Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 7,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Gizartekintzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Gizartekintzako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu da

BESTERIK | Azpeitiko Udala - Gizartekintza Saila |  2003/09/10  10:29

Aurreko urteetan bezala, Azpeitiko Udaleko Gizartekintzak antolatutako eskulan eta formazio ikastaroei hasiera urrian emango zaie. Ikastaro hauetan hainbat eskulan ikasteko aukera izango da: Bolilloa, makinako bordatua, ebaketa eta jantzigintza, metal, egur eta poliuretano gainean pintaketa, besteak beste. Bestalde, formazio arloan Hazkunde pertsonalerako ikastaroa eta Autodefentsa ikastaroa eskeiniko dira aurtengo ikasturtean. Ikastaro hauetan izena emateko epea dagoeneko zabaldu da, eta interesatuek irailaren 25a arte izango dute izena emateko aukera.

Eskulana

  • Bolillo, gurutze puntua, puntua eta makinako brodatua (Rosario Ibaeta)

Astelehena, asteartea eta osteguna. 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

  • Ebaketa eta jantzigintza

Asteazkena eta ostirala. 15:00etatik 17:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

  • Metal, egur eta poliuretano gainean pintatzea, gauza zaharren berriztapena eta argazki zaharrekin egindako kaxak.

Egun bat asteko / Bi ordu eguneko. Asteazkena eta ostirala. 10:00etatik 12:00etara, 15:00etatik 17:00etara, 17:00etatik 19:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Formazio ikastaroak

  • Hazkunde Pertsonalerako ikastaroa (Pepa Bojo)
  • Autodefentsa ikastaroa (Jose Luis Arizala)

Informazio gehiago nahi izanez gero deitu Gizartekintzara, 943 15 71 92 telefonora.

 

 

1.  jon - 2004-02-11 | 18:36
Ederra berria! eta jakin al daiteke non ireki duten?

2.  1.ri erantzuna - 2004-02-12 | 09:44
Damaso Azkue Plazan

3.  AA - 2004-02-13 | 15:47
Gu matxismoaren aurka sutsu aritzen diren horietakoak gara, baina eman zaion izena ez al da " matxista"?

4.  Uztarriari - 2004-02-14 | 17:25
Ireki diren lokalak ez dira emakumentzako bakarrik, zuen portadan adirezten den moduan.
"Emakumeentzako lokalen inaugurazioa egin da."
Lokal hauetan berriztapen eta beste ikastaro guztiak bai emakume tea bai gizonezkoei zuzenduta daude, nahiz eta emakumen gehiago apuntatu gizonezkoak baino.
Besterik gabe eta lanean horrela jarrai dezazuela esanez.
AIO

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak