Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Festa programak osatzeko bilera azaroaren 18rako atzeratu du Udalak

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Festa programak osatzeko bilera azaroaren 18rako atzeratu du Udalak

UDALA | uztarria.com |  2003/11/14  11:18

Santotomasetako, Sansebastianetako eta ihauterietako bilerako lehen deialdia atzo, azaroaren 13rako zen, baina bertara inor gutxi azaldu zenez bilera atzeratzea erabaki zuten. Santo Tomasetako programa ixtear dago eta programa itxi aurretik herriko taldeen eta herritarren iritzia jakitea gustatuko litzaioketela esan zuten udaleko festa batzordeko kideek.

Bilera horien helburua Santo Tomasetako, San Sebastianetako eta ihauterietako festak antolatzen laguntzea da. Orain arte festa hauek guztiak udalak antolatu izan ditu, herritarrekin bilerarik egin gabe. Legealdi berrian Mikel Ibartzabalek du festa batzordeko ardura eta antolatzen diren festen inguruko "iritzia jakitea" gustatuko litzaiokeela esan du.

Bilera, beraz, azaroaren 18an (asteartea) izango da, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

 

 

1.  Andres - 2003-11-14 | 17:05
Mikel Ibartzabal-i: bejondaizula. Oso ondo. Ea herriko taldeek erantzuten duten. Eta, Ibartzabal, jokabide berdina izan ezazu Saninaziyotan ere. "Iritzia jakin" eta gero, "kontuan hartu".

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak