13 | 08:48
Aurreko erantzunaren jarraian:
-Azpeitiren kasuan errolda agiria egunean bertan ere eska daiteke udaletxean.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|