Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Albisteak »  Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da

 ALBISTEAK

 HARPIDETU

Eman zure e-posta, uztarria.com-eko albisteen sarrerako testua jaso nahi baduzu



Informazio gehiago

 ORRI HAU...

 

Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da

KULTURA | uztarria@uztarria.com |  2003/02/10  15:40

Larunbatean aurkeztu zen Patxi Altuna euskaltzain eta jesulagunaren biografia. Eta gaur arratsaldetik aurrera 7 eurotan salgai da herriko taberna eta dendetan.

Liburuaren aurkezpenak komunikabideetan izan du ohiartzuna


Uztarria Kultur Koordinadoraren laugarren liburuxka biografikoa larunbatean aurkeztu zen. Patxi Altuna, euskaltzain oso eta jesulagunaren liburuxka biografikoaren aurkezpenak izan du ohiartzunik komunikabideetan, Euskaldunon Egunkaria kasu. Atzoko zenbakian aurkezpenaren berri zekarren, baita Patxi Altunari egindako elkarrizketa ere. Irakurtzeko egizu klik hemen .

Bazkideek dagoeneko etxean behar lukete liburua, hala ez bada egun gutxi barru jasoko dute. Gainontzekoek liburua erosteko aukera dute zazpi eurotan ondorengo leku hauetan: Lagun Onak Mendi Bazkunan, Zuhatzen, Pastorkuan, Martinez dendan, Eklipse dendan, Belaetxe dendan eta Uztarrian bertan (943 15 0358 telefono zenbakira deituz).

Argazkietan aurkezpeneko bi une. 1- Mahaian Josu Azpillaga, Uztarria Kultur Koordinadorako kidea; Josune Etxeberria, liburuaren egilea; Patxi Altuna bera; Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta irakaskuntzan eta euskaltzaindian Patxiren lankidea eta Mikel Arregi, Baite Euskara Elkarteko kidea. 2- Aitonena aretoa jendez beteta. Bertan ziren Jean Haritxelhar, Patxi Goenaga, Joxe Mari Iriondo eta Patxiren senitarteko, lagun eta herritarrak.

 

 

1.  euskera hire laguna - 2003-02-12 | 22:23
Patxiri buruzko liburue irakurri det,harrituta gelditu naiz pertsona honek euskarari buruz egin dituen lanen berri jakitean;baita ere pentsa arazi egin dit,Azpeitian euskaldunak
gerala baino ez aukera egin degulako baizik eta hemen jayotzie toka zaigulako,eta ze erreza den euskaraz ezdakiyenagatik jardutie ta zein gutxi saiatzen geran dakigun hori hobetzen eta txukun erabiltzen.Zenbait gaztei
hizketan entzuteak pena ematen du eta hori ikastetxe guztietan euskara erakusten den herrian gaudela...Eskerrak ba!
Bueno zorionak eta eskerrik asko Patxi.

 

 

Erantzuteko izena eman behar duzu



»» Pasahitza ahaztu zait
»» Lehenengo aldia da eta alta eman nahi dut

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak