|
|
|
Anonimoak eta uztarria.com
UZTARRIA.COM | Uztarria Kultur Koordinadora |
2002/10/21
13:10
Uztarria.com webgunean anonimoki ematen diren iritzien eta iruzkinen inguruko gogoeta egin nahi du Uztarriak Kultur Koordinadorak. Eta gogoetarekin (eta autokritikarekin) batera, joko arau batzuk jarri abian, betiere webgunearen onerako izango delakoan. Zuen guztion kolaborazioa eskatzen dugu.
Interneten anonimoki edozer iritzi esan eta dena libre delako ustea nahikoa zabaldua egon arren, gezurra da. Zer den libre eta zer ez, webgunearen kudeatzaileek erabaki behar dute. Eta uztarria.com-en kasuan, Uztarria Kultur Koordinadorako kideok.
Orain artean
Orain artean, anonimoki iritziak ematea erabat libre utzi dugu. Jarrita genuen eskaera bakarra, eztabaidetan, honakoa zen:
- Eztabaidan dagoen gaira mugatu zuen iritziak.
- Irain pertsonalak ez dira onartuko.
Albisteen erantzunetan (webgunean aukera hau beranduago jarri zen martxan), inolako abisurik edo oharrik ez dugu jarri orain artean.
Propio utzi dugu, orain artean, anonimoen iritzi-ematea horren erraza eta kontrolik gabea. Izan ere, hasiera-hasieratik, gure helburu nagusia jendearen partehartzea lortzea izan da, konbentziturik baikaude hori dela herri-komunikaziorako atari baten berezitasuna, edo gutxienez, berezitasun nagusietako bat. Eta, horretarako aliziente edo pizgarri, anonimatoa izan zitekeelakoan (eta izan delakoan) gaude.
Bada, ordea, anonimatoa oso gaizki ulertu duenik, ezkutuko aukera hori iraintzeko, tontakerietarako eta gezurrak haizatzeko erabili duenik. Edo ulertu nahi ez duenik. Horrelako iritziek, daukaten sinesgarritasuna dute (oso txikia, gure iritziz), eta gure helburuen eta atariaren beraren kalterako dira. Egia aitortu behar badugu, askotan lan handiagoa suposatu digu horrek berak Uztarriako kideoi. Kasu horietako batzuetan, ez beti, iritzi horiek ezabatzen jardun gara, ohartu bezain pronto, baina gerora, betiere. Dudarik ez izan kentzeko moduko zenbait iritzi pasatu egin zaizkigula, eta agian, kendu behar ez genituen batzuk kendu ditugula.
Partehartzea, neurri handi batean, lortu da. Eta ohartu gara zenbaitek ez parte hartzeko arrazoia anonimoen kontua bera izan daitekeela, horrek atariari kalitatea kentzen diolako, nolabait esatearren. Beraz, gure helburuan kontra ere badoa anonimoki edozer eta edonola esateko aukera hori, kudeatzen ondo eta behar bezala jakin ez dugun aukera hori.
Hortaz, anonimoen iritziak kudeatzeko joko-arau batzuk proposatu eta betearazi nahi ditugu hemendik aurrera Uztarriako kideok, atari honen informazio eta komunikazio ahalmena hobetu dadin.
Eta zuei ere errespetatzeko eskatu nahi dizuegu.
Hemendik aurrera
Anonimoki iritziak ematea libre da. Ez dugu aukera hori erabat itxi nahi. Izan ere, badu bere indarra eta erabilera egokia. Webgune asko eta asko ari dira hori erabiltzen, eta denak jakitun dira dituen abantailez.
Hala ere, baldintza batzuk bete beharko ditu horrelako iritziak:
- Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
- Entitate juridikoez (Uztarria, Udala, Lagun Onak...) anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
- Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean.
- Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio.
Izen-abizenekin sinatutako mezuak, noski, denak dira libre — betiere gaira zentratzen bada eta iraindu gabea baldin bada— eta sinatzailearen ardurako.
Baina jakitun gara dena arautzea ezinezkoa dela. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen dugu, ez baita logika bezalako arautzaile zuzenik izango kasu hauetan.
Laburbiltzeko: Anonimoak erabil daitezke, baina zentzuz. Eta, ahal dela, sinatu izen-abizenekin.
Adibide modura, hona hemen webgune ezagun batzuetako arauak edo gomendioak:
http://www.sustatu.com/1034090444
http://groups.yahoo.com/local/guidelines.html
http://iblnews.com/foros/normas.htm
Honako helbide honetan jarri dugu artikulu honen laburpen moduko bat.
Eskerrik asko,
Uztarria Kultur Koordinadora
|
1. Anonimue - 2002-10-21 | 22:32
Lenik eta behin,zorionak Uztarriko atayei,puntu honta allegaute argi zeok bat baño geyo Azpeitiyen amen ipintze anakin arduraute daola modu batez,holako atayek gauzek aldatzeko baliyo debe ta oiñ Uztarriako arma on onek emateunez inderra dauke,Imaginatzeat batematek atentziyo tokie emango zizubela,agian ez,baño dena den eztabaida hauek zuei esker iteituk.Erderaz esatean bezela ezintzako zelayei atie ipiñi,oin danak izena ipintzen astie interneteko foro baten ustet forue akatzie izengo zala horretxek emate yolako graziye neurri aundiyen,alare batemat emateunez ortan oso interesaute dao ta seuru ez tala Uztarrikue izengo.Azpeitiyek beste leku batzukin konparaute nik ustet beti libertinaje puntu ear bat daukela arlo askotan ta hori amengo eztabaidatan e refleja itea.Irain pertzonalak ez onartzie oso sentzuzkue iruitze zat baño gauz bat da irain pertzonal bat pertzona bati bere bizi pribauko gai batez eitie,ta hori onarteziñe iruitze zat modu danetan,baño beste gauz oso desberdiñe da kargu publiko bat daukenai kritikatzie ta gogor kritikatzie,porke kargu publiko baten daonai,adibidez udaletxien,gauz bat norbaitentzat oso gaixki ein badu,etzat gaixki iruitzen gogor kritikatzie,nik eitet,baño beak lana edo zerbitzeun kargu publikuei mugaute,hori oso garbi zakeat,baño ortaz aparte bere bizi pribauko eo kargu ortatik kanpoko edozein arlotan iñolaz e etziten okurriuko publikoki horrela kritikatzie,ez kritikau ta ez aittau re,baño bere karguko ekintzei dakokiyonai bai,hortako dielako kargu publikuek,hori konsideratzet nik muga batemateatik hitz eiteakuen,ala ere irain pertzonalak ez admititzie oso gauz sentzuzkue iruitze zat zuen partetik ta falta ezingo zana,porke ezingo zan tolerau amen jendie berde ipintzen astie ala ta ola,baño nere ustez mugie arlo publikuen ekintzetan eon berko zan argi ta garbi kritikak pertzonalak daude nien
2. Uztarria - 2002-10-22 | 11:04
- Zorionak? Eskerrik asko.
- Atentziyo tokie? Geuk emana, geure buruari beste inork ezer esan aurretik. Geu arduratu gaitu anonimoen kontuak, eta geuk bilatu nahi izan diogu irtenbidea.
- Gure asmoa ez da zelaiari aterik ipintzea, baina bai zelaia bera definitzea. Guk, zelaia definitu eta gero, nahi duena sartu eta irten dadila zelai honetara.
- Pertsona konkretu bati buruz ari garenean, publikoa izan edo ez, anonimatoak ez du balio. Eta gutxiago, iraintzeko. Hori bentajarekin jokatzea litzateke. Kritika egin nahi baduzu, edo laudorioren bat bota, erraza da: jarri izen abizena. Bestela, pertsonalizatu gabe hitzegin, eta ekintza konkretuak aipatu.
- Baina, batez ere, zentzua erabili. Zuk erakutsi bezala.
3. naxi - 2002-10-22 | 14:00
Nik ez dakit Uztarria-k zer gogoeta egin duen anonimoez idatzi duena idazteko, baina ondo iruditzen zait, ondo ikusten dut nik. Adibide bat: duela ez asko, Jose Luis Otamendik ‘zuzenketa’ bat egin zion Uztarriari (ondo egindakoa, nire ustez), eta, horren atzetik, anonimo batzuek erantzun egin zioten Otamendiri, errespetu falta dezenterekin, gainera. Halakoak ebitatzeko balio badu anonimoei buruzko Uztarriaren gogoetak, ogietorria bedi. Orain, hori bai, halako web orri batean anonimotasuna mantentzeko aukera ere eman behar da, eta, ikusten dudanez, aukera hori ez da kentzen. Oso ondo, beraz. Izan ere, batzuk nahiko lotsatiak gara berez…
4. Bai, baina... - 2002-10-25 | 17:39
Maila batean ados. Hala ere badira pertsona batzuk instituzoen ordezkariak direnak, adibidez alkatea, zinegotziak etab. Hauen inguruko aipamenak sinatu beharrak kostoak ere ekar ditzake. Azkenean, ez al zaie mesede bat egiten?
|
Erantzuteko izena eman behar duzu
|
|
|