Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Peñagarikano pilotariak peronea burua pitzatu du entrenatzen ari zela

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Peñagarikano pilotariak peronea burua pitzatu du entrenatzen ari zela

KIROLAK | uztarria.com |  2003/11/20  18:42

Kepa Peñagarikano, pilotari azpeitiarrak peronea buruan pitzadura txiki bat egin du entrenatzen ari zela. Uztarriari esan dioenez “hasieran kolpe larriagoa izango zela uste genuen, puskatu egin dudala edo antzeko zerbait. Baina gero medikuek egindako frogetan ikusi da hasieran uste zena baino kolpe arinagoa izan dela, pitzadura txiki bat”.

Bihar duen pilota partida ezingo du jokatu


Kolpea gaur goizean hartu du, entrenatzen ari zela. “Entrenatzen ari naizela hanka okertu dut. Bigarren aldia da hanka okertzen dudala entrenatzen ari naizenean, lehen bizi hanka bat okertu nuen eta gaur bestea”. Gaur hartu duen Kolpea dela eta medikuak pare bat astean atsedenean egon beharko duela esan diote. “Hasieran uste genuen bezala peronea burua hautsi banu, hilabete batean ezingo nuen jokatu”. Momentuz, bihar duen pilota partida bertan behera gelditu da. Datorren astean ere beste partida bat du eta, osatzen bada, jokatuko duela esan dio uztarriari ”osatzen banaiz pilota partidak aurrera jarraituko du”.

Entrenamenduak ere ez ditu alde batera utziko Peñak, “orain beste modu batera entrenatu beharko dut. Korrikan ezin dudanez egin bizikletan ibili beharko dut”. Kolpea hartu den arren, pilotan jokatzeko gogoz azaldu da.

 

 

1.  peronn - 2003-11-23 | 12:12
"Peronea burua"...EZ,"peronearen burua" edo "perone burua" uste det,ez nao ziur ze ya marea in nauk

2.  Aupa Kepa - 2003-11-24 | 02:31
Dio!!! Kepa heldu goor, hori belaxe pasako zaik,bestela anayei esan masaje batzuk emateko ta belaxe haiz haundiyetan gerrie ematen berriz e.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak