|
|
|
Azpeitiko bertsolariak, Zarautzen
KULTURA | uztarria.com |
2003/09/3
16:52
Bertsolari gazteen Lizardi sariko finala ospatuko da ostiral honetan (hilak 5) Zarautzen. Eta ekitaldian bertan, Basarri bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira.
Bi azpeitiar izango dira aurrenekoan: Beņat Lizaso eta Jokin Uranga. Beste batek, saria jasoko du bigarrengoan: Jexux Lopetegik, bigarren saria.
Lizardi sariko finalean eta Basarri bertsopaper lehiaketa sari-ematean. |
Iazko kontuak errepikatzen direla dirudi.
Iaz ere hiru azpeitiarren hartu zuten parte Zarautzen irailaren hasieran ospatzen den "bertso festa" historikoan.
Beņat Lizaso eta Jokin Uranga izan ziren Lizardiko finalean eta Imanol Lazkanok jaso zuen Basarri sariketako
bigarren saria.
Aurten ere berdintsu izango da. Beņat eta Jokin berriro sailkatu dira Lizardiko finalerako, eta iaz Lazkanok egin
bezala, aurten Jexux Lopetegik (argazkikoa) lortu du bigarren saria. Gainera, iaz Lazkanori bezala, Ekaitz Goikoetxeak hartu dio aurre aurten ere Lopetegiri.
Lizardi saria
Hogeita bi lagunek hasi zuten Lizardi sariketa, bere aurtengo 27. edizioan. Hauetatik, zortzi egongo dira
ostiralean Zarauzko Zinema frontoian: Iņigo Izagirre, Julen Zulaika, Jon Martin, Ekaitz Goikoetxea,
Jokin Uranga, Iker Zubeldia, Beņat Lizaso eta Aritz Aranburu
Finalaren ondorengo ekitaldian, Basarri bertsopaper lehiaketaren sariak banatuko dira.
Basarri bertsopaper lehiaketa
Aurtengoa XIX. Basarri Bertsopaper Saria izan da, eta Ekaitz Goikoetxean beasaindarrak jaso du lehen saria,
"Nunca máis!!!" bertso sortarekin. Bigarren, Jexux Lopetegiren "Amatxo, baina... non dago aitatxo?" lana gelditu da.
Aurtengoan, Jose Mari Aranalde, Andoni Egaņa, Rufino Iraola, Imanol Lasa eta Iņaki Gurrutxagak osatu dute epaimahaia. Azken hau, iazko Lizardi Bertsolari Gazteen Txapelketako irabazlea da.
Ea aurten, halere, iazkoa ez den guztiz errepikatzen: Jokin eta Beņat-ek ez baitzuten saririk etxeratzerik lortu orduan.
|
1. Mikel - 2003-09-04 | 10:36
Biharko finala ze ordutan den esterik bai?, eskerrik asko.
2. uztarria.com - 2003-09-04 | 11:06
Biharko finala, Zarautzen, Fronton Zineman, 22:00etan da.
3. azpeitiarrak zenbagarren? - 2003-09-10 | 20:44
Ez det egunkaririk letu azkenaldian, eta esango azpeitiarrak zenbagarren gerau ziren Zarautzen Lizardi sarian?
4. uztarria.com - 2003-09-11 | 09:08
Lehenengo biren izenak soilik ematen dituzte. Aurrena izan zen Aritz Aranburu, eta bigarrena Iker Zubeldia.
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|