|
|
|
Ostiralean hasiko da Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizioa
KULTURA | uztarria.com |
2003/11/4
12:01
Ostiral honetan irekiko ditu ateak Euskal Antzerki Topaketen XXI. edizoak. Aurtengoan bederatzi antzezlan desberdin ikusteko aukera izango da, horien artean bi estreinaldi. Bestalde, XXI. edizio honetan, Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dituzte.
Aktoreen Egunean euskal antzezlanak eta Goenkale telesaila omenduko dira aurtengo edizioan |
'Bazen behin… gutxi gorabehera' anztezlanak irekiko ditu aurtengo antzerki topaketak. Guztira bederatzi antzezlan ikusteko aukera izango dugu azaroaren 8tik 30era bitartean. Antzezlan hauetatik guztietatik bakarra da amateurra, Lakrikun talde azpeitirrak estreineko aldiz antzeztuko duen Agorafogobiatuta antzezlana. Beste estreinaldi bat ere izango da, Txalo taldearen Pakita bakarrizketa. Hauek euskarazko bertsioa estreinatuko dute Soreasu antzokian.
Bi kale antzerki ere egingo dira aurtegoan, biak azaroaren 15ean. Eguerdiko 13:00etan, Kukubiltxo taldearen Top sekret-mamutxoak antzezlana izango da eta arratsaldeko 18:00etan berriz Kalez-kale Produkzioen eskutik Zanga antzezlana ikusteko aukera izango dugu. Aitor Gorrotxategi, kultura batzordeburuak esan duenez "gure aldetik dena eman dugu edizio hau kalitatezkoa, berezia eta arrakastatsua izan dadin".
Bestalde, aurtegoan ere izango da omenaldirik. Orain arte euskal antzerkigintzan lana egin duen pertsona bakar bat omendu da topaketetan. Aurtengoan aldiz, Azpeitiko Udaleko Kultura Batzordeak, "Euskal Aktoreak eta orohar euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin dutenak" omendu nahi ditu, baita "Goenkale telesaila ere, hainbat eta hainbat euska aktoreri bere lana erakusteko eman dien aukeragatik".
Kartel lehiaketa
Topaketetako Kartel Lehiaketara aurkeztutako 22 lanen erakusketa ekainean egin zen. Eta lehiaketaren irabazlea uztailean eman zuen ezagutzera epaimahiak. Oxel Arrieta arrasatearrak irabazi zuen saria, eta berak eginiko kartela da aurtengo Antzerki Topaketetako irudia.
|
1. Felix - 2003-11-04 | 15:32
Urtero-urtero bezala, etxean jaso dugu Topaketa hauen programa osoa, liburuxka polit batean. Gainera, iruditu zait liburuxka beste urteetan baino sinpleagoa dela: orri gutxiago, alkatearen agur motzagoa, diseinu errazagoa, eta abar. Merkeagoa, seguru. Eta poztu egin naiz. Horrela, hobe: ea diru gutxiago gastatzen dugun etxeetara bidaltzen diren paperetan. Txikikeriak izango dira, baina inportanteak iruditzen zaizkit.
2. Ni - 2003-11-04 | 15:39
Sarrerak aurretik egongo dira salgai edo egunean bertan erosi beharko dira takilan?
3. Umeekin - 2003-11-04 | 16:05
Umeekin joateko emanaldiak igandeetan direla dirudi, 3 urteko haur batentzako moduko antzezlanak al dira?
4. uztarria.com - 2003-11-06 | 12:21
Topaketei buruzko informazio gehiago topatu dugu "Artezblai webgunean":http://www.artezblai.com/aldizkaria/artez79/antzerkia/bertako.php
5. Uztarriari - 2003-11-17 | 15:19
Aurreko astean antzerki talde batek Guardia Zibilarekin arazoren bat izan omen zuen (karnetak tarteko). Zurrumurru asko dabil kaletik, zuek ba al duzue informazio zehatzik?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|