Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Dagoeneko salgai dago 'Azpeitiko efemerideak' liburua

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Dagoeneko salgai dago 'Azpeitiko efemerideak' liburua

HERRIA | uztarria.com |  2003/12/9  19:53

  • Liburuak Eklipse dendan eta Uztarriaren egoitzan daude salgai.
  • Uztarriako bazkideek etxean jasotako txartelarekin 6 eurotan erosi ahal izango dute.


Azpeitiko efemerideak liburua salgai dago dagoeneko Eklipse liburu dendan eta Uztarrian bertan. Joan den larunbatean (abenduaren 6an) aurkeztu zen liburua udaletxeko areto nagusian. Bertan Julian Eizmendi, Azpeitiko alkatea; Enekoitz Esnaola, Uztarriako ordezkaria eta Imanol Elias, liburuaren egilea izan ziren. Eta aretoan jende mosdoska ere bildu zen.

Aurkezpenean, Imanol Elias liburuaren egileak, esan zuenez, "ustekabean hasitako lan horietakoa da, lan bat amaitu eta beste bat egiten hasi aurretik hasitakoa, ezertarako baliagarria izan zitekeen pentsatu gabea”. Datuak biltzen hasi zen, batez ere herriko Artxibo Historikoan jasoak. Gero datu horiek, "aukeratu euskaratu eta laburtu" egin behar izan zituen.

Eliasek esan zuenez hasieran liburu hau berarentzako izango zela uste zuen, kontsulta liburu moduan erabiltzeko, "Azpeitiko herriaren zenbait datu historiko erosotasunez begiratzeko". Baina Uztarriak argitaratu ostean "herritar guztiek eskura" izango duten liburua dela esan zuen. Liburu hau argitaratzearekin gustora azaldu zen Elias, ez baitzuen uste lan hau egiten hasi zenean azkenean liburu bihurtuko zenik.

Bazkideek 6 eurotan, besteek 12 eurotan

Guztira 500 ale atera dira, 12 euroko salneurrian, baina Uztarriako bazkideek 6 eurotan eskuratu ahal izango dute, etxean aldizkariarekin batera jasotako txartelarekin. Liburuak Eklipse liburu dendan eta Uztarriako egoitzan daude salgai.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak