Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  San Sebastian Eguneko karrozako lehiaketarako oinarriak ezagutzera eman dira

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

San Sebastian Eguneko karrozako lehiaketarako oinarriak ezagutzera eman dira

UDALA | Azpeitiko Udala - Festa Batzordea |  2003/11/5  18:40

Azpeitiko Udalak, San Sebastian egunean, urtarrilaren 20an, Azpeitian ospatzen den haurren danborrada dela eta, hurrengo ekitaldirako karrozaren dekorazio proiekturako eta karroza bera egiteko lehiaketara deitu du. Karrozaren gairako ondorengo hiru gai bat egitea proposatzen du Udalak: Frontoi Txikia, Gernikako Zuhaitza eta Txikuri pilotaria. Izan ere, 2004ean lehenengoaren 175. urteurrena da, eta beste bien 100. urteurrena. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da.

Karrozaren dekorazio proiekturako eta karroza bera egiteko lehiaketaren oinarriak ondorengo hauek dira:

  1. - Nahi duen edonork, pertsona nahiz taldek, parte har dezake. Pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakar bat aurkeztu dezake.
  2. - Lan horiek, edozein teknika edo material erabiliz egin daitezke.
  3. - Proiektuak, nahi eta nahiez, sortu berriak izan beharko dute. Hau da, norberak sortutakoak. Eta bestalde, lanaren egileak izango du erantzunkizun osoa baldintza hau ez betetzearen ondorioz gerta daitekeen edozein erreklamazioaren aurrean.
  4. - Karrozaren neurriak ondorengo hauek dira: 2,80m zabalera X 3,85 luzera
  5. - Lanak, sinatu gabe aurkeztuko dira, eta gutun batean egilearen datuak zehaztuko dira: NAN, zuzenbidea, telefonoa eta Curriculum Vitaea.
  6. - Aurreproiektuak aurkezteko epea abenduaren 1ean amaitzen da. Epaimahaiak erabakia emango duen eguna ere modu egokian jakinaraziko da.
  7. - Proiektuak, ondorengo helbidera bidali beharko dira: Azpeitiko Udala Festa Batzordea. Enparantza Nagusia 5. 20730 Azpeitia. Tel.943 15 72 00.
  8. - Epaimahaia, Azpeitiko Udalak izendatuko du, eta bost pertsonak osatuko dute. Dekoradore Eskoletik bi ordezkari eta Udaletxetik hiru ordezkari, alderdi politiko bakoitzatik bat.
  9. - Aurkeztutako proiektuetako bakar bat aukeratuko da.
  10. - Planoak, bozetoak eta gehienez ere A-4ko bi orrialdetan azaldutako memoria bat aurkeztu beharko dira, baita ere aurrekontu zehaztu bat. Aurrekontuak 7.800,00 € baino handiagoa ezin du izan.
  11. - Lehiaketaren irabazleak, 1.202,00 € saria jasoko du.
  12. - Lehiaketa hutsik gera daiteke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako proiektuek ez balute behar adinako kalitate edo baliorik.
  13. - Oinarri hauek eta bere baldintzak betetzen ez dituzten proiektuak ez dira onartuak izango.
  14. - Deialdi honetan parte hartzeak, oinarri hauek onartzea esan nahi du.
  15. - Epaimahaiak erabakiko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztiak, eta honen erabakia apelaezina izango da. Epaimahaiak karrozaren egite garaian jarraipen lanak egingo ditu. Lan proiektuak epai-mahaiaren oniritzia eduki beharko du ordainketa osoa jasotzeko.

 

 

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak