Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2009ko urtarrilek 6,  ASTEARTIE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Joseba Albizuk lehen garaipena lortu du profesional mailan

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Joseba Albizuk lehen garaipena lortu du profesional mailan

KIROLAK | uztarria.com |  2003/09/1  20:34

Joseba Albizu txirrindulariak Giro del Friuli 2003 irabazi zuen pasa den larunbatean (abuztuaren 30ean). Profesionaletan lortu duen lehen garaipena da.

Giro del Friuli irabazi du


Albizu aurten pasa da profesionaletara, Italiako Mercatone Uno-Scanavino taldean ari da. Profesionaletan lehen urtea du beraz, eta emaitza politak lortzen ari da. Pasa den larunbatean lehen postuan bukatu zuen Giro del Friuli 2003, 197, 5 kilometroko txirrindularitzako froga 05:03:05 denborarekin.

Hona sailkapena:

-1: Joseba Albizu (Mercatone Uno-Scanavino) 5o 03'05"

-2: Leonardo Scarselli (Colombia-Selle Italia) 5o 03'05"

-3: Sergio Barbero (Lampre) 5 segundutara

-4: Luca Mazzanti (Panaria-Fiordo) denbora berdina.

-5: Gianni Faresin (Gerolsteiner) denbora berdina.

-6: Paolo Bossoni (Vini Caldirola-So.Di) 20 segundutara.

-7: Oscar Pozzi (Tenax) denbora berdina.

-8: Pietro Caucchioli (Alessio) denbora berdina.

-9: Vladimir Duma (Landbouwkrediet-Colnago) 40 segundutara.

-10: Francesco Bellotti (Mercatone Uno-Scanavino) 43 segundutara.

Denboraldi ona

Baina, aurtengo udan zenbait frogetan lehen hamarretan bukatu du: GP Nobili Rubinetterie/Borgomanero 2003 frogan bigarren bukatu zuen, uztailaren 20an, Andrea Ferrigotonen atzetik. GP Ouest France-Plovay 2003 frogan, abuztuaren 24an, zazpigarrena izan zen. Uztailaren 5ean egin zen Criterium d'Abruzzo 2003an bederatzigarren egin zuen.

 

 

1.  uztarria.com - 2003-09-05 | 15:31
Atzo (irailak 4, osteguna) "Berria egunkarian":http://www.berria.info/testua_ikusi.php?Saila=&Iturria=BERRIA&Data=2003-09-04&Produktua=BERRIA&Edizioa=00&Orria=043&Kont=013 esaten zenez Euskaltel-Euskadi taldeko managerra den Migel Madariaga merkatua begiratzen ari da eta zerrendan Joseba Albizu ageri da.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak